Moskvaren hondoratzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moskvaren hondoratzea
Erlazionatutako irudia
Irudia
Moskva gurutzaontzia, 2012ko irudi batetan.
Map
Motanaufragio
hondoratze
Honen parte daKhersongo erasoaldia eta Errusia-Ukraina gerra (2022)
Data2022ko apirilaren 14a
KokalekuItsaso Beltza
OntziMoskva (gurutzaontzia)
Pertsona hilak1; beste 27 desagertu[1]
SuntsituakMoskva (gurutzaontzia)

Errusiaren Moskva gerraontzia, Errusiako Itsaso Beltzeko Flotaren intsignia-ontzia, 2022ko apirilaren 14an hondoratu zen, Ukrainako errusiar inbasioaren testuinguruan. Ukrainako funtzionarioek esan zuten beren indarrek itsasontzia R-360 Neptune ontzien-aurkako misilekin jo zutela; Errusiak, berriz, itsaso ekaitsuetan jatorri zehaztu gabeko sute baten ostean hondoratu zela esan zuen.

Gurutzaontzi hau Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik gerra-testuinguruan hondoratu den Errusiaren gerraontzirik handiena da; gainera, 1905eko Errusiar-Japoniar Gerratik hondoratutako lehen intsignia-ontzi errusiarra da. Errusiaren arabera, ontzitik 396 tripulatzaile ebakuatu zituzten, marinel bat hil eta beste 27 desagertu ziren arren; halere, egiaztatu gabeko biktima gehiagoren berri eman da.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Sugeen Uharteko erasoa» eta «Moskva (gurutzaontzia)»

2022ko otsailean, Errusiaren Itsaso Beltzeko flotaren intsignia-ontziak, Moskva misildun kruzero gidatuak, Sebastopoletik irten zen 2022an, Ukrainako errusiar inbasioan parte hartzeko. [2] Hala, ontzia Ukrainako Indar Armatuen aurka erabili zuten Sugeen Uharteko erasoan, Errusiako Vasily Bykov patruila ontziarekin batera .[3] Moskvak irrati bidez uharteko soldaduekin konkaktuan jarri eta errenditzea eskatu zien, soldaduek orain ezaguna den "gerraontzi errusiar, joan zaitez pikutara!" erantzuna jasoz. Horren ostean, kontaktu guztiak galdu ziren Sugeen uhartearekin, eta hamahiru kideko ukrainar talde ukrainarra harrapatu zuten errusiarrek.[4]

Hondoratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukrainaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Misil batek ontzia jo zuenaren ezagutzen den lehen informazioa 20:42an argitaratu zen, 2022ko apirilaren 13an –Ukrainako orduan (EEST, UTC+3)–, Ukrainako boluntario batek armadarekin lotutako Facebook-eko argitalpen batetan.[7] Beranduago, arratsalde hartan, Oleksi Arestovytx-ek, Presidentearen kontseilariak, jakinarazi zuen Moskva sutan zegoela itsaso zakarrean eta Odesako Gobernadore den Maksym Martxenkok ofizialki baieztatu zuen Ukrainako indarrek Moskva jo zutela R-360 Neptune ontzi-aurkako misilekin, zeinak "kalte oso larriak eragin zituen" ontzian.[8][9]

Apirilaren 14ko goizeko 12:43an (EEST, UTC+3), Ukrainako Hegoaldeko Komandoak bideo bat argitaratu zuen Facebook-en, Moskva ontziak Neptune misilen ondorioz kalteak jaso zituela adierazten zuen informazioarekin batera. Informazioaren arabera, ontzian sua zegoen, bai eta, honen inguruan, beste ontzi batzuk, "[ontzia] laguntzen saiat[zen] z[ir]en[ak]". Hala ere, "ekaitz batek eta munizio-leherketa indartsu batek gurutzaontzia irauli eta, ondorioz, hondoratzen hasi zen".[10]

Errusiaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxenkok informazioa argitaratu eta ordu batzuetara, Errusiako Defentsa Ministerioak esan zuen su batek ontziko munizioa lehertu zuela, ontzia larriki kaltetuz, Ukrainaren misil-jotze bati buruzko erreferentziarik eman gabe.[11][12][13][14] Ministerioak, halaber, apirilaren 14an esan zuen gurutzontziaren misil-sistemek ez zutela kalterik, sua marinelek itzali zutela eta ontzia portura eramateko ahaleginak egiten ari zirela.[15][16][17] Geroago, apirilaren 14an otaindik, Errusiako ministerioak esan zuen Moskva hondoratu egin zela, atoian zeramaten bitartean, eguraldi ekaitzdunaren ondorioz,[18][19][20] eguraldia epela omen zen arren.[21] Apirilaren 15ean, ontziaren hondoratzearen berri eman zen laburki Errusiako albistegietan eta telebistan, non zergatia "itsaso ekaitztsuak" izan zirela esan zen.[20]

