Moptiko eskualdea
| Moptiko eskualdea | |
|---|---|
| Administrazioa | |
| Izen ofiziala | Mopti |
| Estatu burujabe | |
| ISO 3166-2 | ML-5 |
| Hiriburua | Mopti |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 14°29′54″N 3°11′09″W / 14.4983°N 3.1858°W |
| Azalera | 79.017 km² |
| Demografia | |
| Biztanleria | 2.037.330 (2009) |
| Dentsitatea | 25,78 bizt/km² |
| Ordu eremua | UTC±00:00 |
Moptiko eskualdea (fulaz: 𞤁𞤭𞥅𞤱𞤢𞤤 𞤃𞤮𞥅𞤩𞤼𞤭𞥅, Diiwal Moobti) Mali erdialdeko eskualdea da. Iparraldean Timbuktuko eskualdearekin du muga, hego-mendebaldean Seguko eskualdearekin eta hego-ekialdean Burkina Fasorekin. 79.017 km²ko azalera du eta 2009an 2.037.330 biztanle zituen.[1] Etnia nagusiak bozo, songhai, dogon, fulani eta mairua dira. Hiriburua Mopti da.[2]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Niger ibaiak zeharkatzen du eskualdea eta, Mopti hirian elkartzen zaion Bani ibaiarekin batera, barne delta hedatua eratzen du. Ekialdean Bandiagarako amildegiak daude, UNESCOk 1989an Gizateriaren ondare izendatu zituenak. Hombori Tondo (1153 m), Maliko mendirik garaiena, eskualde honetan dago.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moptiko eskualdea zortzi barrutitan (cercle) banaturik dago: Bandiagara, Bankass, Djenné, Douentza, Koro, Mopti, Ténenkou eta Youwarou.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau hasteko Frantsesezko Wikipediako Région de Mopti artikuluko informazioa erabili zen.
- ↑ Région de Mopti Geohive.com
- ↑ Berria. Estilo Liburua. .