Edukira joan

Mopti

Mopti
Mopti
giza kokalekua
Administrazioa
Estatu burujabe Mali
Maliko eskualdeMopti eskualdea
Cercle of MaliMopti Cercle
Izen ofizialaMopti
Jatorrizko izenaMopti
Geografia
Koordenatuak14°29′14″N 4°11′23″W / 14.4873°N 4.1896°W / 14.4873; -4.1896
Mapa
Azalera40 km²
Altitudea278 m
Demografia
Biztanleria120.786 (2009ko apirilaren 1a)
Dentsitatea3.020 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakMortagne-au-Perche, Chartres-de-Bretagne, Bouaké eta Maurepas

Mopti[1] (fulfuldez: Mobti) Mali erdialdeko hiria eta izen bereko eskualdearen hiriburua da. Niger eta Bani ibaien elkargunean dago, diken bidez lotutako hiru uhartetan eraikia. Hori dela eta, batzuetan Maliko Venezia deitzen zaio. Mugimendu handiko portua dauka. Eskulangile ugari kanoa fabriketan aritzen da lanean.

2009an 114.296 biztanle zituen.[2] Etnia nagusiak banbara, bozo, dogon, songhai eta fulania dira.

Mopti Sahelen dago. Klima erdi-agorra du (BSh Köppen klima sailkapenaren arabera). Urteko prezipitazioaren gehiengoa urtaro euritsuan, maiatzetik urrira, jasotzen da. Maiatza da hilabeterik beroena (batez besteko tenperatura maximoa 40.5 °C) eta urtarrila hotzena (batez besteko tenperatura minimoa 15.1 °C).

    Datu klimatikoak (Mopti)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 31.7 34.9 37.7 40.2 40.5 38.3 34.6 32.6 33.3 35.5 35.0 31.6 35.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 15.1 17.6 21.2 24.7 26.5 25.7 23.9 23.3 23.7 23.4 19.5 16.0 21.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 0.8 0.0 0.8 4.0 23.4 55.8 140.5 165.6 88.7 19.8 0.3 0.4 500.1
Euri egunak (≥ 1 mm) 0.1 0.1 0.4 1.1 3.4 7.5 12.3 14 8.6 3 0.1 0.1 50.7
Iturria: World Weather Information Service[3]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]