Mosela (ibaia)
Mosela[1] (frantsesez Moselle, alemanez Mosel, luxenburgeraz Musel, nederlanderaz Moezel) Frantzia, Luxenburgo eta Alemania zeharkatzen dituen ibaia da. Belgikako zati txiki bat ere Moselaren arroan dago.
Vosgeaketik hegoaldera sortzen da, Frantzian, eta iparralderantz, Nancy eta Metzeko meagintzagunea zeharkatzen ditu. Ondoren Luxenburgoren eta Alemaniaren arteko muga egiten du. Meandro ugari eratzen ditu 514 km-tan. Ibaiadar nagusiak Saar eta Meurthe ibaiak dira, eskuinaldetik sartzen direnak biak. Rhin ibaiaren ezkerraldean isurtzen du ura, Koblenz hirian.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2011-04-11.