Montserrat García Balletbó
| Montserrat García Balletbó | |||
|---|---|---|---|
(2017) | |||
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | Montserrat García Balletbó | ||
| Jaiotza | Bartzelona, 1955eko otsailaren 6a (70 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Bizilekua | Bartzelona | ||
| Familia | |||
| Aita | José García Cugat | ||
| Ezkontidea(k) | Ramón Cugat Bertomeu (en) | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea lizentzia : medikuntza, Kirurgia Bartzelonako Unibertsitatea | ||
| Hizkuntzak | gaztelania frantsesa ingelesa katalana | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | medikua | ||
| Enplegatzailea(k) | Hospital Quirón Teknon (en) | ||
Montserrat García Balletbó (Bartzelona, Katalunia, 1955eko otsailaren 6a) medikua da anatomia patologikoan espezialista eta ehunak birsortzeko tratamendu biologikoetan ikertzailea. Medikuntza eta kirurgian lizentziaduna, Bartzelonako Unibertsitatean.
Ana Wang Saegusa eta biak, 2004an, aitzindariak izan ziren ehunak gaztetzeko edo azaleko lesioak konpontzeko hazkuntza-faktoreak erabiltzen.[1] Bartzelonako Quiron Ospitaleko Medikuntza Birsortzailearen Unitateko zuzendaria da.[2] Ikerketa biomedikorako García Cugat Fundazioko presidentea ere bada.[3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medikuntzan eta kirurgian lizentziaduna eta doktorea Bartzelonako Unibertsitatean. Anatomia patologikoan aditua da.[4] 1978tik 1981era Bartzelonako Ospitale Klinikoko Histologia eta Anatomia Patologikoko katedrako mediku laguntzailea izan zen.
1980an Massachusettseko Ospitale Orokorreko Anatomia Patologikoko Zerbitzuan ikasi zuen.
1988az geroztik, Ramón Cugatek zuzentzen duen Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako Zerbitzuan lan egiten du Bartzelonako Quiron Ospitalean.
1993an doktoratu zen Bartzelonako Unibertsitatean, tesi honekin: Meniskalaren atzeko adarretako presioak, belaunaren aurreko lotailu gurutzatuaren txertaketen aldaketen funtzioan, belauneko aurreko lotailu gurutzatuan eta bi meniskoen atzeko adarrean.[5]
1999an Kirolaren Traumatologian master titulua lortu zuen Bartzelonako Unibertsitatean.
Medikuntza birsortzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004an, azalerako tratamenduen hazkuntza-faktoreei buruzko ikerketari ekin zion.[6]
2007an, García Cugat Fundazioaren sorrera bultzatu zuen, ikerketa biomedikorako. Fundazioak aitaren izena darama José García Cugat, eta haren patroi sortzailea eta, 2012az geroztik, Zuzendaritza Kontseiluko presidentea da. 2007. urtetik Quirón Barcelona Ospitaleko Medikuntza Birsortzailearen Saileko eta WGB Regeneracion Zahartzearen aurkako Medikuntza Zentroko zuzendaria da, Ana Wang Saegusarekin batera.[5]
2010. urtean zelula amekin ikertzen hasi zen Ramón Cugaten taldean.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Telediario - TVE. (10 de noviembre de 2014). Mayores y con futuro. .
- ↑ Artroscopia GC - Hospital Quirón Barcelona. Montserrat García Balletbó. .
- ↑ El Mundo Deportivo. (25 de octubre de 2013). Presentada la Cátedra Fundación García Cugat para la investigación biomédica. .
- ↑ TVE - Saber Vivir. (31 de enero de 2011). La sangre como fuente de salud. .
- ↑ a b Hospital Quirón de Barcelona. Currículum Montserrat García Balletbó. .
- ↑ Diario Médico. (12 de diciembre de 2012). Falta más especificidad en los estudios sobre factores de crecimiento. .
- ↑ Infosalus / Europa Press. (4 de octubre de 2014). Las terapias regenerativas podrían ser la clave del futuro tratamiento de artrosis moderada. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Doktorearen argitalpen zientifikoak. Garcia Balletbo
- García Cugat Fundazioa
- WGB Bioregenerazioa .
- Medikuntza biologikoa: etorkizuna oraintxe bertan da. Garcia Balletbo.
- Hazkuntza-faktoreak... frutak produktu bakarra ez direnez, asko dira
- Hazkuntza-faktoreak lortzea. Bideoa. Elkarrizketa. Gracía Balletbo. "Saber vivir", 2012ko apirila
- García Cugat Fundazioak zelula amekin egindako traumatologiako tratamenduen aurrerapenak aurkeztu ditu 2013ko abendua
- Es pot aturar l'envelliment? Elkarrizketa Dras. Garcia Balletbo eta Ana Wang Saegusa La Tribu de Catalunya Radiora. 2014ko Azaroa 20