Edukira joan

Mudumalai Parke Nazionala

Koordenatuak: 11°36′N 76°30′E / 11.6°N 76.5°E / 11.6; 76.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mudumalai Parke Nazionala
II. maila: parke nazionala
Datu orokorrak
Garaiera1.266 m
Motaparke nazionala
Azalera321 km²
Geografia
Map
Koordenatuak11°36′N 76°30′E / 11.6°N 76.5°E / 11.6; 76.5
Herrialdea India
Indiako estatuaTamil Nadu
Indiako barrutiNilgiris barrutia

Mudumalaiko parke nazionala eta bizitza basatiaren santutegia Indiako parke nazionala da, Tamil Nadu estatuan kokatua. Tigrearen erreserba ofizial izendatua dago halaber. Nilgiri mendien ipar-mendebaldean dago, Nilgiri barrutian, Kongu Nadu eskualdean. Bere mugak Karnataka eta Kerala estatuekin partekatzen ditu. Parke nazionala bost mendikatetan banatuta dago: Masinagudi, Thepakadu, Mudumalai, Kargudi eta Nellakota.

Eremu babestuan galzorian dauden edo kalteberak diren hainbat espezie bizi dira, besteak beste indiar elefantea, Bengalako tigrea, gaur idiak eta indiar lehoinabarra. Era berean, 266 hegazti-espezie daude, galzori larrian dauden bi putre barne: bizkar zuriko putrea (Gyps bengalensis), eta moko zorrotzeko putrea (Gyps tenuirostris).[1]

Nilgiri mendiak, Mendebaldeko Ghat mendien barruan, 6.000 kilometro koadrokoa eskualdea da, Mudumalaiko parke nazional osoa barne, eta UNESCOren Gizateriaren Ondare izateko hautagaia da.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]