Morley Callaghan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Morley Callaghan
Bizitza
JaiotzaToronto1903ko otsailaren 22a
Herrialdea Kanada
HeriotzaToronto1990eko abuztuaren 25a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaTorontoko Unibertsitatea
Osgoode Hall Law School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua, idazlea eta kazetaria
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society of Canada (en) Itzuli

Find a Grave: 10490 Edit the value on Wikidata

Morley Callaghan (Toronto, 1903ko otsailaren 22a - ib., 1990eko abuztuaren 25a) kanadar idazlea izan zen, ingelesez idazten zuena.

Lehenengo ipuinak aldizkari txikietan argitaratu zituen, eta Ernest Hemingway, Gertrude Stein eta James Joyceren arreta erakarri zuten. Kontakizun horiek lau liburutan bildu zituen (1929-1959), eta soiltasun eta zehaztasunaren eredutzat hartuak dira. Callaghanen eleberriak, bestalde, estilo apaindurarik gabeak eta fintasun handikoak dira: Lurra hartuko dute oinordetzan (1934), Zorion gehiago zeruan (1937), Uda honetan Parisen (1963). Idazle kristaua zen; krisian den munduko pertsonaia baztertuak erakusten ditu bere lanetan, eta bizitza espiritual benetakoaren bilaketa egiten du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]