Morbihango golkoa

Koordenatuak: 47°36′N 2°48′W / 47.600°N 2.800°W / 47.600; -2.800
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mapa
Espaziotik ikusita

Morbihango golkoa (bretainieraz: Ar Mor Bihan; frantsesez: le golfe du Morbihan) Bretainiako badia da, Morbihan departamentuan kokatuta.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aproposagoa da golkoari bakarrik 'Morbihan' deitzea bretainierazko bere izena, Ar Mor Bihan, 'itsas txikia' esan nahi duelako. Kanpoaldean dagoen Ozeano Atlantikoa, ostera, Ar Mor Bras edo 'itsas handia' deritzo.

Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairak dio golkoak urteak egunak dituen beste uharte dituela. Hala ere, 40 uharte baino ez omen ditu, marearen arabera. Uharte asko pribatuak dira; Île-aux-Moines edo Île-d'Arz uharte nagusiak, ostera, ez.

Kostaldean dauden udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Letra etzanaz bretainierazko izena

Migrazio-ibilbide bat (mokozabal holandarrarena)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mokozabal zuria
Map

Mokozabal zuria negua Doñanako erretserba naturalean ematen du, eta uda Herbeheretan. Amsterdametik Doñanara joateko egin behar dituen 2.100 kilometro egiteko (gutxi-gora behera) hamabi egun beharko ditu. Egunero sei bat orduz egiten du hegan, batez beste 50 km/h-ko abiaduran, guztira 300km egin ditzake egun bakar batean. Egun guzti horietan jan eta atseden hartu ahal izateko toki egokiak bilatu beharko ditu bidean. Kasu gehienetan Amsterdametik Doñanarainoko bidea egiteko, hauek izaten dira bidaiako 12 pausalekuak:[1][2]

Amsterdam - Sommeko badia - Senaren badia - Morbihango golkoa - Olonneko padurak - Girondako estuarioa - Arcachongo badia - Txingudi (Urdaibai, Mendixur edo Salburua ere izan daitezke) - Santoñako badia - La Navako aintzira - Villafáfilako Gatzaga - Peña del Aguilako aintzira - Doñana

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Etxaniz, Aitor; Etxaniz, Mikel. Plaiaundiko Parke Ekologikoa. DBH Unitate didaktikoa. Eusko Jaurlaritza ISBN 84-457-1640-9..
  2. «Spoonbills. Mokozabalaren migrazioa egunean bertan zuzenean mapan jarraitzeko webgunea.» maps.nioz.nl (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

47°36′N 2°48′W / 47.600°N 2.800°W / 47.600; -2.800