Moudud Ahmed

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moudud Ahmed
Moudud Ahmed (01).jpg
Seal of the Prime Minister of Bangladesh.svg
Bangladeshko lehen ministro

1988ko martxoaren 27a - 1989ko abuztuaren 12a
Mizanur Rahman Chowdhury (en) Itzuli - Kazi Zafar Ahmed (en) Itzuli
Member of the Jatiya Sangshad (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza Noakhali District (en) Itzuli1940ko maiatzaren 24a
Herrialdea  Bangladesh
 Britainiar Raj
 Pakistan
Lehen hizkuntza bengalera
Heriotza Mount Elizabeth Hospital (en) Itzuli2021eko martxoaren 16a (80 urte)
Hezkuntza
Heziketa University of Dhaka (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak barristerra eta politikaria
Enplegatzailea(k) George Washington University (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Islama
Alderdi politikoa Bangladesh Nationalist Party (en) Itzuli
Bangladesh Nationalist Party (en) Itzuli
Jatiya Party (en) Itzuli

Moudud Ahmed (Noakhali, 1940ko maiatzaren 24a - Dhaka, 2021eko martxoaren 16a) Bangladeshko lehen ministroa izan zen 1988tik 1989ra.

Zientzia politikoa ikasi zuen Dhakako Unibertsitatean eta abokatu gisa trebatu zen Londresen. Londresen Bangladeshko Independentziaren aldeko ikasle taldeko kide izan zen eta bere herrira itzuli zenean, Sheikh Mujibur Rahmanen abokatu taldearekin elkartu zen. 1971n Kalkutan ezarritako Bangladeshko Behin-behineko Gobernuko kide ere izan zen. Independentziaren ondoren abokatu gisa lan egin zuen Bangladeshen eta oposizioko kideak defendatu zituen. 1974ko abenduan, labur-labur espetxeratu egin zuten.

Parlamentuko kide, presidenteorde (1989-1990), Lege eta Justizia ministro (2001-2006) eta lehen ministro (1988ko martxoaren 27tik 1989ko abuztuaren 12ra) izan zen.