Mortal Kombat (1992ko bideo-jokoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mortal kombat original text by sidneymadmax-d3kohts.png Mortal Kombat (1992ko bideo-jokoa)
Festival du jeu video 20080926 032.jpg
Jatorria
Argitaratze-data1992
Jatorrizko izenburuaMortal Kombat
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaMidway Games (en) Itzuli
Banatze bideaCD-ROM (en) Itzuli, ROM cartridge (en) Itzuli, diskete, digital download (en) Itzuli eta banaketa digital
Ezaugarriak
Genero artistikoafighting game (en) Itzuli
Hizkuntzaalemana
Joko-moduaJokalari anitzeko modua
EuskarriaDOS, Super Nintendo Entertainment System, Sega Mega Drive, Sega Game Gear, PlayStation 2, Amiga, Xbox, PlayStation Portable, Game Boy, Sega Mega-CD (en) Itzuli, arkade, Sega Master System eta Microsoft Windows
Sarrera gailuaagintea
Adin-sailkapenaPEGI 18Mature 17+C (Ages 15 and up)USK 18
TelesailaMortal Kombat (en) Itzuli
Ekoizpena
DiseinatzaileaEd Boon (en) Itzuli
GaratzaileaMidway Games (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaDan Forden
Fikzioa
Fikzio-unibertsoaMortal Kombat universe (en) Itzuli
IMDB: tt0203701 Edit the value on Wikidata
kronologia
Mortal Kombat (1992ko bideo-jokoa) Mortal Kombat II

Mortal Kombat 1992an Midway Gamesek plazaratutako borroka bideo-joko bat da. Jokoak Mortal Kombat sailaren funtsezko zenbait ezaugarri sartu zituen, hala nola bost botoi bidezko kontrol bakarrak eta amaierako mugimendu odoltsuak. Liu Kangek Shang Tsung azti gaiztotik mundua salbatzeko egiten duen bidaia da istorioaren ardatza, Mortal Kombat izeneko txapelketako bi pertsonaia nagusien arteko borrokaldiarekin amaitzen dena.

Mortal Kombatek arrakasta handia izan zuen salmentetan eta oraindik borroka generoko bideo-joko famatuenetariko bat da. Honen ostean hurrengo urteetan sagaren hainbat sekuela egin ziren, hauen artean, 1993ko Mortal Kombat II eta moldaketa arrakastatsua pantailara 1995ean.

Arrakasta gorabehera, jokoak eztabaida handia sortu zuen, grafikioen digitalizazioari esker ikus zitekeen odol kopurua eta biolentzia esplizitua zela eta. Honen ondorioz hurrengo bertsio batzuk zentsuratuak sortu behar izan ziren eta horretaz gain, abisu etiketak sortu ziren bideo-jokoen industrian erabiltzeko (ESRB (Amerika), CERO (Asia eta Ozeania) edo PEGI (Europa eta Amerika)).

Jokoaren mekanikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mortal Kombaten jokalariek arerio baten aurka borrokatzen dira. Partida bi txanda irabaziz bukatzen da eta txanda bakoitza aurkariaren bizitza-barra hustuz irabaziko da. Txanda bakoitzak denbora mugatua du eta hau bukatzean bi jokalariak zutik baldin badira, bizitza gutxien galdu duen jokalariak irabaziko du.

Jokalariek zazpi fikziozko pertsonaia izango dituzte aukeragai. Beste jokoetan fikziozko pertsonaiek beraien artean diferentzia handiak zituzten (abiadura, indarra, garaiera, erasoak eta haien jauzi luzera eta garaiera), bestetik Mortal Kombaten ez da desberdintasun handirik. Horretaz gain, jokok hau besteetatik bereizten zen bere bost botoi sistemarengatik, zeintzuek "X" forma hartzen zuten. Botoi horietatik 4, konbinaketak, ostikada altu eta bajuak egiteko zeuden eta beste botoia, erdian zegoena, erasoak blokeatzeko. Botoiez gain zortzi norabideko palanka bat erabiltzen zuen. Eraso desberdinak erabiltzen ziren jokalarien arteko distantzia desberdinentzako, eta fikziozko pertsonaia guztiak mugimendu multzo bat partekatzen zuten, hau da, denek mugimendu berak egiten zituzten, eta hauek palanka norabide batean mantenduz lortzen ziren. Mugimendu berezi gehienak palanka azkar bultzatuz egiten ziren. Jokoaren beste nobedade bat fatalitiak izan ziren, zeintzuek partida bukatzeko eta aurkaria era odoltsu batean hiltzeko balio zuten.

