Mozart Camargo Guarnieri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mozart Camargo Guarnieri
Bizitza
Jaiotza Tietê1907ko otsailaren 1a
Herrialdea  Brasil
Heriotza São Paulo1993ko urtarrilaren 13a (85 urte)
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, orkestra zuzendaria, musikologoa eta piano-jotzailea
Genero artistikoa opera
Sinfonia
Musika instrumentua pianoa

Mozart Camargo Guarnieri (Tietê, São Paulo, 1907ko otsailaren 1a - São Paulo, 1993ko urtarrilaren 13a) brasildar musikagilea izan zen.

Mario de Andraderen eragin intelektual eta estetikoaren pean osatu zuen bere prestakuntza musikala. Heitor Villa-Lobos, Oscar Lorenzo Fernandes eta bere garaiko beste musikagile batzuk bezala, elementu brasildarrekin, are Brasilgo folklorearekin ere, adostu zuen musika klasikoa, baina brasildar musikaren bitxikeria edo exotismo hutsetara mugatu gabe, betiere. Bere musikaren beste ezaugarrietako batzuk intimismoa eta lirismoa dira. Abestiak, pianorako piezak, kuartetoak, kontzertuak eta sinfoniak egin zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]