Moschino
Moschino | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | negozioa |
Jarduera sektorea | Moda |
Herrialdea | Italia |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Enpresa pribatu |
Jabea | Aeffe (en) ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1983 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Milan |
webgune ofiziala![]() ![]() |

Moschino Italiako moda etxea da, emakume, gizon eta haurrentzako modako arropa, lurrinak, dekorazio artikuluak, kosmetikoak eta bitxiak egiten dituena.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1983. urtean sortu zuen marka Franco Moschinok (1950-1994).[1] Moschino eta bere marka ezagunak egin ziren bere diseinu berritzaile eta koloretsuengatik -batzuetan, eszentrikoak--, modaren industriari egindako kritikengatik eta 1990eko hamarkadan gizartea sentsibilizatzeko egindako kanpainengatik. Moschinoren heriotza goiztiarraren ostean, Rossella Jardini, bere laguntzaile ohia, zuzendari sortzailea bihurtu zen.[2] 1999. urtetik Aeffe moda taldeko kidea izan da marka. 2006an, Moschinok Turingo Neguko Olinpiar Jokoetan irekiera ekitaldirako jantziak diseinatu zituen. Moschinok Kylie Minogue abeslari australiarrarentzat ere diseinatu zituen modeloak 2005ean Showgirl - The Greatest Hits Tour biran, 2008an Madonnarentzat Sticky & Sweet Tour biran, 2015ean Rebel Heart Tour biran, eta 6 jantzi Lady Gagarentzat 2011-2012an The Born Thball biran.
Markak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Markak hainbat etiketa ditu: Moschino (emakumeentzako eta gizonentzako lerro nagusia), Moschino Cheap and Chic (emakumeentzako bigarren mailako lerroa, 1988an sortua), Love Moschino (gizonentzako eta emakumeentzako hedapen-lerroa, 1986tik 2008ra sMoschino Jeans izenarekin ezaguna), esklusibitate ordenan adieraziak. Modako osagarriak, bitxiak, lurrinak eta kosmetikoak ere saltzen dituzte, baita motozikletarako kaskoak ere, Moschino markarekin. Milanen, Moschinok "Maison Moschino" izeneko kontzeptu hotela zabaldu zuen 2009. urtean.[3]
Dendak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Markak New York, Los Angeles, Mexiko Hiria, Londres, Erroma, Milan, Capri, Berlin, Paris, Vilna, Istanbul, Dnipro, Kiev, Mosku, San Petersburgo, Jekaterimburg, Almaty, Dubái, Bahrain, Salmiya, Kuwait, Pekin, Nanjing eta beste hainbat denda ditu Asian.
Los Sims 4 eta Electronic Arts-ekin lankidetzan aritzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EA Play 2019an Sims 4ak Moschinorekin elkarlanean egongo zirela iragarri zen eta bere arropan inspiratutako osagarrien pack bat izango zutela.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Moschino» web.archive.org 2007-10-11 (kontsulta data: 2025-03-30).
- ↑ "A moment with Moschino", 28 October 2008. vogue.com. Copia archivada. .
- ↑ "Head to Milan for Maison Moschino", 31 October 2008. Harper's Bazaar. Copia archivada. .
- ↑ Presentamos la colaboracion con Moschino. .