Bestelako ikuskariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erasoaren ondorengo egunetan, sarean, egunkarietan eta albistegietan Ukrainaren misil-erasoaren informazioari buruzko eta Errusiaren leherketa eta sute baten inguruko kontakizunak izan ziren. John Kirby-k, Estatu Batuetako Defentsa Saileko bozeramaileak, apirilaren 14an esan zuen ez zutela informazio nahikorik misil- erasoa baieztatzeko, baina ezin zutela hipotesia baztertu. Aztertu zituzten irudiek erakusten zuten ontziak leherketa handi bat jasan zuela eta, ondoren, "sute garrantzitsu" bat; halere, leherketaren zergatia ez zegoen argi.[22][23][24][25] Moskva, sutan zela, Sebastopolgo porturantz zihoala zirudien;[22] hala ere, ez zegoen argi ontzia bere boterepean mugitzen ari zen ala atoian eramana izaten ari zen[25]. Era berean, Moskvaren alde batetako misil hodietako bat kaltetuta zegoela jakinarazi zen ere.[26]

Hodeiak ezabatzeko gai den irekiera sintetikoko radarra (SAR) duen satelite baten irudi batek agerian utzi zuen 2022ko apirilaren 13ko arratsaldeko 18:52an (UTC+3) Moskva 45°10′43.39″N 30°55′30.54″E / 45.1787194°N 30.9251500°E / 45.1787194; 30.9251500 posizioan kokatuta zegoela, Odesatik 80 itsas miliara –100 kilometro inguru–, hegoaldera, Sugeen Uhartetik ekialdera eta eta Ukrainako kostaldetik 50 itsas miliara –90 kilometro inguru–. Azterketa batek, gainera, iradoki zuen hori ez zela ontzia hondoratzea eragin zuen kalteak gertatu eta askora. Irudian, halaber, gurutzaontzia beste ontzi batzuekin batera zihoala ikus zitekeen.[27] Errumaniako eta Turkiako agintariek Moskva hondoratu egin zela adierazi zuten apirilaren 14ko goizaldeko 03:00etarako, tokiko orduan –UTC+3.[28]

Ustezko misil-erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

R-360 Neptune misilen jaurtigailu bat, Kievetik gertu, 2019an.

Apirilaren 15ean, AEBetako goi-kargu batek adierazi zuen uste zutela Moskva bi Neptune misilek jo zutela; ontzia Odesako kostaldetik 65 nmi-ra –120 km– zegoenean, hegoaldera. Haren arabera, ontzia bere kabuz jarraitu zuen aurrera, apirilaren 14an hondoratu baino lehen. Funtzionarioak ere esan zuen inteligentziaren balorazioak adierazi zuela misil-jotzearen garaian biktimak zeudela, baina ezezaguna zela zenbakia.[29][30] Ukrainako misilak Odesatik gertuko lehorreko jaurtigailu batetik jaurti zituzten, Moskva 60-65 itsas miliara zegoenean –111-120 kilometro inguru– .[17][26][31][32] Baliteke, ere, Moskva hondoratzeko operazioan Bayraktar TB2 UCAVak erabili izana laguntza moduan, distrakzio gisa.[33]

Moskva maila hirukoitzeko aire-defentsa batekin hornituta zegoen, ailegatzen ziren Neptune misilak atzemateko aukera egokia eman zezakeena, radarra detektatzeko 3-4 minutuko abisuarekin.[34] Halere, ez zen egon sistema hauek aktibatzen zireneko seinalerik –besteak beste, S-300F eta OSA lurrazaleko misilak, blokeo elektronikoa edo, azken aukera modura, AK-630 hurbileko arma-sistemen erabilera–. Tayfun Ozberk-ek –Turkiako Defense Newseko korrespontsalak– iradoki zuen ontziko radarrak ez zirela iristen ziren Neptune misilak detektatzera edo, bestalde, ontzi-defentsak ez zeudela prest atzemandako mehatxuari aurre egiteko –bigarren kasu horretan, horrek esan nahiko luke tripulazioak entrenamendu-falta zuela larrialdiko egoera horietarako–.[35] Anders Nielson analista militar daniarrak argudiatu zuen operadoreen nekea ere faktore garrantzitsua izan zitekeela;[36] izan ere, ontziak zuen sistemekin esperagarria liteke gurutzontziak bizirik irautea; izan ere, salba-borrokako eredu batek iradoki zuenez, Ukrainak gutxienez hamaika Neptune misil jaurti beharko lituzke aldi berean; Moskvak horietako sei garaitu zitzakeen, eta gainerako bostek beren defentsak zeharkatu eta itsasontzia jo beharko zuten, ontzia hondoratzeko adina kalte sortu ahal izateko.[37] Hala ere, eredu horrek esan ez du kontutan hartzen inpaktuaren ondorioko munizio-leherketak, eta, horregatik, iradoki da kalteak gaizki kontrolatzeak,[20][35][38] erdi-mailako profesionalak erabili beharrean errekrutak erabiltzeak eta konpartimentazio eskasak lagundu zutela gurutzaontzia hondoratzen.[39] Argazki-frogengatik, bazirudien misiletako bat zubi azpian lehertu zela.[40]

