Moskva (gurutzaontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moskva

Moskva ontzia, 2012ko irudi batetan.
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1976–91)
Errusia (1991–2022)
Ontziola: Mykolaiveko Ontziola (Mykolaiv, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista)
Mota: Slava-klaseko gurutzaontzia
Agintze data: 1976ko azaroaren 5a
Uretaratze data: 1979ko uztailaren 27a
Baja: 2022ko apirilaren 14a
Zerbitzua: SBeko Itsas Indarrak
(1976–91)
Errusiako Itsas Indarrak
(1991–2022)
Ezaugarriak
Desplazamendua: 12,490 tona
Luzera: 186.4 m
Zabalera: 20.8 m
Sakonera: 8.4 m
Bulkada: 4 COGOG gas-turbina, 121,000 shp-ko bi turbina (90,000 kW)
Abiadura: 32 korapilo
Autonomia: 10,000 ml
Eskifaia: 510[1] marinel
Aireontziak: Ka-25 edo Ka-27 helikoptero bat

Moskva gurutzaontzia (errusieraz: Москва; lit.'Mosku') –jatorriz, Slava modura ezaguna (errusieraz: Слава; lit.'Loria')– Errusiako Itsas Armadaren misil gidatudun gurutzaontzi bat zen. 1164 Proiektuko Atlant klaseko ontzi nagusia zen eta, hala, Mosku hiriaren izena zeraman. Errusiako Itsaso Beltzeko Flotaren intsignia-ontzia izan zen ere, 510 marineleko eskifaiarekin eta, ondorioz, Itsaso Beltzeko eskualdeko ontzirik boteretsuena.[1] eta Errusiaren itsas-erasoa zuzentzen lagundu zuen, 2022an, Errusiak Ukraina inbaditzen hasi zenean.[2][3] Bestalde, bestelako liskar militarretan parte hartu zuen; hala nola, Georgian, 2008an; Krimean, 2014ean eta Sirian, 2015ean.[4][5]

Historia (1976–2021)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Slava bezala (1976–1996)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Slava ontzia, 1983. urtearen inguruan.

Slava ontzia 1976an eraiki zuten, Mykolaiv hiriko 61 Kommunara Ontzigintza-Plantako 445. Ontziolan, garaiko Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistan. 1979an uretaratu zuten, eta 1983ko urtarrilaren 30ean jarri zuten martxan. 1986ko azaroaren 1822 bitartean, ontziak Greziako Pireo hiriko portua bisitatu zuen.

Mikhail Gorbatxov buruzagi sobietarraren eta George H. W. Bush presidente estatubatuarraren arteko Maltako Goi-Bileran (1989ko abenduaren 23 artean) parte hartu zuen Slavak.[6] Sobietar Batasuneko ordezkaritzak erabili zuen; Estatu Batuetako ordezkaritzak, berriz, USS Belknap ontzian zuen bere ganbara.[7][8][9] Itsasontziak Marsaxlokkeko kostaldearen aurreko arrada batean ainguratuta zeuden. Eguraldi ekaiztsuak eta itsaso asaldatuak bilera batzuk bertan behera uztea edo birprogramatzea eragin zuten; hala, nazioarteko komunikabideen artean "Itsas-Zorabioaren Goi-Bilera" ezizena hedatu zen. Azkenean, bilerak Maxim Gorkiy itsasontzian egin ziren, Marsaxlokkeko badian ainguratutako gurutzaontzi sobietarra.[10]

Slava 1990eko abenduan itzuli zen Mykolaiv hirira, non 1998ko amaiera arte iraun zuen berregokitzapen baterako.[11] 1996ko maiatzaren 16an itsasontzia Moskva izena hartu zuen, formalki.

Moskva bezala (1996–2021)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000ko apirilean, Moskvak Kynda klaseko Admiral Golovko gurutzaontzia ordezkatu zuen Errusiako Itsaso Beltzeko Flotaren ontzi nagusi gisa.[12]

2003ko apirilaren hasieran, Moskva, Pytlivyy fragatarekin, Smetlivyrekin eta lehorreratzeko ontzi batekin batera, Sebastopoletik abiatu zen Indiako Ozeanoan ariketak egiteko, Ozeano Bareko Flotako lantalde batekin –zehazki, Marshal Shaposhnikov eta Admiral Panteleyev ontziak– eta Indiako Itsas Armadarekin.[13] Indarrak 1559V Proiektuko Ivan Bubnov petrolio-ontziaren eta 712 Proiektuko Shakhter atoiontzi ozeanikoaren laguntza izan zuen.

