Mstislav Rostropovitx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mstislav Rostropovitx
RIAN archive 438589 Mstislav Rostropovich.jpg
UNESCO Goodwill Ambassador (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBaku1927ko martxoaren 27a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
HeriotzaMosku2007ko apirilaren 27a (80 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
AitaLeopold Rostropovich
Ezkontidea(k)Galina Vixnevskaia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMoskuko kontserbatorioa
Gnessin Russian Academy of Music (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Irakaslea(k)Dmitri Xostakovitx
Vissarion Shebalin (en) Itzuli
Ikaslea(k)Sonia Wieder-Atherton (en) Itzuli
Jacqueline du Pré
Aleksandr Titov (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, musika-irakaslea, biolontxelista eta piano-jotzailea
Enplegatzailea(k)Moskuko kontserbatorioa
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavarian Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuatxeloa
DiskoetxeaDeutsche Grammophon (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

IMDB: nm0744626 Allocine: 36224 Allmovie: p109042
Spotify: 50hiYMhi0g77BOkkQ4zebB Musicbrainz: e2b294b7-f705-4317-a96b-fd94da3719e5 Songkick: 205126 Discogs: 834577 IMSLP: Category:Rostropovich,_Mstislav Allmusic: mn0001053567 Find a Grave: 19109939 Deezer: 68069 Edit the value on Wikidata

Mstislav Rostropovitx (errusieraz: Мстисла́в Леопо́льдович Ростропо́вичMstislav Leopol'dovič Rostropovič; Baku, Azerbaijan, Sobietar Batasuna, 1927ko martxoaren 27a - Mosku, 2007ko apirilaren 27a) errusiar biolontxelo-jotzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moskuko kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta 1957. urtean irakasle izendatu zuten.

1950. urtetik aurrera kontzertuak eman zituen Europan eta Amerikan, arrakasta handiarekin.

1970. ondorengo urteetan sobietar gobernuari aurka egiteagatik herritartasuna kendu zieten berari eta emazteari, Bolxoi antzokiko sopranoa zen Galina Vishnevskayari.

1977. urtetik Washington D.C.ko orkestra sinfonikoko musika zuzendaria izan zen.

1989an berreskuratu zuen sobietar herritartasuna, eta hurrengo urtean, hamasei urteko erbestealdi baten ondoren, emanaldi bat eskaini zuen Sobietar Batasunean.

1991n Moskura joan zen demokrazia sortu berriarekin, estatu kolpearen mehatxupean baitzen, bere elkartasuna erakustera; bera izan zen Yeltsinen ondoan egon zen intelektual famatuena.

Bereziki interesatzen zitzaion Johann Sebastian Bachen obra, eta haren suiteak grabatzea izan zuen azken urteetako proiekturik handiena (1995).

Sari asko jaso zituen, eta 30 honoris causa doktorego, mundu osoan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mstislav Rostropovitx Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]