Mstislav Keldix

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mstislav Keldix
Mstislav Keldix
Keldixen estatua bat Mosku
Datu pertsonalak
Izen osoa Mstislav Vsevolodovitx Keldix
Jatorrizko izena Мстислав Всеволодович Келдыш
Jaio 1911ko otsailaren 10a
Riga (Errusiar Inperioa)
Hil 1978ko ekainaren 24a (67 urte)
Mosku (Sobietar Batasuna)

Mstislav Vsevolodovitx Keldix (errusieraz: Мстислав Всеволодович Келдыш; Riga, Errusiar Inperioa, 1911ko azaroak 10-Mosku, SESB, 1978ko ekainak 24) matematika eta mekanikaren esparruetako sobietar zientzialari bat izan zen, Zientzien Errusiar Akademiako kidea (1946) SESBeko Zientzien Akademiako Presidentea (1961-1975), hiru aldiz Lanaren Heroi Sozialista (1956, 1961 eta 1971), Edinburgoko Errege Elkarteko kidea (1968). Sobietar Batasuneko espazio programaren funtsezko pertsonaietako bat izan zen. SESBeko zientzialarien artean Keldix "teoriko nagusia" ezizenarekin ezagutzen zuten, Sergei Korolevi ematen zioten "diseinu buruzagia" ezizenaren parekide.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Keldix 1911n jaio zen Rigan. Lau urte zituenean familia Moskura ebakuatu zuten Lehen Mundu Gerran. Sobietar Batasunaren lehen urteetan Errepide Ingeniarien Institutu batean sartzea galarazi zioten, familia noble batekin zuen harreman baten ondorioz (1927). Hurrengo urteetan Moskuko Estatu Unibertsitatean sartu eta 1931ko uztailak 24an fisikan eta matematikan graduatzeko moldatu zen. Lana Mikhail Lavrentiev eta Sergei Txapliginen Aerohidrodinamiko Institutu Zentralean (TsAGI) lortu zuen.