Moskvak, 2004ko urrian, Maltako Portu Handia bisitatu zuen, non Itsaso Beltzeko Flotaren Multzoak kontzertu bat eskaini zuen Valletako Mediterraneoko Konferentzia Zentroan.[14] 2008 eta 2009an, Mediterraneoa bisitatu zuen ere, bai eta itsas-ariketetan parte hartu zuen Iparraldeko Flotako ontziekin.[15]

2008ko abuztuan, Georgiaren inbasio errusiarraren alde, Moskva hedatu zuten Itsaso Beltza ziurtatzeko.[16][17] Leherraldi labur batean, Georgiako Itsas Armadak misil batekin harrapatu zuen Moskva ontzia, lehen honek galdu aurretik.[18] Errusiak Abkhaziaren independentzia onartu ondoren, ontzia Abkhaziako hiriburuan, Sokhumi-n, geratu zuten.[19]

Moskva ontzia, 2009an.
Moskva ontzia, 2012an.

2009ko abenduaren 3an, Moskva hilabetez ibilgetua izan zen Sebastopolgo PD-30 dike flotatzailean, programatutako behin-behineko berrikuspen bat egiteko. Berrikuspen horren barruan sartzen ziren, besteak beste, hozte-makinak eta bestelakoak ordeztea, ontzi-hondoa eta kanpoko osagarriak berreskuratzeko lanak eta ontziaren hondoko zatiak eta kroskoaren gainazala garbitzea eta pintatzea. 2010eko apirilean jakinarazi zen gurutzaontzia Indiako Ozeanoan Itsas Armadako beste unitate batzuekin batuko zela ariketak egiteko.[20] 2013ko abuztuan, gurutzaontziak Habana bisitatu zuen, Kuban.[21]

2013ko abuztuaren amaieran, Moskva Mediterraneo itsasoan hedatu zuten berriro, Siriako kostaldean gerraontzi estatubatuarren pilaketari erantzuteko.[22] Errusiak 2014an Krimea inbaditu zuenean, Moskvak Ukrainako flota Donuzlav Lakuan blokeatu zuen.[23]

2014ko irailaren 17an, Moskva Mediterraneo itsasoan hedatu zuten berriro, Pytlivy guardiako ontziaren lekukoa hartuz.[15]

2015eko uztailean, Moskvak Luanda bisitatu zuen, Errusiak Angolarekin lankidetza militarra indartzeko helburuarekin.[24] 2015eko irailaren amaieratik, ontzia Mediterraneo ekialdean zegoela, Siriako Latakia hiritik gertu basea zuen Errusiako hegazkin-taldearen aire-defentsaz arduratu zen.[25] 2015eko azaroaren 25ean, Sukhoi Su-24 errusiarra eraitsi ondoren, Moskva, lurretik-airerako S-300F misil-sistemarekin armatua,[26] Siria eta Turkiaren arteko kostaldeko mugatik gertu zabalduko zela jakinarazi zen.[27] 2016an, Varyag ontzi bikiak ordezkatu zuen Mediterraneo ekialdeko itsasoan.[28] 2016ko uztailaren 22an, Moskvak Nakhimoven Ordena jaso zuen.[29]

2016ko urtarrilean etxera bueltatu zenean, Moskva birmoldatu eta eguneratu behar izan zuten; halere, diru-falta zela eta, etorkizuna zalantzazkoa zen 2018ko uztailerako.[30][31] 2019ko ekainean, Moskva Itsaso Beltzeko Sebastopolgo portutik atera zen, bere borroka-sistema eta propultsio nagusiak probatzeko.[32]

2020ko uztailaren 3an, Moskvak konponketa- eta mantentze-lanetako bi hilabete eta erdi osatu zituen, 2040ra arte zerbitzuan egon ahal izateko.[33][34] Konponketen ondorengo lehen hedapena 2020ko abuzturako aurreikusita zegoen; halere, ez zen 2021eko otsailera arte hedatzeko prestatzen hasi.[35][36] 2021eko martxorako, azkenean, itsasoan zegoen ariketak egiten.[37]

Ukrainako inbasioa (2022)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Ukrainako inbasioa (2022)»
Sakontzeko, irakurri: «Sugeen Uharteko erasoa»

