Muga hematoentzefaliko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Garuneko muga hematoentzefalikoa osatzen duen kapilar-sarea

Muga hematoentzefalikoa odol hodi eta zelulek osatutako eta nerbio sistema zentrala inguratzen duen mintza da. Substantzia askok (toxiko, bakterio, farmako...) ezin dute mintz hau zeharkatu, hala ere, oxigeno eta elikagaiekiko iragazkorra da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paul Ehrlich tindaketak ikertzen ari zen bakteriologo bat zen. 1885ean arratoi baten odolean anilina injektatzean, garuna izan ezik gorputz guztia urdinez tindatu zela ikusi zuen. Hasiera batean garuna tindatzeko nahikoa tinta ez zegoela pentsatu zuen.

Beranduago, 1913an Edwin Goldmanek (Ehrlichen ikasle bat) zuzenean arratoiaren garunaren likido zefalorrakideoan injektatu zuen kolorantea. Oraingoan ordea, garuna tindatu egin zen, baina gorputza ez. Horri esker, gorputzak nerbio sistema zentrala substantzia kaltegarrietatik babesteko mekanismoren bat zuela konturatu zen. Hala ere, muga hematoentzefalikoaren kontzeptua 1921ean agertu lehen aldiz Lina Sternen eskutik.

1967an muga hematoentzefalikoa mikroskopio elektroniko bidez ikustea lortu zen Harvard unibertsitateko Thomas Reese eta Morris Karnovskyeri esker. Zelula endotelialak zein puntutaraino lotuta zeuden ikusi ahal izan zuten gainera.

Fisiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mintz hau solutuen sarrera oztopatzen duen zelula endotelialen elkarketa estuaren ondorioa da. Garun eta odolaren interfasean, zelula endotelialak eta astrozitoak lotura hertsien bidez josita daude.

Odoletik datozen sustantziek muga hau zeharka ez dezaten, gorputzeko gainerako zelula endotelialak baino dentsitate altuagoko zelulek osatzen dute mintza. Astrozitoek zelula endotelial hauek inguratzen dituzte sostengu biokimikoa emateko. Muga hematoentzefalikoa likido zefalorrakideoa inguratzen duen mintzarekiko desberdina da.

Fisiopatologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muga honek modu oso eraginkorrean babesten du garuna bakterioen infekzioetatik. Hori dela eta, garunaren infekzioak oso arraroak dira. Aitzitik, antigorputzek beren tamaina handia dela eta ezin dute hesi hau zeharkatu eta infekzioren bat agertzen denean larria eta tratatzeko zaila izaten da.

Farmakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilpen terapeutikoa duten farmakoek muga hau zeharkatzea erronka oso garrantzitsua da garuneko asaldura gehienen tratamendurako. Garuna babesteko funtzio horretan farmako askoren sarrera oztopatzen da.

Muga zeharkatzea lortzen duten farmakoek zenbait ezaugarri dituzte amankomunean:

  • Lipofiloak dira
  • Ez dute kargarik
  • Tamaina mugatua dute

Gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garunean eragiten duten eta hauek tratatzeko farmakoek muga hematoentzefalikoa zeharkatzea beharrezkoa duten zenbait gaixotasun.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muga hematoentzefaliko Aldatu lotura Wikidatan