Mordecai Richler

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mordecai Richler
MORDECAI-RICHLER-WEB.jpg
Bizitza
Jaiotza Montreal1931ko urtarrilaren 27a
Herrialdea  Kanada
Heriotza Montreal2001eko uztailaren 3a (70 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (giltzurruneko minbizia)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
ingelesa
Lanbidea
Lanbidea gidoilaria, idazlea, eleberrigilea eta haur literaturaren idazlea
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak
Erlijioa judaismoa
IMDb nm0725006

Mordecai Richler (Montreal, Quebec, 1931ko urtarrilaren 27a - ib., 2001eko uztailaren 3a) Kanadako idazlea izan zen.

Familia judu batean sortu zen. Montrealgo Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1951tik 1952ra, Parisen bizi izan zen, eta idazle existentzialistak ezagutu zituen han. Joera horretakoa da bere lehen eleberria, The Acrobats (1954, Akrobatak). Espainian eta Ingalaterran egon ondoren, Montrealera itzuli zen 1970ean. Haur zela jasandako behartasuna eta antisemitismoa eraman zituen eleberrietara umore garratzez, eta kulturen arteko komunikazioak (eta komunikaziorik ezak) dakartzan arazoak aztertu zituen bereziki. Obra nagusiak hauek dira: Son of Smaller Hero (1955), A Choice of Enemies (1957), The Apprenticeship of Duddy Kravitz (1959), The Incomparable Atuk (1963), Cocksure (1968), St. Urbains Horsemen (1971). Umorezko saiakerak (1974, Notes on an Endangered Species and Others) eta haurrentzako liburuak ere (1975, Jacob Two-Two Meets the Hooded Fang 1987; Jacob Two-Two and the Dinosaur) argitaratu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]