Edukira joan

Muhammad Ali Xah Qajar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muhammad Ali Xah Qajar

(1907)
Xah

1907ko urtarrilaren 3a - 1909ko uztailaren 16a
Mozaffar ad-Din Shah Qajar (en) Itzuli - Ahmad Shah Qajar (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTabriz1872ko ekainaren 21a
HerrialdeaGuarded Domains of Iran
HeriotzaSanremo1925eko apirilaren 5a (52 urte)
Hobiratze lekuaImam Husayn Mausoleum (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaMozaffar ad-Din Shah Qajar
Ezkontidea(k)Malekeh Jahan (en) Itzuli  (1892 -  1925eko apirilaren 5a)
Seme-alabak
LeinuaQajar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
hamabitarra

Muhammad Ali Xah Qajar (Tabriz, 1872ko ekainaren 21aSanremo, 1925eko apirilaren 5a) Persiako xah edo enperadorea izan zen 1907tik 1909ra. Qajar dinastiako seigarren xah-a izan zen.

Bere aita Mozaffar ad-Din Xah Qajarren erregealdian onartutako 1906ko Pertsiako Konstituzioaren aurka agertu zen eta, horregatik, garaiko argitalpenek etengabe kritikatu zuten. 1907an Nazio Biltzar Aholku-emailea desegin eta konstituzioa indargabetu zuen, lege islamiarraren aurkakoa zela adieraziz. Parlamentua bonbardatu zuen Errusia eta Britainia Handiaren babes politiko eta militarrarekin.

1909ko uztailean, konstituzionalistek xah kendu eta konstituzioa berrezarri zuten. 1909ko uztailaren 16an parlamentuak Ahmad Xah Qajar xah berriaren aldarrikapena bozkatu zuen. Ahmadek hamaika urte zituen eta Muhammaden semea zen.

Muhammadek Odesara ihes egin zuen eta 1911n boterea berreskuratzen saiatu zen. Astarabaden lehorreratu zen, baina garaitua izan zen. Errusiara ihes egin zuen eta 1920an Konstantinoplara joan zen bizitzera. Handik bost urtera hil zen, Sanremon, eta mausoleo batean lurperatu zuten, Kerbalan.