2022ko otsailean, gurutzaontzia Sebastopoletik atera zen, 2022ko Ukrainaren inbasio errusiarrean parte hartzeko.[38] Ondoren, ontzia Ukrainako Indar Armatuen aurka erabili zuten, Sugeen Uhartearen aurkako erasoan, Vasily Bykov patruila-ontzi errusiarrarekin batera.[39] Moskvak uharteko soldadu ukrainarrei deitu zion irratiz, hauek errenditzeko eskatuz; ukrainarrek "Errusiako gerraontzi, joan zaitez pikutara!" erantzun zutelarik. Honen ondoren, Sugeen Uhartearekin kontaktu guztia galdu zen, eta hamahiru kideko ukrainar taldea harrapatua izan zen.[40] Slava-klaseko gurutzontziak aireko nagusitasunerako eraikita daude eta, beraz, ez dute lurreko erasorako misilik. Ondorioz, Moskva, batez ere, beste gerraontzi errusiar batzuen atzean geratu zen, aire-estaldura emanez Odesa itxurazko helburutzat zuten urlehortar lehorreratzeen erakustaldi militarretarako.[41]

Moskvaren hondoratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Moskvaren hondoratzea»

Oleksi Arestovytx-ek, Ukrainako Presidentearen aholkulariak, eta Maksym Martxenko-k, Odesako Gobernadoreak, adierazi zuten euren indarrek Moskva erasotu zutela 2022ko apirilaren 13ko azken orduetan, R-360 Neptune ontzien aurkako bi misilekin;[44] bai eta arratsaldeko 19:00ak inguruan, bertako orduan, sutan zela,[41] itsaso asaldatuaren erdian. Informazio hau Ukrainako agintariek zein AEBtako Defentsa Departamentuak baieztatu zuten.[45][46] Hala ere, Errusiako Defentsa Ministerioak bigarren bertsio bat eskaini zuen, non ontzia hondoratu zen ontziko munizioak leherrarazi osteko su-agerraldiaren ondorioz.[45]

Biharamunean, Ukrainako Hegoaldeko Aginteak adierazi zuen Moskva iraulita zegoela, bai eta hondoratzen hasia zela.[47] Egun hartan bertan, 2022ko apirilaren 14an, hondoratu zen, Itsaso Beltzean, Odesa hiriaren kostaldetik 100 bat kilometrora.honek, ontzia Bigarren Mundu Gerraz geroztik borrokan hondoratutako gerraontzirik handiena bihurtzen du –antzeko tamainako ontzi bat hondoratu zen ere Falklandetako Gerran–.[48][49]

