Monzóngo Erresuma
| Monzóngo Erresuma | |
|---|---|
| Administrazioa | |
| Hiriburua | Monzón |
| Deuseztapen data | 1143 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 41°55′N 0°11′E / 41.91°N 0.19°E |
![]() | |
| Demografia | |
Monzóngo Erresuma regnum deituriko tenentzia izan zen (errege-kontzesioa muga-markako egoeran, normalean Aragoiko eta Iruñeko infante batek gobernatua). 1089an sortu zuen Antso Ramiritzek seme nagusi Petri Santxitzentzat, Aragoiko eta Iruñeko tronura igo aurretik, eta 1104an hil zenean Remiro Santxitz Iruñekoak (1104-1125/26) gobernatuko zuen, eta ondoren (musulmanek bost urte inguruz berreskuratu ondoren) haren seme Gartzia Berrezarleak (1130-1136).
Petri infanteak Estada (1087), Monzón eta Estadillako (1089) errekonkistan parte hartu ondoren ezarri zuen. 1093an Almenar konkistatu zuten, gaur egungo Lleida probintzian. Lurraldea "clamor"reraino (muga) iristen zen: Almacelles ekialdetik, eta ia Fragaraino (Zaidín) hegoaldetik.
1104an Petri Santxitzerregea hil zenean, monzondar konderriko tenentzia Remiro Santxitz infanteak hartu zuen, Kristina Rodriguez Ciden alabaren senarrak eta Gartzia Naiarakoaren bilobak. 1125 edo 1126an, Nafarroako dinastiaren berrezarlea zen Gartzia Ramiritz semeak hartu zuen Monzon jaurerriaren agintea.
1126an musulmanek berreskuratu zuten, baina lau urte geroago eta 1136ra arte kristau agintea berrezarri zen, Gartzia Ramiritz Iruñeko erregeak berriro gobernatuz. Musulmanekiko borrokaren gora-beherek urte horretan galera berria ekarri zuten, 1141ean behin betiko konkistatua izan zelarik. Azkenean, Zaldun Tenplarioen eskuetan utzi zuten.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Montaner Frutos, Alberto. (2011). «La Historia Roderici y el archivo cidiano: cuestiones filológicas, diplomáticas, jurídicas e historiográficas» e-Legal History Review (12): 55-56. ISSN 1699-5317..