Ontziaren hondoratzearen irudi eta bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren 18rako, bi irudi eta 3 segundoko bideo-klip labur bat zeuden sare sozialetan, sutearen ondoren eta azken hondoratzearen aurretik Moskva erakusten zutenak. Irudiek egun argitan ababorrean eskoratutako itsasontzi bat erakusten dute, itsasoa bare dagoela, eta non suak kalte handiak eragin dituen gainegitura zentralaren inguruan. Gainera, flotazio-lerroan zuloak ikus zitezkeen, bai eta salbamendu-baltsa gehienak falta zirela; hau da, tripulazioaren zati bat ebakuaturik zegoela une horretarako.[41][42][43] CNNren arabera, "Errusiaren erreskate-atoiontzi handi bat ikus daiteke gerraontzia urruneko [istriborreko] aldean".[43]

Ontziaren konparaketa, hondoratu aurretik eta hondoratze bidean.
Moskva ontzia, sutan eta erdi iraulirik.
Moskva ontzia, Sebastopolen, 2012ko irudi batetan.

Ezjakina da bideoaren edo irudien iturria edo egilea zein den.[41][42][43] The Telegraph egunkariak jakinarazi zuenez, irudiak lehen aldiz argitaratu ziren webgunean Telegram bidez, Errusiako segurtasun-agentziei lotutako kanal batean.[44] Halere, The Guardian eta CNNk independenteki kontsultatutako analistek baieztatu zuten irudiek Moskva erakusten zutela.[41][43] The Guardianek Yörük Işık kazetari eta itsasontzien behatzaile aditua aipatu zuen, hurrengoa esanez: "bideoa benetakoa dela uste dut. Ikusten dugunak [Moskvaren] forma eta tamaina ditu; Moskva da". The Guardianek honako hau ere jakinarazi zuen: "Berak [Işık-ek] esan zuen uste zuela argazkietako bat, gutxienez, 22870 Proiektuko erreskate-atoiontzi batetik atera zela, Errusiak Itsaso Beltzean bi dituela uste baita".[41]

AEBetako defentsako goi-funtzionario batek esan zuen irudiak ezin zirela modu independentean egiaztatu, "baina irudiak berak bat [zetozela] itsasontziari egindako kalteekin." Carl Schuster-rek, AEBetako Pazifikoko Aginteko Inteligentzia-Operazio Bateratuen Zentroko operazioen zuzendari-ohiak, zera adierazi zuen: "argazkia nolabait faltsututa edo ukituta ez dagoela pentsatuta, badirudi misilak edo misilek aurre-aldea jo zutela, eta hori ez da ustekabekoa."[43] Chris Parry-k, kontralmirante-ohiak, hauxe idatzi zuen The Guardian egunkarian: "badirudi misil bat edo bi sartu zirela itsasontzian Vulkan ontzien aurkako misil parearen azpitik (...) Horrek barne-kalte masiboa eragingo zuen, eta badirudi bi misilak zulatu dituela. (...) Horrek propultsio-erregaia drainatuko zuen, eta horrek are gehiago areagotu zuen sua ontziaren barruan, horizontalki zabaldu baitzen estalkietan zehar eta hondatutako holtzen artetik".[41]

Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lituaniako Defentsa Ministro den Arvydas Anušauskas-ek apirilaren 14an adierazi zuen egun horretan Moskvatik sorospen-seinale bat bidali zutela, eta Turkiako ontzi batek erantzun zuela, goizeko ordu bietan 54 pertsona ontzitik irtenda, 3etan hondoratu baino lehen. Haren arabera, 485 tripulatzaile zeuden ontzian, eta horietatik 66 ofizialak ziren. Ezin jakin zenbatek iraun zuten bizirik.[28][45][46][47]

Ukrainako iturriek apirilaren 15ean jakinarazi zutenez, Moskvako tripulazioko kide batzuk hilda zeuden; horien artean, 43 urteko Anton Kuprin lehen-mailako kapitaina, ontziaren buru zen ofiziala leherketa gertatu zen unean.[48] Apirilaren 15ean ere, goi-funtzionario estatubatuar batek esan zuen Gobernuak ere uste zuela biktimak egon zirela.[29][49] Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Departamentuak, apirilaren 18an egindako informazio-saio batean, Defentsako goi-funtzionario batek jakinarazi zuen salbamendu-txalupak ere ikusi zituztela uretan, marinelak barruan zituztela, baina ez zutela zenbaketa zehatzik.[50] Novaya Gazeta Europe egunkari independente errusiarrak jakinarazi zuen 40 marinel inguru hil zirela hondoratzearen unean.[51] Era berean, lekuko baten arabera, 200 bat marinel zauritu ziren Krimeako ospitale batean.[52]

