Mór Jókai

Wikipedia(e)tik
Mor Jókai» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mór Jókai
Mór Jókai
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Móric Jókay de Ásva
Jaio 1825eko otsailak 18
Komárom (Hungariako Erresuma, gaur egun Eslovakia)
Hil 1904ko maiatzak 5
Budapest (Austria-Hungariako Inperioa, gaur egun Hungaria)

Móric Jókay de Ásva (Komaron, 1825eko otsailak 18 - Budapest, 1904ko maiatzak 5), ezagunagoa Mor Jókai ezizenez, hungariar idazlea izan zen, XIX. mendeko hungariar eleberrigile garrantzitsuena.

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1848ko Hungariako Iraultzan parte hartu zuen, eta parlamentuko kidea izan zen 1867tik 1896ra bitartean. Kálmán Tisza buruzagi erradikalaren jarraitzaile zen. Idazle oparoa izan zen, eta artikulu ugari idatzi zuen. Iraultza ostean idatzi zituen eleberri gehienak, hungariar hizkuntzaren eta literaturaren egoera deitoragarriaz jabetu zenean. Frantziako erromantikoen eragina nabari da haren lan batzuetan.

Bere obra nagusiak Egy magyar nabob (1853-1854, «Nabob hungariar bat») eta Az aranyember (1873, «Urrezko gizona») dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mór Jókai Aldatu lotura Wikidatan
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.