Edukira joan

Mosketeen Gerrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mosketeen Gerrak
Irudia
Motagerra
Denbora-tarte1807 - 1842
KokalekuZeelanda Berria
Parte-hartzaileak

Mosketeen Gerrak, ingelesez: Musket Wars, 1807-1842 artean, Zeelanda Berrian eta nagusiki Ipar Uhartean gertatutako zenbait maori taldeen arteko gerrak izan ziren. Gatazka honetan maoriek gizon zuriei eraositako mosketeek eragin zuzena izan zuten, hortik izendapena.

Ipar Uharteko zenbait maori taldek mosketeak lortu, tartean Ngapuhi eta Ngāti Whātua elkar etsaituak zeudenak, eta horrek gainontzek taldeekiko gerra abantaila eta nagusitasun militarra eman zien, ordurarte su-armak ikusi gabeak baitziren.

Fusilen ailegatzeak (maorieraz ngutu pārera) maorien gerra estrategietan berebiziko aldaketa suposatu zuen, taldeen lurjabetzen mugen aldaketa etengabea eta beren ekonomiaren berregokitzea ekarri baitzuen, beren ordurarteko usadiozko landaketak aldatu eta ereindako uzta su-armez elkartrukatzen hasi baitziren.

1830 alderako, zeelaberritar maoriei kanpainia militarrak garestiegiak egin zitzaizkien, maori taldeei une berean beren kideak mantendu eta europarrekin (Pākehā-Māori) su-armak lortzeko elikagaiak ereitea ekonomikoki ezinezkoa egin baizitzaien.

1842an Waitangiko Itunarekin gatazkari amaiera eman zitzaion.

Gatazkak iraundako denboraldi guztian zehar 40.000 maori inguru hil ziren eta 30.000 esklabo egin edo beren bizilekuetatik lekualdatzera derrigortuak izan ziren.