Joku honekin defenditzeko aukera gehitu zen, Street Fighter alderatuz eta horrela eraso bat jasotzerakoan min gutxiago jasotzen zen, bestetik rrutiratu gabe defenditzeko aukerarekin, energia gutxiago galtzea lortzen zen, kontra-erasoak min gehiago eginez. Bideo-joko honetan juggling-a (malabareak) ere sartu zituzten, horrela aurkaria airera jaurtiz, eta airean egonda eraso konbinazio batzuk egiteko aukera sartuz. Ideia hau oso famatua egin zen, eta hainbat bideo-jokok erabili zuten gerora.

Jokalari bakarreko aukeran, makinak kontrolatutako 7 pertsonaiaren aurka borroka behar da, Mirror Match (ispilu partida) barne, non, jokalariak hautatu duen pertsonaia beraren aurka borrokatzen duen. Horren ondoren, erresistentziako 3 partida jokatzen dira, bakoitzak 2 pertsonaia dituenak. Azken hauetan, pertsonaia bat hiltzean, jarraian agertzen da bigarrena, denbora berrezarriz. Erresistentziako azken partida jokatzean, sub-nagusia (Goro) eta nagusiaren (Shan Tsung) aurka borrokatu behar da.

Jokoa bi jokalarirekin hasi daiteke, edo nahi izanez gero, partida baten erdian bigarren jokalari bat gehi daiteke. Bigarren aukera horretan, jada lehen jokalariak pertsonaien bat garaitua izango balu, jokalari berriak irabaziz gero, aurreko jokalariaren puntu berdinean jarraituko luke, eta galduko balu hasieratik hasi beharko litzateke.

Partida batzuen artean, minijoko bat jolas daiteke, Test Your Might (frogatu zure indarra) izenekoa, puntu osagarriak lortuz. Minijoko hontan jokalariak hainbat bloke apurtu behar dituzte, material desberdinekoak, eta horrela material desberdineko neurgailu bat betez. Horretarako, hainbat botoi sakatu behar dituzte ahalik eta azkarren. Bloke horien materialak ondorengo hauek dira: egurra, harria, altzairua, errubia, diamantea; bakoitzeko kantitate gehiago lortu behar da, eta puntu gehiago ematen dizkio jokalariei. Minijokoa bi jokalariren artean jolastu daiteke, eta azken bi materialak soilik bi jokalarik jokatuz gero aurkitzen dira. Ondorengo bertsioetan ere minijoko hau agertzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako itsasoan galduta dagoen irla misteriotsu batean, naturaz gaindiko hainbat borrokalari borrokan daude lurraren patuarengatik. Torneo horrek, Mortal Kombat izena du, eta urteetan zehar ohore eta aintza handiko lehiaketa izan da. 2 urte lehenago, gutxi gorabehera, Shang Tsung izeneko azti bat batu zen lehiaketara, azkar irabaziz eta txapeldun gorena bihurtuz.

Belaunaldi bakoitzeko, borrokalari hoberenak elkartzean lortzen zutenean, Shang Tsung era desberdinetan sartu zen lehiaketara, guztiak irabaziz, horrela, garaiezina zirudien. Eraldatu eta edozein pertsona bihurtzeko gaitasuna zeukan, eta bere aurkarien bihotzean beldurra ikusten zuen, horrela borroka guztiak irabaziz, garaituen indarra lortuz, eta bere gaztetasuna mantenduz, gero aurkarien arimak eraman eta enperadorearen haserrea asetzeko.

Shang Tsung-ek hamar aldiz irabazi behar zuen lehiaketa, horrela dimentsioarteko-atari bat irekitzeko, zeinek Lurra eta Outworld-a batzen baitzituen. Duela 500 urte, hamar garaipenak lortzetik gertu zegoenean, Kung Lao izeneko argiaren ordenako apaiz batek irabaztea lortu zuen.