Errusiako Defentsa Ministerioak, ontzia hondoratu eta gutxira, esan zuen tripulazioa ebakuatu egin zutela,[48] eta hasiera batean ez zuen inolako bajaren berri eman; hala ere, marinelen senide batzuei jakinarazi zitzaien haien senidea "desagertuta" zegoela.[53] Apirilaren 16an, Errusiak bideo bat zabaldu zuen, ustez, Sebastopolen, Moskvako ehun bat marinelekin egindako bilera bat erakusten zuena, Itsas Armadako komandanteburu den Nikolai Jevmenov almirantearekin batera. Azken horrek esan zuen ere marinelek Itsas Armadan lanean jarraituko zutela.[49] The Insider egunkari independente errusiarraren arabera, bideoan 100 marinel inguru ikus daitezke eta, bereziki, itsasontziko lehen-mailako kapitaina den Anton Kuprin.[54] Naval Newsek, bestalde, jakinarazi zuen Errusiako Defentsa Ministerioaren bideoak 240 pertsona inguru bizirik atera zirela erakusten zuela, tripulazioaren erdia gutxi gorabehera.[35] Hala ere, Radio Svobodaren Ukrainako edizioak adierazi zuen ezinezkoa zela bideoaren benetakotasuna egiaztatzea.[55]

Apirilaren 22an, Errusiako Defentsa Ministerioak komunikatu bat kaleratu zuen, baieztatuz Moskvako marinel bat hilda zegoela eta beste 27 desagertuta zeudela. Era berean, adierazi zuten tripulazioko 396 kide erreskatatu zituztela.[1][56]

Inpaktua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukrainak ontzia misilekin egindako eraso batean hondoratua izan zela dioen informazioa egia izatekotan, Moskva Bigarren Mundu Gerraz geroztik borrokan hondoratutako gerraontzi errusiar handiena izango litzateke[57] –halere, antzeko tamainako gerraontzi bat hondoratu zen azken aldia Argentinaren ARA General Belgrano gurutzaontzia izan dugu, 1982an Royal Navy britainiarraren Conqueror itsaspekoak hondoratutakoa Malvinetako Gerraren testuinguruan–.[23] Moskva itsasontzi sobietar edo errusiar handiena zen, 1941ean alemaniar hegazkinek Marat korazatu sobietarra bonbardatu ostean hondoratu zenetik;[58] halaber, 1905ean Knyaz Suvorov korazatua hondoratu zenetik, Errusia-Japonia Gerraren Tsushimako guduaren testuinguruan, gerra-garaiko lehen errusiar intsignia-ontzi baten galera da ere.[59] Ukrainako baieztapenak egiazkoak izatekotan, Moskva misil batek erabiliz suntsitutako gerraontzirik handiena izan liteke, Carl Schuster AEBetako Armadako kapitain erretiratuak eta Ameriketako Estatu Batuetako Pazifikoko Aginteko Inteligentzia Bateratuko Zentroko operazioen zuzendari-ohiak diotenez.[23]

Moskvaren galera adierazgarria eta umiliagarria da Errusiako Presidente den Vladimir Putinentzat, "kalte psikologikoagatik materialagatik baino gehiago", Mykola Bielieskov-en arabera, Ukrainako Ikerketa Estrategikoen Institutu Nazionaleko kidea. Esan zuenez, hondoratze honek ez duen erabat kenduko Errusiaren itsas blokeoa Ukrainan, baina frogatu zuen Ukrainak arma sofistikatuak modu eraginkorrean erabil zitzakeela.[20] Gerraren Azterketarako Institutuak antzeko ondorioak atera zituen, esanez ontzia galtzeak Errusia "aire-defentsako eta puntuzko defentsako aktibo gehigarriak zabaltzera" behartu zezakeela, "Itsaso Beltzeko gudu-taldera edo itsasontziak Ukrainako kostaldetik gertu dauden posizioetatik erretiratzera".[60]

Moskva Errusiaren Itsaso Beltzeko Flotaren helmen luzeko aireko defentsarako S-300F misil-sistema zuen gerraontzi bakarra zen. Moskvak ez zuen misilik jaurti Ukrainan lehorreko helburuen aurka, baina laguntza antiaereoa eman zien hori egin zuten ontziei; ondorioz, bere hondoratzeak Errusiako ontziak, orain hain babestuta ez zeudenak, kostaldetik urruntzea eragin zuen. Hala ere, ez dago argi Ukrainak bere kalteberatasun handiena aprobetxatu ahal izango duen.[20] Samuel J. Cox kontralmirante erretiratuak, Itsas Ondare eta Historiako Aginteko zuzendariak, The New York Times egunkariari adierazi zionez, ontzia galduz gero, "Ukrainaren aurkako edozein eraso anfibio askoz arriskutsuagoa izango litzateke Errusiarentzat, lehorreratze-ontziekin eta [ontzi] anfibioekin askoz ere ahulagoak izango liratekeelako [Ukrainaren] erasoen aurrean".[61]

Moskvaren bi ontzi biki Ekialdeko Mediterraneoan zabaldu zituen arren, 2022ko otsailetik aurrera,[62] Turkiak Itsaso Beltzerako pasabide diren itsasarte turkiarrak itxi ditu gerra luzatzen den bitartean, Montreuxeko Konbentzioari jarraiki. Beraz, Errusiak ezin du ontzirik bidali galdutako Moskva ordezkatzeko bere flotaren gainerako baseetatik, behintzat, Turkiaren subiranotasuna urratu gabe.[63][64]