Lituaniako Defentsa Ministroaren arabera, 485 tripulatzaile zeuden ontzian, 66 ofizial barne. Halaber, esan zuen "ontzi turkiar" batek sorospen-dei bati erantzun ziola eta tripulazioko 54 kide salbatu zituela goizaldeko ordu bietan; halaber, ontzi-kapitaina gertakarian hil zela jakinarazi zuten.[50] Errusiak, bestalde, ez zuen hildakorik iragarri itsasontziaren sutean zein hondoratzean. Estatu Batuetako iturriek, hirugarrenik, biktimak egon zirela defendatzen dute.[51]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Russian warship: Moskva sinks in Black Sea» BBC News 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  2. (Ingelesez) Ljunggren, David. (2022-04-14). «Russia says ammunition blast damages flagship of Black Sea fleet - Interfax» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  3. «Cruiser Moskva retains buoyancy, explosions of ammunition stopped — Defense Ministry» tass.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  4. (Ingelesez) «What is the significance of the Moskva sinking?» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  5. (Ingelesez) Presse, AFP-Agence France. «Missile Cruiser Moskva, Russia's Black Sea Flagship» www.barrons.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  6. (Ingelesez) Reuters. (2022-04-14). «Factbox: The 'Moskva', Russia's lost Black Sea Fleet flagship» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  7. (Ingelesez) Dowd, Maureen; Times, Special To the New York. (1989-12-03). «THE MALTA SUMMIT: Reporter's Notebook; Superpowers Cooperating, But Not Seas» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  8. «The Malta Summit : Today's Schedule - latimes» web.archive.org 2015-10-03 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  9. «Ships Off Malta Site For Seaborne Summit - tribunedigital-chicagotribune» web.archive.org 2015-10-04 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  10. (Ingelesez) «Russian flagship damaged off Ukraine was in Malta for superpower summit» Times of Malta (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  11. (Ingelesez) «Slava Class Guided Missile Cruiser» Naval Technology (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  12. «Krasina / Slava Class - Project 1164» www.globalsecurity.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  13. Scott, Richard (2003ko apirilak 16). "Russia deploys naval squadron to Indian Ocean". Jane's Defence Weekly.
  14. (Ingelesez) «Moskva in Malta» Times of Malta (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  15. a b (Errusieraz) «Крейсер "Москва" вернулся в Севастополь после дальнего похода» Interfax.ru (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  16. «Russian Navy carries out Black Sea anti-terror exercise | Russia | RIA Novosti» web.archive.org 2012-10-12 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  17. «Russian navy blockade Georgia _English_Xinhua» web.archive.org 2012-10-21 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  18. (Ingelesez) Axe, David. «Georgian Navy's Cruel Fate» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  19. (Ingelesez) «Russian warships sent to Abkhazia» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  20. «Russia sends additional missile cruiser to Indian Ocean | Defense | RIA Novosti» web.archive.org 2011-11-17 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  21. «Russian Naval Detachment Calls at Havana Harbor» archive.ph 2013-08-03 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  22. (Ingelesez) «Russia sends warships to Mediterranean as Syria tension rises» Reuters 2013-08-29 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  23. (Ingelesez) «Ukraine facing loss of its navy as Russian forces in Crimea dig in» Reuters 2014-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  24. (Ingelesez) «Russian Navy's Vessels Sail to Luanda, Angola» Naval Today 2015-07-10 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  25. (Errusieraz) «Российские корабли приготовились прикрывать с воздуха авиабазу под Латакией» Interfax.ru (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  26. (Ingelesez) Karnozov, Vladimir; Pocock, Chris. «Turkey Takes Action Against Russia’s Syrian Air War» Aviation International News (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  27. «Turkey shoots down Russian jet» web.archive.org 2015-11-24 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  28. «Russia displays naval might off Syria’s Mediterranean coast - The Washington Post» web.archive.org 2016-01-21 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  29. «Министр обороны России генерал армии Сергей Шойгу вручил орден Нахимова гвардейскому ракетному крейсеру «Москва» Черноморского флота : Министерство обороны Российской Федерации» web.archive.org 2016-08-20 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  30. (Errusieraz) «ВМФ и руководство Черноморского флота решит, ремонтировать ли крейсер "Москва"» Interfax.ru (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  31. «Ремонт вместо модернизации: крейсер "Москва" поставят на ход в Крыму :: Флот - 21 век» blackseafleet-21.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  32. bmpd. (2019-06-06). «Ракетный крейсер "Москва" вышел море впервые за три года» bmpd (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  33. tass.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  34. tass.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  35. «The cruiser "Moscow" will be sent to the coast of Syria» web.archive.org 2020-12-01 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  36. «Экипаж гвардейского ракетного крейсера «Москва» Черноморского флота сдал первую курсовую задачу : Министерство обороны Российской Федерации» web.archive.org 2021-02-03 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  37. «The flagship of the Black Sea Fleet, the missile cruiser Moskva, went to sea to practice the second course task : Ministry of Defence of the Russian Federation» web.archive.org 2021-07-11 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  38. «H I Sutton - Covert Shores» www.hisutton.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  39. «Zmiinyi Island In Black Sea Attacked From Russian Ships - Border Service | Ukrainian news» web.archive.org 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  40. (Ingelesez) «Ukrainian navy confirms Snake Island soldiers alive, taken by Russia» The Jerusalem Post | JPost.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  41. a b (Ingelesez) Sutton, H. I.. (2022-04-07). «Russia's Most Powerful Warship In The Black Sea Is Operating In A Pattern» Naval News (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  42. https://www.navalnews.com/naval-news/2022/04/satellite-image-pinpoints-russian-cruiser-moskva-as-she-burned/
  43. https://www.bbc.com/news/world-europe-61103927
  44. «Russian missile cruiser Moskva sunk in Black Sea, Ukraine says - The Washington Post» web.archive.org 2022-04-14 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  45. a b (Ingelesez) «Russia’s Moskva cruiser sinks following Ukrainian claim of missile strike» the Guardian 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  46. (Ingelesez) «Russian warship hit by two Ukrainian missiles before sinking: Pentagon» France 24 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  47. (Ingelesez) «Russian cruiser Moskva capsized and began to sink – Operational Command South» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  48. CNN, Analysis by Brad Lendon. «Analysis: What really happened to the pride of Russia's fleet?» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  49. «Ukraine Sinks Russian Cruiser Moskva, the Largest Warship Sinking Since WWII» web.archive.org 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  50. (Ingelesez) «Turkish ship rescues over 50 Russian sailors from naval cruiser Moskva» Turkish ship rescues over 50 Russian sailors from naval cruiser Moskva (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  51. (Ingelesez) «Russian warship: Moskva crew 'shown for first time since sinking'» BBC News 2022-04-16 (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]