Beranduago, Shang Tsung lehiaketetara bueltatu zen, baina orain, Goro izeneko erdi pertsona erdi dragoi batekin. Azken honek lau beso eta bi metroko altuera zuen, minaren printzea izenarekin ezagutua. Gorok Shaolin apaizari irabazi zion, eta 500 urtez txapelduna izan zen. Ondoren, Shang Tsung-ek berriz ere lehiaketaren kontrola lortu zuen, jarraian 9 aldiz irabazi. Horrela, berriro ere, Mortal Kombat izeneko lehiaketan gure munduko borrokalari handienek parte hartuko dute, Outworld-eko aurkarien aurka. Aukeratuak izango diren 50 borrokalarien artean, jokalaria egongo da.

Bideo-joko honen historioari buruz film bat egin zen, Paul W. S. Anderson zuzendariaren eskutik. Film honek aurrekari bat ere badu, Mortal Kombat: The Journey Begins izenekoa, eta hau etxeko bideo formatuan soilik aurki daiteke. 1997an, Mortal Kombat Mythologies: Sub-Zero izeneko aurrekari bat ere egin zen, izen bereko pertsonaiari buruz. Hauez gain, Mortal Kombat: Shaolin Monks izeneko bideo-joko bat ere badago, ordezko amaiera batekin, eta lehenengo eta bigarren lehiaketen arteko gertaeretan zentratuz. Amaitzeko, Mortal Kombat 9 historioaren bertsio berri bat da.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aukeragarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Johnny Cage: Hollywood-eko aktore famatu bat da, bere borrokatzeko gaitasunarengatik famatua. Bere gaitasunak erakusteko sartzen da.
  • Kano: Gaizkilea, mertzenarioa eta kontrabandista, Dragoi Beltzaren burua, erakunde kriminal arriskutsuenetako bat. Sonya Blade eta Indar Bereziak daude hauen atzetik.
  • Liu Kang: Shaolin gerlaria, Loto Txuriaren Ordenean dagoena, Kung Lao-ren berdina (Goro-ren eskutik mende batzuk lehenago hildakoa). Shaolinak ordezkatzen ditu.
  • Raiden: Trumoien jainkoa tituluaz ezagutua, Shang Tsung-en gonbidapen bat onartzen du.
  • Scorpion: Ninja, baina Shirai Ryu klanean egondakoa. Mamu bat da, bere hilketa, bere familiarena eta bere aurreko klanekoenak mendeku hartzera datorrena.
  • Sonya Blade: Estatu Batuetako Indar Berezietako tenientea. Kano atxilotu behar zuela, nahigabe lehiaketara sartzen da.
  • Sub-Zero: Lin Kuei izeneko klaneko ninja, hotza kontrolatzen du. Shang Tsu hiltzeko kontratatua zela uste da.

Buruzagiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goro: Shokan-en printzea, Outworld-eko gudarien arraza arriskutsu bat. 500 urte jarraian galdu gabe dagoena.
  • Shang Tsung: Buruzagia. Lur aztia da, OutWorldeko zerbitzuan. Hiltzen dituen gudarien arimak hartzeko ahalmena du, eta horrela beraien gaitasunak lortuz.

Pertsonaia ezkutuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Reptile: Sub-Zero eta Scorpion-en botereak dauzka. Shang Tsung-en bizkartzaina, desagertutako Saurian arrazakoa, Outworld-ekoa, bizirik dagoen azken kidea izanik.

Jokoaren garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ean, Midway izeneko garatzaileak, Ed Boon eta John Tobias-i bideo-joko hau egiteko zeregina jarri zieten, horretarako urte bateko epea jarriz, haraien ustez, Street Fighter II-ri konpetentzia egiteko. 10 hilabetez egon ziren lanean, 1992an bukatuz. Bideo-jokoak froga bertsioa izan zuen. Sortzaileen taldea 4 pertsonaz osatua zegoen, esandako biak, John Vogel artista gisa, eta Dan Forden, soinuen eta abestien arduradun moduan.

