Mountain Home (Idaho)
Mountain Home | |
---|---|
Ameriketako Estatu Batuetako hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Idaho |
County of Idaho | Elmore konderria |
Posta kodea | 83647 |
FIPS kodea | 16-54730 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′13″N 115°41′40″W / 43.1369°N 115.6944°W |
Azalera | 16,47483 km² |
Altuera | 959 m |
Demografia | |
Biztanleria | 15.979 (2020ko apirilaren 1a) 1.773 (2010) |
Dentsitatea | 970 bizt/km² |
Etxebizitzak | 6.081 |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 208 |
mountain-home.us |
Mountain Home AEBetako Idaho estatuko hiria da. Elmore konderriko hiriburua, euskal jatorriko jende ugari bizi da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorriz, Mountain Home posta bulego bat zen, 11 km ekialderago zegoen Rattlesnake Station izeneko diligentzia-geltokian kokatua. 1883an Oregoneko trenbidea ezarri zenean, posta bulegoa gaur egungo hiriaren kokapenera mugitu zen.[1]
Euskaldunen presentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mountain Homek -euskaldun zaharrek Montejón esaten zioten herriari- tradizio eta historia euskaldun handia dauka. Bertako eraikinik esanguratsuenetako bat Bengoechea Hotela da, 1910ean estilo romaneskoan Jose Bengoetxea negoziogizonak eraikia, 1982tik Estatu Batuetako Leku Historikoen Erregistroan dagoena.[2]
Haren ondoan kokatzen da Basque Fronton Park izeneko parkea, barnean 1911ean eraikitako kantxa bat duena, eta herriko euskal ondarearen omeneko gune bat, artzainek erabiltzen zuten karrokanpo berritu bat tartean, eta ikurrin handi baten oroitarria, bertan zona osoa egin zedin lagundu zuten familien izenak daudela. Udalarekin eginiko akordio bat medio, herriko 'Euskal Lagunak' Elmore County Basque Association euskal etxea arduratzen da mantenimentuaz. Herriko euskal aktibitateetako asko bertan egiten dira, tartean abuztuko urteroko festa nagusia.[3]
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuetako Gune Historikoen Erregistroan honako eraikinak daude:
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Mountain Home (1971–2000)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 3 | 7 | 12 | 17 | 22 | 28 | 33 | 33 | 26 | 19 | 9 | 3 | 18 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -6 | -4 | -1 | 2 | 6 | 10 | 14 | 13 | 8 | 2 | -3 | -7 | 3 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 34 | 25 | 30 | 23 | 22 | 15 | 10 | 5 | 17 | 19 | 34 | 35 | 268.5 |
Iturria: NOAA (normals, 1971–2000) [4] |
Armadako basea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mountain Homeko kaskotik 20 km HM aldera Aire Armadako basea dago. 1943an ireki zen, II Mundu Gerran; hasieran bonbaketari pilotuak trebatzeko, eta gero gune operazional estrategiko eta misil base bezala (1953-65). Geroztik ehiza-hegazkinak egon izan dira bertan.
Mountainhometar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Richard McKenna - idazlea[5]
- Ford Rainey - aktorea[6]
- Victor Wooten - musikaria[7]
- Richard L. Urquidi, zinegotzia eta "History of the Mountain Home basques" tesiaren egilea.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 1944-, Conley, Cort,. (1982). Idaho for the curious : a guide. (1st ed. argitaraldia) Backeddy Books ISBN 0960356630. PMC 8194915. (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
- ↑ (Ingelesez) Everitt, Kelly. (2007-06-27). «New owner shares plans to restore historic Basque hotel» Mountain Home News (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
- ↑ a b «Erakusketa eta hitzaldia euskaldunez Mountain Home-ko Museoan, Richard Urquidi zinegotziaren eskutik» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
- ↑ National Oceanic and Atmospheric Administration. Climatography of the United States NO.81. .
- ↑ CPO Richard Milton McKenna. .
- ↑ «Ford Rainey Biography (1908-)» www.filmreference.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) juany. «Victor Wooten Bass Equipment & Bio» www.clasesdebajo.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Idahoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |