Moskovita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Infotaula de mineralMoskovita
Ezaugarri orokorrak
KategoriaFilosilikatoa
FormulaKAl2(AlSi3O10)(F,OH)2
Dana sailkapena71.2.2a.1
Nickel-Strunz sailkapena9.EC.15
Sistema kristalinoMonoklinikoa, prismatikoa
EponimoaMoskuko Printzerria
Aurkikuntza-lekuaMariposa konderria (Kalifornia), Llandybie (en) Itzuli eta Gilead (en) Itzuli
Identifikazioa
KoloreaZuria, grisa, zilarkara
HabitoaMasiboa, hosto-formakoa edo orrikara
EsfoliazioaPerfektua {001}
DistiraBitreoa
PleokroismoaAhula koloreztatua denean
MarraZuria
Urtze puntua1.320 °C inguruan
DisolbagarritasunaDisolbagarria azido fluorhidrikoan

Moskovita aluminiodun eta potasiodun filosilikatoa da. Mika arrunta edo mika potasikoa ere deitzen zaio. Bere formula kimikoa KAl2(AlSi3O10)(F,OH)2 da. Bere haustura ia perfektua da, orri oso meheak eta askotan oso zaluak sortuz. Indian 3 metro zabal eta 5 metro luze diren moskobita-xaflak aurkitu dira[1].

Moskovita mikarik arruntena da. Granitoan, pegmatitan, gneissean eta eskistoetan ageri da, bai eta kontaktuzko arroka metamorfiko gisa edo bigarren mailako mineral gisa topazioa, feldespatoa, zianita eta beste zenbait mineralen eraldaketaren ondorioz. Pegmatitetan, askotan, erabilera komertzialerako balioa daukaten xafla erraldoiak osatuz ageri da. Moskovita suaren kontrako materialak eta material isolatzaileak egiteko erabiltzen da gehien bat. Labaingarri gisa ere erabiltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Complete Encyclopedia of Minerals by P. Korbel and M. Novak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]