Edukira joan

Muazzez İlmiye Çığ

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muazzez İlmiye Çığ

Bizitza
JaiotzaBursa1914ko ekainaren 20a
Herrialdea Otomandar Inperioa  (1914 -  1922)
 Turkia  (1922 -  2024)
Lehen hizkuntzaturkiera
HeriotzaMersin probintzia2024ko azaroaren 17a (110 urte)
Hezkuntza
HeziketaAnkarako Unibertsitatea 1940)
Hizkuntzakturkiera
ingelesa
alemana
Sumeriera
Akadera
Hititera
Irakaslea(k)Hans Gustav Güterbock
Benno Landsberger
Jarduerak
Jarduerakassyriologist (en) Itzuli eta arkeologoa
Enplegatzailea(k)Istanbul Archaeology Museums (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Muazzez Ilmiye Çığ, jaiotzez Muazzez Ilmiye Itil (Bursa, Otomandar Inperioa, 1914ko ekainaren 20a - Mezitli, Mersin, Turkia, 2024ko azaroaren 17a) turkiar arkeologoa izan zen, hitita eta sumertar zibilizazioetan aditua.[1] 3.000 taula kuneiforme baino gehiago irakurtzen lagundu zuen.

Muazzez Ilmiyeren gurasoak Krimeako tatariarrak ziren: bien familiak Turkiara emigratu zuten.

17 urte zituela, 1931n, Lehen Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntza Erakundean graduatu zen.[2]Eskişehir ipar-mendebaldeko hirian haurrei ia bost urtez irakatsi ondoren, 1936an hasi zen ikasten Ankarako Unibertsitateko Hititologia Sailean. Bere irakasleen artean, garai hartako hititen historiako espezialista nabarmenetako bi zeuden, Hans Gustav Güterbock eta Benno Landsberger, biak ala biak nazismo aroko errefuxiatu judu alemaniarrak, Bigarren Mundu Gerran[2] Turkian irakasle izan zirenak.

1940an graduatu ondoren, Antzinako Ekialdeko Museoan hasi zen lanean Istanbulen. Idazkin kuneiformeen arloan espezialista egoiliar gisa lan handia egin zuen: milaka zeuden han gordeta, itzuli gabe eta artxiboetan egoki sailkatu gabe. Urtez urte tabletak deszifratzen eta argitaratzen egindako ahaleginari esker, museoa Ekialde Hurbileko hizkuntzak ikasteko zentro nabarmena bihurtu zen, ikertzaile askorentzat zentro erreferentziazkoa.[2]

Mundu musulmanean polemika sortu zuen, eta mundu mailako estaldura mediatikoa jaso zuen 2006an, adierazi baitzuen emakume musulmanen zapia ez zela mundu musulmanekoa soilik, lehenagokoa baizik, eta tradizioaren jatorria jarri zuen Sumerko emakume prostituta batzuen kastan: birao egiteagatik kondenatua izatera arriskatu zen adierazpen horiekin (teorian hiru urteko kartzela zigorra zegokion kontuari [3]). Urte berean Istanbulgo auzitegi batean agertu zen hargatik, eta errugabetu egin zuten.[4]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kemal Çığ Topkapıko museoko zuzendariarekin ezkondu zen eta haren deitura hartu zuen.

Muazzez Ilmiye Çığı 2024ko azaroaren 17an hil zen, 110 urte eta 150 egun zituela. Turkiako pertsonarik zaharrena zen hil zenean.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]