Edukira joan

Mosé João Pontelo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mosé João Pontelo
3. elizbarrutiko apezpiku

2001eko urtarrilaren 3a - 2018ko irailaren 19a
Luís Herbst - Flávio Giovenale (en) Itzuli
Elizbarrutia: Cruzeiro do Sulgo elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaSete Lagoas1942ko irailaren 18a (83 urte)
Herrialdea Brasil
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaEspiritu Santuaren Kongregazioa

Mosé João Pontelo (Sete Lagoas, 1942ko irailaren 18a) brasildar elizgizon katolikoa da, Espiritu Santuaren Kongregazioko kidea. 1998tik 2001era Cruzeiro do Sulgo apezpiku lagunkidea izan zen eta 2001etik 2018ra elizbarruti bereko ordinarioa.[1]

Filosofia Teresópolisen ikasi zuen, Espiritu Santuaren Kongregazioaren ikastaroan, eta teologia, berriz, Divinópolisen.[2] 1967ko maiatzaren 14an apaiztu zen.[1]

Apaiz gisa, honako kargu hauek bete zituen: Divino das Laranjeirasko Espiritu Santuaren elizako parrokoa (1968-1971); Governador Valadaresko Lourdesko Ama Birjinaren elizako bikario eta parrokoa; São Pauloko Vila Mangaloteko San Joanes Bataiatzailearen elizako parrokoa (1981-1986); Brasilgo Hegoaldeko Barrutiko superior nagusia; Espiritu Santuaren Kongregazioko Brasilgo probintziala eta Espiritu Santuaren apaizgaitegiko errektorea (1994-1998).[2]

1998ko maiatzaren 27an, Joan Paulo II.a aita santuak Cruzeiro do Sulgo elizbarrutiko apezpiku lagunkide izendatu zuen. Urte bereko abuztuaren 2an apezpiku ordenatu zuten Osascoko Erremedioetako Ama Birjinaren elizan. 2001eko urtarrilaren 3an Cruzeiro do Sulgo apezpiku bihurtu zen eta 2018ko irailaren 19an eretiroa hartu zuen.[1] 2019an São Paulora joan zen bizitzera. Vila Mangaloteko San Joanes Bataiatzailearen elizako bikarioa da.[2]

  • 2017: Acreko Izarraren Ordena[3]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Ingelesez) «Bishop Mosé João Pontelo, C.S.Sp.» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-09-18).
  2. a b c (Portugesez) «Dom Mosé João Pontelo, C.S.Sp – 2001/2018» Diocese de Cruzeiro do Sul 2023-11-23 (kontsulta data: 2025-09-18).
  3. (Portugesez) «Espiritanos homenageados no Cruzeiro do Sul» Spiritans Roma 2017-11-16 (kontsulta data: 2025-09-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]