Mount Wilson behatokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mount Wilson behatokia
Chara-2000-09-15.JPG
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Koordenatuak34°13′30″N 118°3′26″W
Altitudea1.742 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1904
KudeatzaileaCarnegie Institution for Science
Webgune ofiziala
Hooker teleskopioa

Mount Wilson behatokia —ingelesez: Mount Wilson Observatory, MWO— AEBtako behatoki astronomiko handienetakoa da, 1904. urtean George Ellery Halek (1868-1938) sortua.

Los Angelesko ipar-ekialdean dago, itsas mailatik 1.740 metro gorago. Behatokiko ispilu nagusiak 254 cm-ko diametroa du, eta Hooker teleskopioa deritzo, Kaliforniako John D. Hookerren omenez; izan ere, 1906. urtean 45.000 dolar eman zituen, hura eraikitzeko. 

1930. urte aldera, Los Angeles hiriaren hedapena eta hiri horretatik zetorren aire kutsadura zirela eta, Mount Wilson behatokiaren gainbehera etorri zen. Horrenbestez, hegoalderago beste behatoki bat eraiki behar izan zuten: Palomar behatokia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]