Edukira joan

Muga-zergak Trumpen bigarren agintaldian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muga-zergak Trumpen bigarren agintaldian
Irudia
Motaekintza
Honen izena daramaDonald Trump
Honen parte daeconomic policies of the Donald Trump administration (en) Itzuli
Denbora-tarte2025eko otsailaren 1a - 
Parte-hartzaileak
KausaOpioideen epidemia Ameriketako Estatu Batuetan
illegal immigration to the United States (en) Itzuli
illegal immigration to the United States and crime (en) Itzuli
deficit reduction in the United States (en) Itzuli
Honen ondorioa2025 United States–Canada–Mexico trade war (en) Itzuli
2025 stock market crash (en) Itzuli
Komunikabide
Osatuta

Muga-zergak Trumpen bigarren agintaldian 2025eko apirilaren 3an eman zuen Donald Trumpek berak Askapenaren eguna deiturikoan.

Agintea hartu zuenetik, 2025eko urtarriletik, Donald Trumpek behin baino gehiagotan iragarri eta atzera egin zuen azken unean arantzelen auzian, Kanada eta Mexikorekin, esaterako, baita Txinarekin ere. Azkenean, % 10eko oinarrizko arantzela iragarri zuen herrialde guztiekiko merkataritza-jardunean, eta are handiagoa Europar Batasunaren eta Asiako beste herrialdeen kasuan.[1]

Iragarpena Etxe Zuriko Arrosa Lorategian egin zuen. Merkataritza zein burtsetan lurrikara eragin du iragarpena. Zenbait ikerketaren arabera, Trumpen muga zergek 1,7 bilioi euro murriztuko dute merkataritza munduan, eta guztiek igarriko diote kalteari, baina baita Estatu Batuek eurek ere; izan ere, besteak beste, merkataritza globalaren % 30 dira, eta beste % 70 ez da ezer egin gabe geratuko.[2]

Trumpen hiztegian «askapenak» protekzionismo hutsa esan nahi du, hau da, muga-zergak mundu guztiari jartzea, baita teorian aliatu dituen herrialdeei ere. Are, aliatuei eragingo diete batez ere, haiekin baitu tratu ekonomiko gehien. Iragarpenak are gehiago bizituko du Trumpek berak hasitako merkataritza gerra, Europar Batasunak eta beste guztiek erantzun egingo dutela ohartarazi baitiote AEBetako presidenteari.[2]

Trumpek bi talde egin ditu muga-zergak ezartzeko. Tarifa orokor bat jarri du, % 10, eta bazkide inportanteenei askoz muga zerga handiagoa jarri die, Trumpen arabera, AEBei jartzen dizkieten tarifen araberakoak —horregatik deitu die «elkarrekikoak»—. Are gehiago, «eskuzabal» jokatu duela nabarmendu du, AEBek «zerga bidegabeen erdiak» soilik aplikatuko dizkietelakoan. Afixa batean erakutsi du herrialdeen zerrenda nagusia, eta azalpen traketsak eman.[2]

Murga-zergak herriz herri

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Trumpek aurkeztu zituen taulak.
Lurralde Muga-zerga maila
 Txina % 34
 Europar Batasuna % 20
 Vietnam % 46
 Taiwan % 32
 Japonia % 24
 India % 26
 Hego Korea % 25
 Thailandia % 36
 Suitza % 31
 Indonesia % 32
 Malaysia % 24
 Kanbodia % 49
 Erresuma Batua % 10
 Hego Afrika % 30
 Brasil % 10
 Bangladesh % 37
 Singapur % 10
 Israel % 17
 Filipinak % 17
 Txile % 10
 Australia % 10
 Pakistan % 29
 Turkia % 10
 Sri Lanka % 44
 Kolonbia % 10
 Peru % 10
 Nikaragua % 18
 Norvegia % 15
 Costa Rica % 10
 Jordania % 20
 Dominikar Errepublika % 10
 Arabiar Emirerri Batuak % 10
 Zeelanda Berria % 10
 Argentina % 10
 Ekuador % 10
 Guatemala % 10
 Honduras % 10
 Madagaskar % 47
 Myanmar % 44
 Tunisia % 28
 Kazakhstan % 27
 Serbia % 37
 Egipto % 10
 Saudi Arabia % 10
 El Salvador % 10
 Boli Kosta % 21
 Laos % 48
 Botswana % 37
 Trinidad eta Tobago % 10
 Maroko % 10
 Aljeria % 30
 Oman % 10
 Uruguai % 10
 Bahamak % 10
 Lesotho % 50
 Ukraina % 10
 Bahrain % 10
 Qatar % 10
 Maurizio % 40
 Fiji % 32
 Islandia % 10
 Kenya % 10
 Liechtenstein % 37
 Guyana % 38
 Haiti % 10
 Bosnia-Herzegovina % 35
 Nigeria % 14
 Namibia % 21
 Brunei % 24
 Bolivia % 10
 Panama % 10
 Venezuela % 15
 Ipar Mazedonia % 33
 Etiopia % 10
 Ghana % 10
 Moldavia % 31
 Angola % 32
 Kongoko Errepublika Demokratikoa % 11
 Jamaika % 10
 Mozambike % 16
 Paraguai % 10
 Zambia % 17
 Libano % 10
 Tanzania % 10
 Irak % 39
 Georgia % 10
 Senegal % 10
 Azerbaijan % 10
 Kamerun % 11
 Uganda % 10
 Albania % 10
 Armenia % 10
 Nepal % 10
 Sint Maarten (Herbehereak) % 10
 Falklandak (Erresuma Batua) % 41
 Gabon % 10
 Kuwait % 10
 Togo % 10
 Surinam % 10
 Belize % 10
 Papua Ginea Berria % 10
 Malawi % 17
 Liberia % 10
Txantiloi:Herrialde info Birjina uharteak (Erresuma Batua) % 10
 Afganistan % 10
 Zimbabwe % 18
 Benin % 10
 Barbados % 10
 Monako % 10
 Siria % 41
 Uzbekistan % 10
 Kongoko Errepublika Demokratikoa % 10
 Djibouti % 10
 Polinesia Frantsesa (Frantzia) % 10
 Kaiman uharteak (Erresuma Batua) % 10
 Kosovo % 10
 Curaçao (Herbehereak) % 10
 Vanuatu % 22
 Ruanda % 10
 Sierra Leona % 10
 Mongolia % 10
 San Marino % 10
 Antigua eta Barbuda % 10
 Bermuda (Erresuma Batua) % 10
 Eswatini % 10
 Marshall uharteak % 10
 Saint-Pierre eta Mikelune (Frantzia) % 50
 Saint Kitts eta Nevis % 10
 Turkmenistan % 10
 Grenada % 10
 Sudan % 10
 Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) % 10
 Aruba (Herbehereak) % 10
 Montenegro % 10
 Santa Helena, Ascension eta Tristan da Cunha (Erresuma Batua) % 10
 Kirgizistan % 10
 Yemen % 10
 Saint Vincent eta Grenadinak % 10
 Niger % 10
 Santa Luzia % 10
 Nauru % 30
 Ekuatore Ginea % 13
 Iran % 10
 Libia % 31
 Samoa % 10
 Ginea % 10
 Ekialdeko Timor % 10
 Montserrat (Erresuma Batua) % 10
 Txad % 13
 Mali % 10
 Maldivak % 10
 Tajikistan % 10
 Cabo Verde % 10
 Burundi % 10
 Guadalupe (Frantzia) % 10
 Bhutan % 10
 Martinika (Frantzia) % 10
 Tonga % 10
 Mauritania % 10
 Dominika % 10
 Mikronesiako Estatu Federatuak % 10
 Gambia % 10
 Guyana Frantsesa (Frantzia) % 10
 Christmas uhartea (Australia) % 10
 Andorra % 10
 Afrika Erdiko Errepublika % 10
 Salomon Uharteak % 10
 Mayotte (Frantzia) % 10
 Aingira (dependentzia) (Erresuma Batua) % 10
 Cocosak (Australia) % 10
 Eritrea % 10
 Cook uharteak % 10
 Hego Sudan % 10
 Komoreak % 10
 Kiribati % 10
 Sao Tome eta Principe % 10
 Norfolk uhartea (Australia) % 29
 Gibraltar (Erresuma Batua) % 10
 Tuvalu % 10
 Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea (Erresuma Batua) % 10
 Tokelau (Nueva Zelanda) % 10
 Ginea Bissau % 10
 Svalbard eta Jan Mayen (Norvegia) % 10
 Heard eta McDonald uharteak (Australia) Bizilagunen gabeko uharteak % 10
 Réunion (Frantzia) % 37

Muga zerga «politak» iragarriz, munduko beste herrialdeak kikildu nahi izan ditu Donald Trumpek, baina, oraingoz, interpelatuek ez dute azaldu men egiteko asmorik. Are gehiago, merkataritza gerra «galtzaileen arteko gerra» dela nabarmendu arren, prest azaldu dira protekzionismoari protekzionismo gehiagorekin erantzuteko.[3]

Europako Batasuna erantzuteko prest dago, baina ez du negoziatzeko atea itxi nahi. Financial Times-ek argitaratu du Batzordeak lau asteko tartea emango diela negoziazioei, eta, fruiturik ematen ez badute, orduan erantzungo duela. Hori bai, apirilaren 13rako espero dira Bruselaren lehen zigorrak, Trumpek altzairuari eta aluminioari jarritako nuga-zergei erantzuteko sortutakoak.[3]

Txinak muga zergak bertan behera uzteko eskatu dio Trumpi, eta ohartarazi hala egin ezean neurriak hartuko dituela bere ekonomia babesteko.[3] Horrela, 2025eko apirilaren 10etik aurrera Txinako Gobernuak iragarri zuen, "% 34ko zerga ezarriko zaie AEBtik etorritako produktuen inportazio guztiei", Donald Trumpen neurri protekzionistei erantzunez.[4]

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrikoa, oro har, ekonomia esportatzailea da, eta AEBak bazkide handiak dira: 2.500 bat milioiren esportazioak egiten dira. Kezka azaldu du Imanol Pradales Jaurlaritzako lehendakariak, bereziki makina-erremintari, autogintzari eta nekazaritza produktuei dagokienez. Pradalesek Bruselari eskatu dio «irmo, inteligentziaz eta neurri berean» erantzuteko, eta gaineratu du Jaurlaritza haren «eskutik» joango dela arlo honetan. Nafarroako Gobernuak ere beren produktuak AEBetara esportatzen dituzten enpresei laguntzak ematea aztertuko du hurrengo egunotan. «Tokiko ekoizpena bermatu behar dugu, gure industria politikaren barruan», esan du Mikel Irujo Industria kontseilariak.[3]

Erabaki absurdo batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Heard eta McDonald uharteetako biztanleek %10a ordaindu beharko dute.

Autarkiarako bidean, Donald Trump buru duen administrazio estatubatuarrak muga-zergak barregarriak jarri ditu batzuetan. Horrela, iragarri du zerga-hesiak ezarriko dizkiela Heard eta McDonald uharteetatik datozen inportazioei; Indiako ozeanoan azaleratzen diren uharteak dira eta 1947tik Australiako kanpo-lurraldea osatzen duten bi lur-zati dira. 412 kilometro karratuko azalera dute guztira, eta fokak, hegaztiak eta pinguinoak dituen natura-balioa dela eta, 1997an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zituen. Gainerakoan, jenderik gabeko lekuak dira.[5]

Beste kasu. Diego Garcia uhartea, Indiako Ozeanoko Txagos artxipelagoko atoloiarena da. 30 kilometro koadro ditu, lurralde britainiarra da, baina bere subiranotasuna Mauriziora transferituko da. Deigarria da gaur egungo populazioa 3.000 militar eta kontratista britainiar eta estatubatuar inguruk osatzen dutela, Washingtongo Gobernuak bertan duen aire-basean lan egiten dutenak.[5]

Beste bat: Groenlandiako ekialdean dagoen Jan Mayen Norvegiako uharte txikiarena da. % 10eko muga-zergak ezarri die. Biztanle egonkorrik ere ez du, uharteko irrati eta meteorologia estazioetako enplegatuez gain.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]