Morbihan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Morbihan (56)
Frantziako departamendua
Morbihan (56)
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea Bretainia
Prefetura Vannes
Prefeta Joseph-François Kergueris
(UMP)
Azpiprefeturak Lorient
Pontivy
Barrutiak 3
Kantonamenduak 42
Udalerriak 261
Kokapena
Koordenatuak 47° 50′ 00″ N, 2° 50′ 00″ W / 47.833333333333°N,2.8333333333333°W / 47.833333333333; -2.8333333333333Koordenatuak: 47° 50′ 00″ N, 2° 50′ 00″ W / 47.833333333333°N,2.8333333333333°W / 47.833333333333; -2.8333333333333
Morbihan-Position.svg
Azalera 6 823 km²
Demografia
Biztanleria 727083±0
Dentsitatea Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "�" bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Morbihan (bretainieraz Mor-Bihan) Bretainiako hegoaldean dagoen Frantziako 56. departamendua da. 6.823 km²-ko azalera dauka eta 643.873 biztanle (94 biz./km², 1999)

Prefektura Vannesen dago eta beste hiri nagusiak Lorient eta Pontivy dira.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Departamendu mugakideak hauexek ditu: Mendebaldean Finistère, iparraldean Côtes-d'Armor, ekialdean Ille-et-Vilaine, hego-ekialdean Loire-Atlantique eta hegoaldean Ozeano Atlantikoa.

Multzo megalitikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karnageko harri lerroak.

Carnac udalerrian multzo megalitiko oso handia dago, Europa mailan garrantzitsuenetarikoa izango dena, Alignements de Carnac izenekoa.

Neolito garaikoak, harriak K. a. 6. milurtekoa eta K. a. 2. milurtekoa artean eraiki zituzten, 2.000-4.000 zutarri eta bestelako harriak (trikuharri, harrespil eta tumuluak) hiru multzo handitan banatuta:

  1. Ménec.
  2. Kermario eta Manio.
  3. Kerlescan eta petit Ménec.

Departamenduan zehar beste multzo txikiago batzuk ere topa daitezke nonahi.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Morbihan Aldatu lotura Wikidatan