Satan Jauna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mr. Satan» orritik birbideratua)
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Satan Jauna
ミスター・サタン edo Misutā Satan
Sexua Gizonezkoa
Adina 56 urte
Lehen agerraldia Cellen saga
Senideak
Teknikak
Ahotsa Japonia
Euskal Herria

Satan Jauna (jatorrizko japonieraz ミスター・サタン edo Misutā Satan ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Altuera ertainekoa, bibote luzea eta afro estiloko ilea, ziur aski serie barneko pertsonaia ospetsuena da. Videlen aita da. Kuriositate bezala, bera da Dragoi Bolako historia osoan hil ez den pertsonaia bakarra. Cell-en sagan agertu zenetik beti libratu izan da heriotzatik.


Nortasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Martzialek publikoa asetzeko moduko ikuskizuna eman behar dutela uste du. Nortasun harro, manipulatzaile eta handiustekoa da, bere akatsak eta ahuldadeak burutazioekin ezkutatuz. Arerioa bera baino indartsuagoa dela ikustean koldarkeriaz jokatzen du. Hala ere, halako egoera ezerosoetatik ateratzeko inprobisazio handiko pertsona da, benetan bihotz handiko pertsona da, beti bere lagunei laguntzeko prest dagoena.

Gizakientzat, Satan Jauna munduko pertsonarik indartsuena da eta horren erakusgarri Munduko Arte Martzialen Txapelketako txapeldunaren gerrikoa darama. Beraz, karisma handikoa eta oso errespetatua da, Z gerlariei zenbait egoeratan honek asko lagundu zielarik.

Gizakien batezbestekoaren gainetik dago bere abiadura eta indarra baina hala ere ez dauka zereginik Z gerlarien aurka. Kiaren erabilpena gutxiesten zuenez (trikimailu eskas batzuk zirela esaten zuen), askotan egin zuen bera baino askoz indartsuagoak ziren arerioen aurka (hala zirenik jakin gabe); Cell eta Boo Ahaltsua besteak beste.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Cellen Jokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Martzialen 24. Mundu Txapelketako irabazlea izan zenez, gizateriak beregan jarri zuen itxaropen guztia Cellek txapelketa bat antolatuko zuela iragarri zuenean.

Telebistan bio-androidea ez zela horren indartsua esan zuen eta zeukan botere guztia trikimailuak baino ez zirela ere esan zuen. Bere ikasleetako bik borrokatu ostean (Makarony eta Piroshki) hurrengoa bera nahi zuen izatea nahiz eta Gokuk arriskuaz ohartarazi. Eraso zaparrada bat bota zion, Dinamyte Kick delakoa besteak beste, baina ez zuen ezertarako balio izan, Cellek ukabilkada batez kanporatu baitzuen.

Son Gokuk borroka utzi zuenean Gohani txanda emateko, Satanek urdaileko min izugarria zuela esan zuen eta beraz ezin izan zuen borrokatzera irten. Cellek Zibor 16 suntsitu zuenean, bere burua Satanen hanketara erori zen; honek orduan Gohan borrokatzera animatu zuen eta lortu zuen. Cellek burua txikitu zuen eta honela lortu zuen Gohanek serien lehen aldiz Super Saiya 2 maila.

Cell akabatu ostean, inguruan geratzen zen kazetari bakarrari bio-androidea berak akabatu zuela esan zion. Ordutik Satan munduko heroia bilakatu zen.

Boo Ahaltsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Martzialen 25. Mundu Txapelketan parte hartu zuen alabarekin batera. Lehenengo haur-kategorian garaile izan zen Trunksen aurka borrokatu behar izan zuen eta irabazten utzi zion, edo hori sinetsarazi zien bere jarraitzaileei, benetan ez baitzeukan zereginik saiya txikiaren aurka. Gero Royal Battle borrokaldian parte hartu zuen 18ren aurka, beste parte hartzaile gehienek txapelketa utzi baitzuten. 18k Satani irabazten utziko ziola esan zion trukean txapelketan irabazten zuenaren bikoitza ematen bazion. Honek tratua onartu eta bere Satan Miracle Special Ultra Super Megaton Punch famatua eman zion, hau da, ukabilkada bat, 18 tatamitik kanporatuz (berez ez zion ezta kilimarik ere egin).

Boo Ahaltsua iritsi ostean eta gizateriaren gehiengoa akabatu eta gero, Lurra planetaren itxaropen bilakatu zen Satan Jauna. Hau munstroa bonboi pozoituekin eta Game Boy-bonba batekin akabatzen saiatu zen baina ez zuen lortu. Honek hala ere grazia egin zion munstroari eta Satan bere esklabo bilakatzea erabaki zuen. Geroxeago, Book txakur bat sendatu eta beretzat hartu zuen; Bee izena jarri zion. Satanek Boo hilketak eta sarraskiak egiteari uzteko konbentzitu zuen baina orduan gaizkile batzuek Bee eta Satan bera tirokatu zituzten. Honek Booren barneko amorrua piztu eta Boo makurra sortu zen. Honek Boo ona xurgatu eta Boo txarra sortu zen. Nahiz eta bere intentzioak suntsitzaileak ziren, Satani ez zion ezer egin, lagun bezala gogoratzen baitzuen. Jinrui Zetsumetsu Kōgeki eraso beldurgarritik libratu zen bakarretakoa ere izan zen, serieko erasorik gogorrena.

Geroago, Beerekin bueltaka zebilela Dende, Goten, Trunks, Satan Txiki eta Son Gohanekin elkartu zen. Pixkanaka Book nola xurgatzen zituen ikusi zuen, baita Vegeku ere. Hauek Booren gorputzetik atera zirenean, munstroak Lurra suntsitzeko eraso bat egin zuen eta Gokuk Vegeta, Satan Jauna eta Dende salbatu zituen.

Kaio Shin Planetan oso garrantzitsua izan zen 3 gauzatan bere parte hartzea:

  1. Boo lodia ateratzea Boo puruaren gorputzetik. Bera Boo lodiaren laguna zen. Hau Boo txarraren aurka hasi zen borrokan bitartean Gokuk Indar Unibertsalaren erasoa prestatu zezan.
  2. Lurtarrak konbentzitu zituen Gokuri energia emateko Indar Bola osa zezan. Hemen konturatu zen bizitzen ari zena ez zela ametsa.
  3. Vegeta salbatu zuen, hau Boo puruaren ondoan baitzegoen etzanda, eta Gokuk ezin zuen erasoa jo Vegeta ere bete betean harrapatu gabe. Satanek Vegeta handik atera eta Gokuk arazo gabe bota ahal izan zuen Indar Bola. Mangan Satanek Vegeta Booren laguntzarik gabe salbatzen du.

Bere karreraren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo Arte Martzialen Txapelketan zuzenean finalean jokatzen zuen; gehienetan Boo Ahaltsuaren aurka borrokatzea egokitu zitzaion eta behin Ooben aurka. Dena den Boo Ahaltsuak beti irabazten utzi zion.

Dragoi Bola GTn gizakiak Tsufur Planetara eramaten lagundu zuen.