Moritz Schlick
| Moritz Schlick | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Friedrich Albert Moritz Schlick |
| Jaiotza | Berlin, 1882ko apirilaren 14a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Viena, 1936ko ekainaren 22a (54 urte) |
| Hobiratze lekua | Pötzleinsdorfer Friedhof (en) |
| Heriotza modua | giza hilketa |
| Hiltzailea | Johann Nelböck |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Lausanako Unibertsitatea Heidelbergeko Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
| Tesi zuzendaria | Max Planck |
| Doktorego ikaslea(k) | Karl Popper Josef Schächter (en) |
| Hizkuntzak | alemana |
| Irakaslea(k) | Max Planck |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | fisikaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta zientziaren filosofoa |
| Enplegatzailea(k) | Vienako Unibertsitatea Kielgo Unibertsitatea University of Rostock (en) |
| Kidetza | Vienako Zirkulua |
Friedrich Albert Moritz Schlick (Berlin, 1882ko apirilaren 14a - Viena, 1936ko ekainaren 22a) alemaniar filosofoa izan zen. Vienako Unibertsitatean Filosofia irakaslea eta Vienako Taldeko kide garrantzitsuenetako bat izan zen. Ludwig Wittgensteinen tesiak garatu zituen: positibismo logikoaren ezagutzen teoria nagusia azaldu zuen, eta horretarako enuntziatu enpirikoen (sintetikoak, a posteriori) eta zientziaren azalpen logikoen (analitikoak edo tautologikoak) arteko bereizkuntza argitu eta metafisikaren sasi-arazoak salatu zituen. Estetika eta etika alorrak ere landu zituen. Ikasle ohi nazi batek hil zuen. Obra nagusiak: Raum und Zeit in der gegenwärtigen Physik (1917, Espazioa eta denbora gure garaiko fisikan), Allgemeine Erkenntnislehre (1918, Ezagutzaren teoria orokorra), Fragen der Ethik (1930, Etika-galderak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.