Hasiera batean zuten ideia ekintzako bideo-joko bat egitea zen, Jean-Claude Van Damme zinemako izarrari buruzkoa, baina honek jada beste proiektu bat zuen, eta ez zen aurrera eraman. Hasieran sortu zen bertsioan, soilik 6 pertsonaia aurkitzen ziren, baina ondoren pentsatu zuten emakumeren bat sartu behar zutela, eta Sonya Blade sartu zuten, horrela 7 pertsonaiak taldea osatuz.

Fatalitie-ak pertsonaiak zituzten zorabioetatik sortu ziren, hauek hainbat golpe jaso ondoren sufritzen baitzituzten beste bideo-jokotan. Boon-ek zorabio horiek gorrotatzen zituen, baina gustuko zuen azken kolpe bat emateko aukera, beraz, partidaren amaieran sartzea erabaki zuten.

Sei hilabetez egon ziren izen bat aukeratzeko, bai baitzirudien proposatutako ideia bakoitza besteren batek beti gorrotatzen zuela. Egun batean, baten batek, 'combat' hitza idatzi zuen Boon-en bulegoko mahai batean, eta beste batek, hitz honen gainean 'K' bat idatzi zuen, ezohikoagoa izan zedin. Orduan, Pinball bideo-jokoaren egilea pasa zen, Steve Ritchie izenekoa, eta 'Kombat' hitza ikustean, 'Mortal Kombat' izena bururatu zitzaion, bideo-jokoaren izena aurkituz.

Proiektuaren azken irteerak, Mortal Kombat izena izan zuen, zortzi megabyte hartzen zituen, eta pertsonaia bakoitzak 64 kolore eta 300 animazio fotograma zeuzkan arkade bertsioan. HI-8 kamera erabili zen grabaketetan.

Jokoaren elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Botereak: botoi konbinazio bereziak, pertsonaia bakoitzak desberdinak dauzka.
  • Aurkezpen pantaila: Jokoaren sarrera ematen duen sekuentzia, kode baten bidez alda zitekeena.
  • Finish Him/Her (garbi ezazu): Txanda bat baino gehiago irabazi ondoren, aurkaria akabatzeko.
  • Flawless Victory (Garaipen hutsezina): Minik jaso gabeko garaipena.
  • Double Flawless (Garaipen hutsezin bikoitza): 2 txandetan minik jaso gabeko garaipena. Mortal Kombat 3 bertsioan kendutako terminoa.
  • Hiltzaile era: 'Finish him' egin aurretik 'fatality' egiteko aukera denean.
  • Fatality: Aurkaria hiltzeko azken mugimendua. Pertsonaia bakoitzak fatality desberdina zeukan.
  • Stage Fatality: Eszenatoki zehatz batzuetan egin zitezkeen 'fatality'-ak.
  • Puntuazioa: Kolpe edo fatality bakoitzeko puntuak irabazteko sistema.
  • Endurance (Erresistentzia): 1P vs. CPU eran agertzen zen, bi aurkariren aurka borrokatzean.
  • Mirror Match (Ispilu partida): Zure pertsonaia berdinaren aurka borrokatzean.
  • Test your might (Zure indarra neurtu): Bonus sistema bat. Pertsonaia bat aukeratu eta blokeak apurtu behar ziren.
  • Pertsonaia ezkutuak: Helburu edo kodea batzuekin lortzen ziren pertsonaiak.
  • Odola: Kolpe on bakoitzeko gorputzetik ateratzen den likidoa.
  • Hauts grisa: SNES bertsioan odola ordezkatzeko atera zen. Kode batekin berriz ere odola jartzeko aukera zegoen.

