Edukira joan

Mugarriluzeko zutarria

Koordenatuak: 42°57′38″N 2°29′02″W / 42.9605°N 2.4839°W / 42.9605; -2.4839
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mugarriluzeko zutarria
Aztarnategi arkeologikoa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaBarrundia eta Eskoriatza
Koordenatuak42°57′38″N 2°29′02″W / 42.9605°N 2.4839°W / 42.9605; -2.4839
Map

Mugarriluzeko zutarria izen bereko mendiaren tontorrean dagoen zutarri bat da. Elgeako mendilerroan dago, mendilerro honetatik igarotzen den parke eolikoaren ondoan. Zutarri hau, Eskoriatza eta Barrundia udalerrien arteko mugarri natural bat da. Zutarriak, 2,13 metroko garaiera du. Bere zabalera, berriz, 1,65 metrokoa da oinarrian, eta, gorantza doan heinean, estutzen doa, goiko muturrean metro beteko zabalerara bakarrik heltzen delarik. Bere izenak dioen bezala, mugarri bezala erabili izan da. Bere azalean, ildoak eta grabatuak daude.

Indalezio Ojangurenen bildumako argazkia, 1930ekoa, non Ojanguren bera ageri den.

Elgeako Elizalde auzotik abiatzen da biderik laburrena.

Bolibartik Lizargaratera heldu ondoren, Lizargarateko lepo honetan, eskuinetara dagoen bide bat hartu behar da. Bide hau, Alabitarantz doa. Zazpirehun metro ingurura, beste bidegurutze bat dago. Bata, Alabitako bordetara doa. Besteak, berriz, aurrera jarraitzen du, Mugarriluzera. Hauxe da hartu behar dena. Bide labur hau jarraituz, laster heltzen da Mugarriluze mendiaren tontorrera, eta hantxe bertan dago, begi bistan, zutarria.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]