Moulin Rouge

Koordenatuak: 48°53′03″N 2°19′56″E / 48.88417°N 2.33222°E / 48.88417; 2.33222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Moulin Rouge
Moulin-Rouge
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 18. barrutia
Koordenatuak48°53′03″N 2°19′56″E / 48.88417°N 2.33222°E / 48.88417; 2.33222
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1889
Inaugurazioa1889
Edukiera850
Arkitektura
ArkitektoaAdolphe Willette (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Moulin Rouge (euskaraz "Errota Gorria") Parisen dagoen kabaret tradizional bat da. Pigalle auzo gorrian dago, Clichy boulevardean (18. barrutia), Montmartre auzoaren oinean.

1889an Paris Olympiaren jabe ere bazen Josep Ollerrek eraiki zuen. Eraikinaren goialdean duen eta izena ematen dion kolore gorriko errota baten imitazioagatik da ezaguna. Moulin Rouge Parisko gaueko ikur enblematiko bat da, eraikinak oraindik jarraitzen duen historia aberats bat du.

Duela ehun urte baino gehiagotik, Moulin Rouge turista askorentzako, ezinbestean bisitatu beharreko tokia da. Moulin Rougek gaur egun, Belle Époquearen giro bohemioa sentitu nahi dutenentzako ikuskizun barietate handia eskaintzen du, giro hau oraindik eraikinaren barnean ikus daitekeelarik. Hala ere, Parisko Moulin Rougeren izena eta estiloa mundu osoko beste kabaret askok imitatu dituzte.

Artistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moulin Rougen aktuatu zuten artista batzuk honako hauek izan ziren: Jane Avril, Charles Aznavour, Josephine Baker, New Yorkeko Cotton Club kabareteko artistak, 1937an, Jerry Lewis, Dean Martin, Frank Sinatra, Liza Minelli, Bing Crosby, Dalida, Sacha Distel, Yves Montand, Edith Piaf, Yvette Guilbert, La Goulue, Mistinguett, Peter Ustinov, La Pétomane, Ginger Rogers eta Charles Trenet.

Moulin Rouge Henri de Toulouse-Lautrec margolariaren margolan post-inpresionistetako askoren gaia ere izan zen. Moulin Rouge Pierre La Mureren liburu baten izenburua ere izan zen, 1952ko Moulin Rouge filmerako egokitu zena eta protagonista bezala Jose Ferrer eta Zsa Zsa Gabor izan zituena. Izenburu bereko beste zenbait film ere badaude, horien artean Moulin Rouge!, 2001ean filmatu zena eta protagonista bezala Nicole Kidman, Kylie Minogue, Ewan McGregor, John Leguizamo eta Jim Broadbent dituena. Aipaturiko bi filmak euren urteetan film musikal hoberenarentzako Oscar saria jasotzeko izendatuak izan ziren.

Egungo deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moulin Rouge kabareta egunez

Andrey Belyk Moulin Rougeri buruz zera idatzi zuen, Alexander Bloki zuzendutako 1906ko gutun batean, "Infernuko Taberna" bezala deskribatuz, lekaioak deabruak bezala janzten diren toki bat.

« Batzuetan nire zerraldotik irteten ausartuko nintzateke Parisko gaueko jazz ekitaldietara joateko, non koloreen bidez asimilatuz, hauei buruz hausnartuko nuke suaren aurrean. Ni nire etxeko hil korridore batetik ibiltzen ikusia izango nintzateke, eta eskailera malkartsuzko espiral ilun batetik jaisten; Montmartrera klandestinoki abiatuz, Moulin Rougeko gurutzeko errubi gartsuak ikusteko irrikitan. Noraezean joan nintzen hor zehar, ondoren luma, margotutako ezpain arrunten eta betile beltz eta urdinen eldarnioa ikusteko sarrera bat erosi nuen. Oin biluziak, izterrak, besoak eta bularrak nire gainera botatzen ziren arropa zeharrargitsuen bits gorri-odolaren bidez. Janzkiak eta okertutako sudurrak korridorea beteko zuten zapi eta txaleko zuriekin jantziak, euren eskuak bastoietan ezarrita. Orduan neure burua pub batean aurkitu nuen, non deabruak berak likoreak zerraldo batean (ez mahai batean) zerbitzatzen zituen: "edan ezazu, kaikua!". Edan ondoren zerrenda gartsuek banatutako zeru belzpean itzuli nintzen, hauekin nire betileetako orratz distiratsuek markatu zuten. Nire sudurraren aurrean, bonbin eta zapi beltzen korronte batek bere pultsazioa jarraitzen zuten, gaueko ederrek zeramaten lumetatik berde-urdinxka eta laranja bitsatuz: niretzat guztiak bat bakarra ziren, nire begiak itxi behar izan bainituen lanpara elektrikoen erradiazio jasanezinaren ondorioz, hauen astindutako garrak nire betazalpean dantzan egongo liratekeenak etortzeke dauden gau askorengatik urduri. »


Dantzan Moulin-Rougen, Henri de Toulouse-Lautrecena.

Stripteasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko gaueko bizitza deskribatzen duen liburuak (People's Almanac) jatorrian 1890eko hamarkadan stripteasea egin izanari sinesgarritasuna ematen dio, ikuskizunak pixkana-pixkana arropak kentzen ari zen emakume bat erakutsiko zuen, gorputza ziztatzen ari zaion arkakuso baten alferreko bilaketan. Garai honetan Moulin Rouge zein Folies Bergère agertokian erdi biluzik eta tableau vivantak egiten ari ziren emakumeen dantza bat agertzen zen ikuskizun mota hau erakusten gaueko aitzindariak izan ziren. Moulin Rougen 1907an agertu zen aktorerik ezagunenetako bat Germaine Aymos izan zen, hiru maskor txikirekin janzten lehenetako bat izan zena.

Moulin Rouge hedabideetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1962ko uztailaren 1ean Ed Sullivan Show saioa Moulin Rougen filmatu zen eta bertan Connie Francis iparramerikar kantari handiak eta Frantziako rock musikaririk handiena den Johnny Hallydayk antzezten zuten.

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemaren historian zehar, Moulin Rouge izenburua duten bederatzi film egin dira, honako hauek horien artean:

Baita ere:

Eta gainera:

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]