2020an, Errusiako Eliza Ortodoxoaren Sebastopol Barrutiko artzapezak esan zuen Vera Cruzaren ustezko zati bat Moskvaren kaperan gordeko zela. Vera Cruz gurutzea fededunek Jesus gurutziltzatu zuten gurutzea dela diote askok, eta, beraz, oso erlikia arraroa eta garrantzitsua kristau askorentzat.[65] Hondoratu ondoren, erlikia itsasontziarekin hondoratuko ote zen pentsatu zuten iturri askok.[66][67][68]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukrainako posta-zigilua, soldadu ukrainar bat Moskva kruzero errusiarrari erdiko hatza altxatzen irudikatzen duena, hondoratu baino bi egun lehenago igorritakoa.[69][70]

Jake Sullivan-ek, Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasun Nazionaleko aholkulariak, adierazi zuen Moskva hondoratzea "kolpe handia" izan zela Errusiarentzat, eta Mosku banatu egin zela gaitasunik gabeko narratiba baten eta erasotua izan dela dioen beste baten artean.[71] Sasaki Takahiro-k, Hiroshimako Unibertsitateko Errusiako segurtasun politikako irakasle gonbidatuak, The Asahi Shimbun egunkarian adierazi zuen Moskvaren hondoratzea Yamatoren hondoratzearekin, Japonia inperialeko korazatuarekin, alderatzen dela.[72] John Kirby-k, AEBetako Defentsa Departamentuko bozeramaileak, adierazi zuen Moskvaren misio nagusia Errusiako Indarrak Itsaso Beltzean airetik defendatzea zela, eta ontziaren hondoratzeak, beraz, "eragina izango duela gaitasun horretan, epe laburrean".[73]

Forbes Ukrainek 2022ko apirilaren 14an egindako azterketa baten arabera, Moskva hondoratzea Errusiako militarrek orain arte izan duten galerarik garestiena da, eta ontzia ordezkatzeak 750 milioi dolar inguruko kostua izango luke.[74]

Errusiak ez zuen baieztatu misil ukrainarrek ontzia harrapatu zutenik; hala ere, Reutersek jakinarazi zuen apirilaren 15eko goizean Errusiak errepresalia-misilen eraso bat egin zuela Luch Design Bureau misil-fabrikaren aurka, Kieven, non ustez erasoan erabilitako Neptune misilak diseinatu eta egin ziren.[75]

Moskvaren hondoratzea Ukrposhta-k milioi bat zigilu salgai jarri eta bi egunera gertatu zen, "gerraontzi errusiar, zoaz pikutara!" legendarekin, zeinetan soldadu bat ikusten baita erdiko hatza ateratzen Moskvari; ondorioz, ontzi-hondoratzeak zigiluaren salmentak bultzatu ziren Ukrainan.[76] Ukrainako pertsona batzuk ilaran egon ziren bi ordu baino gehiago zigilua lortzeko.[77] Moskva hondoratzeak, seguraski, ukrainar askoren morala goratu zuen, eta indar errusiar inbaditzaileena kaltetu.[78] Oleksi Neizhpapa, Ukrainako Itsas Indarren komandantea, Moskva hondoratzeagatik promozionatu zuten.[79]

Errusiako komunikabideek laburki baino ez zuten hitz egin historiaz; prentsa-artikuluek, berriz, suteak itzaltzeko sistema zaharkituak deskribatzen zituzten, eta esaten zuten hondoratzeak ez zuela eraginik izango gerran. Hala ere, BBCk "hunkitu" gisa deskribatu zuen Vladimir Bortko zinema-zuzendari eta Estatuko Dumako kide-ohia, Moskvaren patua "gerrarako arrazoia" zela esan zuenenean –elkarrizketa-saio batean, gonbidatu gisa–.[20] Apirilaren 18an, Vladimir Solovyov-ek, Russia-1 estatu-telebistako aurkezleak, Errusiako Armada kritikatu zuen ontziaren hondoratzeagatik;[80][81] Sergei Markov Errusiako esatari eta Kremlinaren aldekoak, BBCren Radio 4eko "The World at One" saioan adierazi zuen gurutzaontzia Norvegiatik bidalitako misilek harrapatu zutela, ontziaren defentsa elektronikoak Estatu Batuek neutralizaturik zituenean.[82] Errusiako beste komunikabide batzuek ere esan zuten ontzia AGM-119 Penguin misil norvegiar batek jo zuela.[83]

Ukrainako argitalpen batek[84] eta defentsako bi analistek[85] hondoratzearen ondoren idatzi zuten Moskvak ojiba nuklearrak garraiatzeko gaitasuna zuela, eta bi ojiba nuklear eraman zitzakeela hondoratu zenean. Inguruko nazioei dei egin zieten istripu nuklear baten inguruan ikerketa bat has zezaten. Litekeena da gurutzaontziak ojiba nuklearrak eramatea bere P-500/P-1000 ontzien aurkako misiletarako, baina ez dago hori egin zuela adierazten duen frogarik.[86] Defentsako goi-funtzionario estatubatuar batek, bestalde, adierazi zuen itsasontzian ez zegoela arma nuklearrik hondoratu zenean.[41]

