Morena (alderdi politikoa)
Morena (alderdi politikoa) | |
---|---|
![]() | |
La esperanza de México | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Morena |
Mota | alderdi politikoa eta gobernuz kanpoko erakundea |
Herrialdea | Mexiko |
Ideologia | Ezkertiar populismoa, ezkerreko nazionalismoa, sozialdemokrazia eta noninterventionism (en) ![]() |
Kokapen politikoa | zentro-ezkerra |
Agintea | |
Lehendakaria | Luisa María Alcalde Luján (en) ![]() |
Idazkari orokorra | Citlalli Hernández Mora (en) ![]() |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2014ko uztailaren 10a |
Sortzailea | |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Morena, aurretiaz Birsorkuntza Nazionalerako Mugimendua izenez ezaguna, Mexikoko ezkerreko alderdi politikoa da.[1]
2011ko urriaren 2an sortu zen, Andres Manuel Lopez Obradorrek bultzatutako mugimendu politiko eta sozial gisa, 2012ko hauteskunde federaletan presidentetzarako kanpainaren parte gisa. Geroago, mugimendua elkarte zibil gisa eratu zen 2012ko azaroaren 20an. 2014ko uztailaren 9an, Hauteskunde Institutu Nazionalak alderdi politiko nazional gisa erregistratzeko ebazpena eman zuen.[2][3] 2023ra arte 2.322-136 militante zituen.[4] São Pauloko Forora afiliatuta dago, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Europan lotura-batzordeak ditu.[5][6]
2018ko hauteskunde federaletan Juntos Haremos Historia (Elkarrekin Egingo Dugu Historia) koalizioaren buru izan zen, Lanaren Alderdiarekin (PT) eta Alderdi Sozialarekin (PES) batera, Andres Manuel Lopez Obrador presidentegai zuela.[7] Uztailaren 1ean egindako hauteskundeetan, alderdia herrialdeko lehen indar politikoa bihurtu zen, eta errepublikaren presidentetza eta Batasunaren Kongresuko bi ganberetan gehiengo parlamentarioa lortu zituen.[8]
Kongresu Federalaren LXVI. Legegintzaldiaren baitan, 255 diputatu eta 66 senatari zituen.[9][10]
Humanismo mexikarra, justizia soziala eta ongizatea bultzatzearen alde egiten du, ikuspegi antineoliberalarekin. Ekonomia mistoa, burujabetza energetikoa eta estatuak ekonomian duen erantzukizun soziala sustatzen ditu. Gizarte arloan, indigenismoa, afromexikar komunitatearekiko errespetua, genero berdintasuna eta LGBT komunitatearen eskubideak defendatzen ditu. Hauteskunde Institutu Nazionalari eta Hauteskunde Auzitegiari botereak murriztea du helburu, baita ustelkeriari aurre egitea ere. Energia berriztagarrietarako trantsizio energetikoa bultzatzen du, baita landa komunitateetako ekoizpen energetikoa ere.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Morena. (28 de febrero de 2018). Declaración de Principios de Morena. .
- ↑ Instituto Nacional Electoral. (9 de julio de 2014). RESOLUCIÓN DEL CONSEJO GENERAL DEL INSTITUTO NACIONAL ELECTORAL, SOBRE LA SOLICITUD DE REGISTRO COMO PARTIDO POLÍTICO NACIONAL PRESENTADA POR MOVIMIENTO DE REGENERACIÓN NACIONAL, A. C.. .
- ↑ Martínez Gil, José Pablo. (2014). «Historia del Partido Movimiento de Regeneración Nacional (Morena)» Revista de Derecho Estasiológico. Ideología y Militancia (4): 195-217..
- ↑ SDP Noticias. (21 de agosto de 2023). Este es el número de militantes que tiene cada partido político en México. .
- ↑ Cuenta Morena con 15 Comités de mexicanos en el exterior - Regeneración. 27 de agosto de 2013.
- ↑ Miembros del Foro de São Paulo. .
- ↑ Partido del Trabajo y Encuentro Social anuncian coalición con Morena. 13 de diciembre de 2017.
- ↑ INE: López Obrador gana con 30 millones de votos y el 53.17 por ciento. Proceso 5 de julio de 2018.
- ↑ Cámara de Diputados. (1 de septiembre de 2024). Integrantes de la LXVI Legislatura. .
- ↑ Senado de México. (1 de septiembre de 2024). Por Grupo Parlamentario. .
- ↑ Morena - Plataforma electoral 2024. .