Morrontxo dorretxea (Errenteria)
Morrontxo dorretxea (Errenteria) | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Errenteriako hirigune historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Errenteria |
Koordenatuak | 43°18′42″N 1°53′54″W / 43.311587°N 1.898325°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea - |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001554 |
29 | |
Morrontxo dorretxea Errenteriako Goiko kalean dagoen Erdi Aroko eraikin historikoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikuntzaren data zehatzik ez bada ere, Torrekua dorretxeak Nafarroako atearekiko defentsa funtzio bera zuenez garaikideak direla esan daiteke, XV. mendekoa. Nafarroako atea bi dorreen artean zegoen eta Goizuetara zihoan Errege Bidearen hasiera zen. Morrontxo dorretik jarraian herria biltzen zuen harresia Andre Mariaren Jasokundearen elizaraino luzatzen zen.
Antzinako mapan ikus daitekeenez, harresia ibaia eta itsasoarekin babestuta zegoen, eta lurretik zetozen erasoetatik defendatzeko lau dorretxe zeuzkan: Torrekua, Morrontxo, Zubiaurre jauregia, eta Mikelazulo atea. Marea goian zegoenean Errenteriako harresietaraino heltzen zen itsasoa garai haietan.

Gaur egun harresi horren gorpuzkiaren gainean alde zaharreko etxeak kokatzen dira. XVI. mendean Lezo-Lasao familiak zuen dorrearen jabetza eta hauen ondoren San Juan de Olazabal sendiak, denboraldi batez "Sanjuangoa" izena jasoz[1].[2]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dorreak oin lauangeluarra du, behekoa eta beste hiru solairu eta hormak oso lodiak. Eraikinerako erabili ziren materialak harlangaitza eta silarria dira. Erdi Aroko elementuak oso aldatuta daude, hala nola, barruko horma berriak eta leihoen handitzea etxebizitzetara egokituz. Etxeaurrean modiloi ugari daude, zurezko urkamendiak zituztenak.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Errenteriako udala Udalerria ezagutu
- ↑ Historia de Guipúzcoa Casa-Torre Morroncho (Gaztelaniaz)
- ↑ Errenteriako udala Ruta cultural (Gaztelaniaz)