Ukrainak "urpeko ondare kultural" izendatu zuen Moskva itsasontzia. Urperaturiko ontzi bezala iragartzen da; izan ere, Odesako kostaldetik 130 km-ra dago soilik, non urak 45-50 metroko sakonera besterik ez duen. Ondorioz, itsasontzia "urpean [denbora] asko ibili gabe mirets daiteke".[87]

Jakinarazi zenez, Errusiako Armadak Kommuna salbamendu-ontzia bidali zuen Moskvarantz, AS-28 urperagarria barruan zuela, zortzi ontziko konboi baten barruan. Kommuna zerbitzu aktiboan dagoen ontzirik zaharrena da, 110 urte dituena eta Errusiako Armada Inperialetik heredatuta dagoena. Moskvaren tamainagatik eta pieza bakar batean hondoratu zelako, uste da ontzia azalera ateratzea ez dela oso praktikoa. Helburua, ziurrenik, enkriptazio-materiala, armak, gorpuak eta atzerriko potentziek interesa izan dezaketen beste material sentikor bat berreskuratzea da.[88] Kommunak Itsaso Beltzeko Flotan du oinarria eta Sebastopoletik nabigatzen du; hala ere, ontzia hondoratu zen lekuan egoteak Ukrainako indarren erasoen aurrean utziko luke Kommuna.[86]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Russia says one sailor died, 27 missing after missile cruiser sank» Al Arabiya English 2022-04-22 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  2. Sutton, H. I.. «OSINT Tracker Feb 15 2022: Russian Navy Anti-Ship Capabilities in Mediterranean & Black Sea» Covert Shores.
  3. «Zmiinyi Island In Black Sea Attacked From Russian Ships – Border Service» ukranews_com 24 February 2022.
  4. «Ukrainian Navy confirms Snake Island soldiers are alive, POWs» The Jerusalem Post 28 February 2022.
  5. https://www.navalnews.com/naval-news/2022/04/satellite-image-pinpoints-russian-cruiser-moskva-as-she-burned/
  6. https://www.bbc.com/news/world-europe-61103927
  7. Volkmann, Elizia. (20 April 2022). «Ukraine war: US spy plane on patrol in Black Sea before sinking of Russian flagship Moskva» The Times.
  8. «Russian warship Moskva on fire but afloat, Pentagon says» The Guardian 14 April 2022.
  9. (Ingelesez) «Russia says flagship missile cruiser has sunk after explosion off coast of Ukraine» The Washington Post ISSN 0190-8286..
  10. (Ingelesez) «Russian cruiser Moskva capsized and began to sink – Operational Command South» ukrinform.net. Facebook post: "Поточна оперативна обстановка на півдні України: ранок 14.04.2022 [Current operational situation in the south of Ukraine: morning 14.04.2022]" (12:43 14 April EEST) on Facebook (fb.watch/cyVbeRP2zf/); partial video transcript: ukraineraz: В Чорноморській операційній зоні ПКР «Нептун» уражений крейсер «Москва» - флагман чорноморського флоту росії – отримав суттєві пошкодження. Виникла пожежа. Інші одиниці корабельного угруповання намагалися надати допомогу, але шторм і потужний вибух боєзапасу перекинули крейсер і він почав тонути.
  11. (Errusieraz) «На ракетном крейсере "Москва" произошел пожар» tass.ru 14 April 2022. Posted to tass.ru at 01:58, 14 April 2022 [EEST, UTC+3], article updated at 02:33, 14 April 2022 [EEST].
  12. (Errusieraz) «На ракетном крейсере "Москва" в результате пожара сдетонировал боезапас» ria.ru 14 April 2022. Posted to ria.ru at 01:58, 14 April 2022 [EEST].
  13. «Ukraine claims it hit a Russian warship with a missile strike. Russia says otherwise» CNN 13 April 2022. Posted to cnn.com at 05:53, 14 April 2022 [EEST].
  14. «Russia Says Major Ship in Black Sea Fleet Badly Damaged in Blast – Interfax» usnews.com 13 April 2022. Posted to usnews.com at 09:19, 14 April 2022 [EEST].
  15. «В Минобороны сообщили о локализации пожара на крейсере 'Москва' [The Ministry of Defense announced the localization of the fire on the cruiser Moskva»] tass.ru. (12:50, 14 April 2022 [EEST], updated 13:06, 14 April 2022 [EEST]).
  16. «Russia says fire on the Moskva missile cruiser is contained» Reuters.com 14 April 2022.
  17. a b (Errusieraz) «Москва утонула . Как ВСУ поразили флагман ЧФ РФ» korrespondent.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  18. «Крейсер 'Москва' затонул при буксировке [Cruiser Moskva sank while being towed»] tass.ru. (22:52, 14 April 2022 [EEST], updated 22:58 14 April 2022 [EEST]).
  19. (Ingelesez) Reuters. (14 April 2022). «Russia says flagship missile cruiser Moskva has sunk after fire» Reuters. Posted 23:59, 14 April 2022 [EEST], updated 02:53, 15 April 2022.
  20. a b c d e f Hill, Jenny. (15 April 2022). «Russian warship: Moskva sinks in Black Sea» BBC News.
  21. (Ingelesez) Treisman, Rachel. (15 April 2022). «A Russian warship in the Black Sea was sunk by Ukrainian missiles, U.S. official says» NPR.
  22. a b «Morning Joe: Pentagon: We know Russian warship suffered an explosion» MSNBC 14 April 2022.
  23. a b c Lendon, Brad. (14 April 2022). Russian navy evacuates badly damaged flagship in Black Sea. Ukraine claims it was hit by a missile. CNN.
  24. (Ingelesez) Forgey, Quint. «Pentagon confirms explosion aboard Russian warship» Politico.
  25. a b (Ingelesez) «Russian warship Moskva on fire but afloat, Pentagon says» The Guardian 14 April 2022.
