Morningside Heights (Manhattan)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Morningside Heights
auzoa
West 116th Street - Morningside.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Hiri global New York
BoroughManhattan
Posta kodea 10024, 10025 eta 10027
Geografia
Koordenatuak 40° 48′ 35″ N, 73° 57′ 37″ W / 40.8097°N,73.9603°W / 40.8097; -73.9603Koordenatuak: 40° 48′ 35″ N, 73° 57′ 37″ W / 40.8097°N,73.9603°W / 40.8097; -73.9603
Morningside Heights.jpg
Azalera 1.22 km²
Demografia
Biztanleria 55.929 (2010)
Dentsitatea 45.843,44 bizt/km²

Morningside Heights Manhattan (New York) uharteko auzoa da. Upper West Side auzoak mugatzen du hegoaldetik, Harlem auzoak iparraldetik, Riverside parkeak mendebaldetik, eta Morningside parkeak ekialdetik. Broadway kaleak ipar aldean zeharkatzen du.

Morningside Heights batzuetan Upper West Side-ren zati sinpletzat hartzen da, Central Parkeko mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko alde osoa hartzen duena. Barrutiak "Academic Acropolis" ezizena du, Manhattango punturik altuenetarikoa eta hainbat erakunde akademiko garrantzitsuen egoitza baita. Columbia Unibertsitateko campusak zatirik handiena hartzen du, itsasertzean beste hainbat eraikin dituena. Barnard College (neskentzako erreserbatuta), Union Theological Seminary, Jewish Theological Seminary, Manhattan School of Music eta Bank Street College of Education auzoan ere daude.

Helburu turistiko nagusia Saint John the Divine Katedrala da, Munduko katedral anglikanorik handiena eta kristautasunaren laugarren handiena dela ziurtatzen duena. 1892. urteaz geroztik eta Bigarren Mundu Gerraren artean eraiki zuten estilo neogotikoko eraikin erlijioso haundi hau. Ez da osatu eta berreraikuntza lanak oraindik ere etengabe ari dira.

Auzoan Battle of Harlem Heights izeneko bataila nabarmena izan zen, 1776ko irailaren 16an, Independentzia Gerra|Independentzia Gerraren garaian.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]