Morarji Desai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Morarji Desai
Morarji Desai (portrait).png
Indiako Barne Arazoetako ministro

1978ko uztailaren 1a - 1979ko uztailaren 28a
Charan Singh Itzuli - Yashwantrao Chavan Itzuli
4. Indiako lehen ministro

1977ko martxoaren 24a - 1979ko uztailaren 28a
Indira Gandhi - Charan Singh Itzuli
2. Deputy Prime Minister of India Itzuli

1967ko martxoaren 13a - 1969ko uztailaren 16a
Vallabhbhai Jhaverbhai Patel - Jagjivan Ram Itzuli
Indiako Finantzetako ministro

1967ko martxoaren 13a - 1969ko uztailaren 16a
Sachindra Chaudhuri Itzuli - Indira Gandhi
Q61839985 Itzuli

1952 - 1956
member of the Lok Sabha Itzuli

Bizitza
Jaiotza Valsad district Itzuli1896ko otsailaren 29a
Herrialdea Britainiar Raj
 India
Heriotza Mumbai1995eko apirilaren 10a (99 urte)
Hezkuntza
Heziketa Wilson College, Mumbai Itzuli
Hizkuntzak hindia
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta bakearen aldeko aktibista
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa hinduismoa
Alderdi politikoa Indiako Kongresu Nazionala
Janata Dal Itzuli
Morarji Desai signature.svg
Morarji Desai 1978an.

Shri Morarji Ranchhodji Desai, ezagunagoa Morarji Desai gisa (Bhadeli, Gujarat, Britainiar Raj, 1896ko otsailaren 29a - Mumbai, India, 1995eko apirilaren 10a), indiar politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mumbaiko Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, funtzionario gisa hasi zen lanean, 1918an. Gandhiren ideia nazionalisten jarraitzaile izanik, 1930ean, lantokia utzita, independentziaren aldeko borroka zibilari lotu zitzaion. Hori zela eta, preso sartu zuten, bost aldiz gutxienez, 1930 eta 1940 bitartean.

Ondoko urte gatazkatsu haietan, Mumbaiko administrazioan lan egin zuen, eta 1942an sailburu izendatu zuten. 1956an, Indiako gobernuak Merkataritzako eta Industriako ministro izendatu zuen, eta 1963. urtera arte eutsi zion karguari, dimisioa aurkeztu zuen arte.

1967an, gobernuan parte hartu zuen ostera, lehen ministrorde gisa, baina 1969an utzi zuen kargua, Indira Gandhiren Kongresuko Alderdiaren oposizioa gidatzeko. 1975ean, Indira Gandhik larrialdiko gobernua ezarri zuenean, atxilo hartu zuten bere jarduera politikoarengatik, eta kartzelan sartu zuten. 1977an kartzelatik irten zenean, lau alderdi txiki batu zituen Janata alderdi kontserbadorean, eta, bi hilabete geroago, hauteskundeak irabazi zituen. Garaipen horrekin, Indira Gandhiren lekua hartu zuen, Indiako Lehen ministro gisa, Indiaren independentziaz geroztik Kongresuko Alderdiko kide ez zen aurrena. Bi urte geroago, 1979ko uztailaren 15ean, Janata koalizioko kideen arteko tirabirek eta zentsura-mozioaren mehatxuak karguaren dimisioa ematera behartu zuten. Harrezkero, jarduera politikoa ere alde batera utzi zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Morarji Desai Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]