  26. a b «Russia Ukraine: Warship Moskva blown up by ‘Neptune’ missiles | news.com.au — Australia’s leading news site» web.archive.org 2022-05-03 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  27. Sutton, H. I.. (15 April 2022). «Satellite Image Pinpoints Russian Cruiser Moskva As She Burned» Naval News.
  28. a b (Ingelesez) «Ukraine braces for revenge attacks from Russia after Moskva sinking» The Guardian 15 April 2022.
  29. a b Cooper, Helene. (15 April 2022). «Russia's Black Sea flagship was hit by 2 Ukrainian missiles, a U.S. official says.» The New York Times.
  30. A Russian warship in the Black Sea was sunk by Ukrainian missiles, U.S. official says. NPR 15 April 2022.
  31. «Sneaky way Ukraine distracted Russian warship Moskva» news.com.au 15 April 2022.
  32. Manash Pratim Boruah; Prathamesh Karle; Shaurav Gairola. (14 April 2022). Fire puts Russian Navy's Black Sea Fleet flagship out of action. Janes Information Services.
  33. (Ingelesez) «Reports indicate that Bayraktar helped to attack Moskva» www.aerotime.aero.
  34. (Ingelesez) «Are rainy days in store for Russia's Black Sea Fleet following the sinking of the Moskva?» www.defenceprocurementinternational.com 19 April 2022.
  35. a b c «Analysis: Chain of Negligence caused the loss of the Moskva cruiser - Naval News» web.archive.org 2022-04-17 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  36. Bad design can kill: Missile defense and user fatigue. (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  37. «Neptunes, the MOSKVA, and How Not to Sink a Cruiser | RealClearDefense» web.archive.org 2022-04-20 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  38. (Ingelesez) «Sunken Russian warship Moskva: What do we know?» BBC News 2022-04-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  39. (Ingelesez) «Analysis | Russia’s Sunken Warship Is a Warning to All Navies» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  40. (Ingelesez) Eastwood, Brent M.. (2022-04-20). «How the Moskva Was Sunk: Meet Ukraine’s Neptune Anti-Ship Missile» 19FortyFive (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  41. a b c d e f (Ingelesez) «Film and photos show Russian cruiser Moskva probably hit by missiles» the Guardian 2022-04-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  42. a b «H I Sutton - Covert Shores» www.hisutton.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  43. a b c d e CNN, Jonny Hallam, Brad Lendon, Uliana Pavlova and Ivana Kottasová. «New photos show Russian warship Moskva before it sank» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  44. (Ingelesez) Vasilyeva, Nataliya. (2022-04-18). «Pictured: First images of damaged Moskva emerge as Russian families claim dozens dead» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  45. «Turkish ship rescued 54 sailors on damaged Russian naval cruiser Moskva» www.aa.com.tr (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  46. (Lituanieraz) «Anušauskas: ukrainiečių apšaudytas rusų kreiseris „Moskva“ nuskendo» tv3.lt (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  47. (Ingelesez) «Turkish ship rescues over 50 Russian sailors from naval cruiser Moskva» Turkish ship rescues over 50 Russian sailors from naval cruiser Moskva (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  48. a b (Ingelesez) «Captain of sunk Russian warship Moskva ‘killed in explosion’, says Ukraine» au.news.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  49. a b (Ingelesez) «Russian warship: Moskva crew 'shown for first time since sinking'» BBC News 2022-04-16 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  50. (Ingelesez) «Senior Defense Official Holds a Background Briefing, April 18, 2022» U.S. Department of Defense (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  51. (Ingelesez) «As it happened: Mariupol defenders ignore Russia surrender deadline» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  52. (Ingelesez) Shull, Abbie. «Mother of killed Russian sailor says officials are leaving them in the dark about the cruiser sinking» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  53. (Ingelesez) «Mothers Of The Moskva: For Relatives Of Missing Sailors, A Lack Of Information Fuels Grief» RadioFreeEurope/RadioLiberty (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  54. (Errusieraz) «Минобороны показало моряков крейсера «Москва» — около 100 человек. В Украине заявляли о гибели экипажа, который оценивали в 500-700 человек» The Insider (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  55. (Ukraineraz) «У Росії заявляють, що особовий склад крейсера «Москва» перебуває в окупованому Севастополі» Радіо Свобода (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  56. (Ingelesez) «Ukraine round-up: Russia admits Moskva ship losses» BBC News 2022-04-22 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  57. «Russian warship: Moskva sinks in Black Sea - BBC News» web.archive.org 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  58. (Ingelesez) Reuters. (2022-04-14). «Factbox: The 'Moskva', Russia's lost Black Sea Fleet flagship» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  