Edukira joan

Moses Blah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moses Blah

23. Liberiako presidente

2003ko abuztuaren 11 - 2003ko urriaren 14a
← Charles Taylor - Charles Gyude Bryant →
28. Liberiako presidenteordea

2000ko uztailaren 24a - 2003ko abuztuaren 11
← Enoch Dogolea (en) Itzuli
enbaxadore

Bizitza
JaiotzaNimba, 1947ko apirilaren 18a
Herrialdea Liberia
HeriotzaMonrovia, 2013ko apirilaren 1a (65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, politikaria eta ministroa
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoaNational Patriotic Party (en) Itzuli

Moses Zeh Blah (Toweh Town, 1947ko apirilaren 18a - Monrovia, 2013ko apirilaren 1a) liberiar politikaria izan zen. Liberiako presidentea izan zen 2003k abuztutik urrira.

Charles Ghankay Taylorren gerrillara batu zen Samuel Doeren aurka borrokatzeko, bera baitzen hilketa etnikoen arduraduna eta jeneral mailara iritsi zen 1990eko hamarkadako Liberiako Lehen Gerra Zibilean.

Libian eta Tunisian enbaxadore izan zen 1997an Taylor presidente hautatu aurretik. 2000ko uztailean Taylorrek presidenteorde izendatu zuen.

2003ko abuztuan Taylorrek dimisioa eman ondoren, presidente bihurtu zen, baina bi hilabetez bakarrik eutsi ahal izan zion presidentetzari. Charles Gyude Bryant buru zuen trantsizioko gobernu batek ordezkatu zuen, Nazio Batuen laguntzarekin.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Liberia
Artikulu hau Liberiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.