Mugen gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mugen gudua
Lehen Mundu Gerra
Mendebaldeko frontea
The Battle of Frontiers, August-september 1914 Q70232.jpg
Belgikako armada 1914an
Data1914ko abuztuaren 7a-1914ko irailaren 6a
LekuaLorrena eta Ardenak
Koordenatuak46°N 2°E / 46°N 2°E / 46; 246°N 2°E / 46°N 2°E / 46; 2
EmaitzaAlemaniar garaipena
Gudulariak
 Alemania  Frantzia
 Belgika
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Buruzagiak
Alemania Helmuth von Moltke Frantzia Joseph Joffre
Belgika Alberto I.a Belgikakoa
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua John French
Indarra
68 dibisio 74 dibisio
Galerak
206.515 (Abuztua)
99.079 (Irailaren 1–10)
Frantzia 329.000 (abuztuaren 6 – irailaren 5)
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 29.597 (abuztu–iraila)

Mugen gudua (nederlanderaz: Slag der Grenzen; frantsesez: Bataille des Frontières; alemanez: Grenzschlachten; ingelesez: Battle of the Frontiers) Lehen Mundu Gerraren Mendebaldeko frontearen lehen gudua izan zen eta gaur egungo Frantzian eta Belgikan gertatu zen. Borroka honetan bi plan ezberdin aurrez aurre jarri ziren funtzionamenduan; Joseph Joffreren XVII plana eta Helmut von Moltkeren Schlieffen Plana. Lehenak Frantziatik Alemaniarantz zihoan eta Alsazia-Lorrena gurutzatu behar zuen, Frantziak 1871n galdu zituen probintziak errekuperatzeko eta handik Berlinera abiatu baina plana ezerrean geratu zen Schlieffen jeneralak sortutako planak arrakasta erraldoia izatean, Frantziarrek hainbat dibisio kentzean bere hiriburua babesteko. Schlieffen planak alemaniar armada Belgikatik gurutzatzea eragin zuen, Frantziako defentsekin Lorrenan topo ez egiteko. Belgikako erasoa BEF-arengatik moteldu zen, baita Liejako setioarengatik ere. Hala ere, Alemaniarrek aurrera egitea lortu zuten eta horrela Mugen gudua amaitu zen Marneko Lehen Gudua hasi zen, Paris defendatzeko borroka.[1]

Guduak (osatu gabeko zerrenda)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Data Emaitza
Jonchereyko borroka 1914ko abuztuaren 2 Frantziar garaipena

Gerra deklaratu baino lehen gertatua

Liejako gudua 1914ko abuztuaren 5 Alemaniar garaipena

Sakontzeko: "Belgikako inbasioa"

Mulhouseko gudua 1914ko abuztuaren 7tik 26ra Alemaniar garaipena
Mangiennesko gudua 1914ko abuztuaren 10era Frantziar garaipena
Dornacheko gudua 1914ko abuztuaren 19 Frantziar garaipena
Halengo gudua 1914ko abuztuaren 12 Belgiar garaipena

Sakontzeko: "Belgikako inbasioa"

Lorrenako gudua 1914ko abuztuaren 14tik 25ra Alemaniar garaipena
Dinanteko gudua 1914ko abuztuaren 14tik 24ra Alemaniar garaipena

Sakontzeko: "Belgikako inbasioa"

Namurgo setioa 1914ko abuztuaren 20tik 25ra Alemaniar garaipena

Sakontzeko: "Belgikako inbasioa"

Ardenetako gudua 1914ko abuztuaren 21etik 23ra Alemaniar garaipena
Etheko gudua 1914ko abuztuaren 21 Alemaniar garaipena
Rossignolgo gudua
Ardenetako guduaren parte
1914ko abuztuaren 22 Alemaniar garaipena
Virtongo gudua
Ardenetako guduaren parte
1914ko abuztuaren 22 Garailerik gabe
Charleroiko gudua 1914ko abuztuaren 21etik 23ra Alemaniar garaipena

Sakontzeko: "Belgikako inbasioa"

Monseko gudua 1914ko abuztuaren 23 Alemaniar garaipen taktikoa

Britainiar garaipen estrategikoa

Mortagneko gudua 1914ko abuztuaren 24tik 26ra Frantziar garaipena
Grand Couronnéko gudua 1914ko irailak 4tik 13ra Frantziar garaipena

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Alemanez) Kluck, A.. (1920). Der marsch auf Paris und die Marneschlacht, 1914. Berlin: Edward Arnold OCLC .2513009.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]