59. (Ingelesez) Gale, Alastair. (2022-04-15). «Russia’s Sunken Warship Moskva Recalls Great World War II Naval Battles» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  60. (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, APRIL 14» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  61. (Ingelesez) Barnes, Julian E.; Glanz, James. (2022-04-15). «Prized Russian Ship Was Hit by Missiles, U.S. Officials Say» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  62. (Ingelesez) «UPDATED: Russian Navy Cruisers Positioned to Counter U.S., French and Italian Carrier Groups in the Mediterranean» USNI News 2022-02-22 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  63. (Ingelesez) «What happens to Russia's Black Sea position without the flagship Moskva?» National Post 2022-04-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  64. «Russia-Ukraine war: Moskva warship explodes at Odesa | news.com.au — Australia’s leading news site» web.archive.org 2022-04-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  65. «Christian relic, a True Cross piece, to be kept at Russia’s Black Sea fleet flagship» tass.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  66. (Ingelesez) «Loss of Moskva strikes serious blow to Russian military’s prestige» the Guardian 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  67. (Ingelesez) Jankowicz, Mia. «Russian warship sunk in Ukraine war may have been carrying a piece of the 'true cross,' a treasured Christian relic» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  68. (Ingelesez) O’Shaughnessy, Julian. Even a relic of the True Cross couldn’t keep the 12,500-ton Moskva afloat. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  69. (Ingelesez) «Ukrainian soldiers who told Russian warship 'go f*** yourself' honoured on stamp» ITV News 2022-04-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  70. (Ingelesez) «Ukraine reveals ‘Russian warship, go fuck yourself!’ postage stamp» the Guardian 2022-03-12 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  71. (Ingelesez) «Zelenskiy urges European countries to give up Russian oil that provides ‘blood’ money to Moscow – as it happened» the Guardian 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  72. (Japonieraz) «「モスクワ」沈没は「大和」に匹敵 元海将補が見たロシア軍への打撃:朝日新聞デジタル» 朝日新聞デジタル (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  73. CNN, Analysis by Brad Lendon. «Analysis: What really happened to the pride of Russia's fleet?» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  74. (Ukraineraz) «Вартість підбитого крейсера «Москва» – $750 млн. Forbes склав рейтинг найдорожчої російської техніки, знищеної на війні — Forbes.ua» forbes.ua 2022-04-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  75. (Ingelesez) Polityuk, Pavel; Piper, Elizabeth. (2022-04-15). «Ukraine says fighting rages in Mariupol, blasts rattle Kyiv» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  76. «Ukraine stamp celebrates defiance of Moskva, NFT marks Medvedchuk capture - The Washington Post» web.archive.org 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  77. (Ingelesez) «Russian warship stamp becomes collector's item in Ukraine» France 24 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  78. Morale boost for Ukraine after Russian flagship the Moskva sunk in Black Sea | ABC News. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  79. (Ingelesez) Corcoran, Kieran. «Zelenskyy promotes Ukrainian naval commander in an apparent reward for sinking Russia Black Sea flagship» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  80. (Ingelesez) Alibhai, Zaina. (2022-04-18). «How the hell did you let Moskva be sunk? State TV host rants at Russian Navy» Metro (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  81. «Moskva warship sinking raises questions about crew's fate - The Washington Post» web.archive.org 2022-04-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  82. (Ingelesez) «World at One - 18/04/2022 - BBC Sounds» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  83. (Ingelesez) Chacko, Joseph P.. (2022-04-15). «Moscow admits Moskva sank; Norwegian AGM-119 Penguin missile suspected» Frontier India (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  84. (Ukraineraz) «На ракетному крейсері "Москва", який тоне після удару "Нептуна", можуть бути ядерні боєприпаси - опитування фахівців | Defense Express» defence-ua.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  85. «'...2 nuclear warheads on missiles...'» Facebook (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  86. a b (Ingelesez) Helfrich, Emma. (2022-04-22). «Russia's 110-Year-Old Salvage Ship Deploying To Moskva Wreck: Report» The Drive (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  87. (Ingelesez) «Ukraine war latest news: Railway strikes targeted arms supply routes - Russia» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  88. (Ingelesez) Axe, David. «The Russians Appear To Be Sending A Deep-Diving Submersible To The Wreck Of The Cruiser ‘Moskva’» Forbes (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]