Jokoaren eszenatokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Auzitegia (The Courtyard): Shang Tsung-en jauregiaren barnea, bi samurai soldaduz babestua. Eskailera-mailak, non, behatzaileak Shaoli gerlarien arimak hartzen hari ziren. Harrian dragoiaren irudia, eta honen gainean, Shang Tsung, bere tronuan, ondoan urrezko estatua bat, dragoi itxurakoa.
  • Jauregiaren atea (Palace Gates): Harrizko bidea, bi egurrezko ate handirekin, txinatar estilokoak, eta sinbolo budistak dauzkaten estatuak inguruan, Budaren estatua erraldoi bat, eskuizkribu txinatarrekin. Atzean mendi bat, jauregiarekin asko kontrastatzen duena.
  • Gudariaren santutegia (Warriors Shrine): Zutabez heldutako tenplua, itxura hondatuarekin, ilargia lainoz estalia, pertsonaien estatuak inguratuz, eta erdian Goro-ren estatua, eskuizkribu txinatarrekin.
  • Zuloa (The Pit): Reptilek sortutako zutabe handi batzuk eusten duten zubia, hainbat zatitan pitzadurak dauzkanak, ilargi betea eta laino gutxi batzuk, alde guztietan aulki batzuk daude. Hemen 'Stage Ftality' bat egin daiteke, aurkaria behera eramanez, non, hesola batzuk hil egingo duten. Bitxikeria gisa, eszenatoki honetan sorgin baten itzala ikusi daiteke, erratz batean hegan dagoela, edo Peter Panen antza duen itzala.
  • Tronuaren gela (Shang Tsung's Throneroom): Alfonbra gorria duen gela, paretetan dragoiaren logoa inprimatua, bi dragoi estatua daude, Shang Tsung seinalatuz, hau urrezko aulki batean eserita dagoen bitartean, atzean bi kapa gorrirekin. Jokalariak irabaztean Tsung-ek txalokatzen du.
  • Goro-ren gordelekua (Goro's Lair): Ziega bat, atzealdean zingira dirudi, harrizko paretak eta milaka pasabide ilun, non begi gorri eta horiak ikusi daitezkeen. Lurretik giza-hezurrak ikusi daitezke, eta zelai erdian eskeleto oso bat zintzilik.
  • Zuloaren hondoa (Pit Bottom): Harrizko pareta batek guztia estaltzen du, zutabeak hesolekin, non, pertsonen gorpuak ikusi daitezkeen zintzilik. Lurrean, bideo-jokoaren sortzaileen buruak ikusi daitezke. Hemen Reptile-ren aurka borrokatzen da.

Bertsioak eta beraien arteko desberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sega Game Gear: Sega Megadrive bertsioan bezala, kode bat erabil daiteke odola eta fatality-ak berrezartzeko. Elementu asko falta zaizkio memoria faltagatik: Kano ezabatu zen, 2 eszenatoki soilik dauzka eta zailtasuna handia da mugimendu bereziak edo fatality-ak egiteko.
  • Mega Drive: SNES-en antzekoa, baina kode sekretu batekin (a-b-a-c-a-b-b), honekin odola eta fatality-ak berrezartzeko.
  • Master System
  • Amiga
  • Sega Mega-CD: Bertsio honek bideo-jokoaren iragarkia dakar, kodeak sartzea ez da beharrezkoa eta karga denborak dauzka.
  • PC: Arcade-ko bertsioarekin antza gehiena daukana.
  • Arkade
  • Super Nintendo: Bertsio honek hauts grisa dauka odolaren ordez, Nintendok "Family Friendly" elementua duelako.
  • Game Boy: Bertsio honetan gauza asko falta dira memoria faltagatik: Kontrolaren erabilera eskasa, erasotzeko soilik bi botoi eta bertsio hontan Johnny Cage eta Reptile falta dira. Bertsio bakarra da lehenengo MK-tik Goro pertsonai ezkutu gisa erabiltzeko aukera duena.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «GamesRadar+». gamesradar (en inglés).
  2. ↑ «Ultimate Mortal Kombat 3 Review, Ultimate Mortal Kombat 3 Xbox 360 Review - GameSpot.com».
  3. ↑ «The Deseret News - Búsqueda en el archivo de Google Noticias». news.google.com.
  4. ↑ «The Rogues Gallery: Controversial Video Games - Shacknews - PC Games, PlayStation, Xbox 360 and Wii video game news, previews and downloads».
  5. ↑ «G4TV». g4tv.com.
  6. ↑ «YouTube».
  7. ↑ «Wayback Machine».
  8. ↑ «Mortal Kombat for Genesis». GameRankings.
  9. ↑ «Mortal Kombat for SNES». GameRankings.
  10. ↑ «Mortal Kombat for Sega CD». GameRankings.
  11. ↑ «Mortal Kombat arcade game review». Solvalou.com.
  12. «Mortal Kombat: videojuego de 1992». Wikipedia.org.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]