Al-Khwarizmi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muhammad ibn Musa al-Khwarizmi» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Al-Khwarizmi
1983 CPA 5426 (1).png
Bizitza
Jaiotza Khivac.780
Herrialdea Abbastar Kaliferria
Bizilekua Bagdad
Heriotza Bagdad846 ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
persiera
Lanbidea
Lanbidea matematikaria, astronomoa, geografoa, filosofoa, itzultzailea, astrologoa eta historialaria
Enplegatzailea(k) Jakintzaren Etxea
Lan nabarmenak Al-Kitab al-Jabr wa-l-Muqabala
Sinesmenak
Erlijioa islama
sunismoa

Abu Abdallah Muḥammad ibn Mūsā al-Jwārizmī (Abu Yā'far) (arabieraz: أبو عبد الله محمد بن موسى الخوارزمي ابو جعفر‎), Al-Khwarizmi[1] izenaz ezaguna, matematikari, astronomo eta geografo musulmana, 780 eta 850 urteen artean bizi izan zen gutxi gorabehera. Gutxi ezagutzen da bere biografia eta non jaio zen ere ziur ez da ezaguna. Al-Mamun kalifaren Bagdadeko gortean ikasi eta egin zuen lana IX. mendearen lehen erdialdean. Bere aroko matematikaririk handiena izan zen.

Bere eta bere lanik nagusiaren Hisab al yabr ua al muqabala, (حساب الجبر و المقابلة) izenetik datoz aljebra, zifra eta algoritmo hitzak. Aljebraren eta zenbaketa sistema hamartarraren sortzailetzat jotzen da.

815 urte aldera, al-Mamunek, zazpigarren abbastar kalifa, Harun al-Rashiden semeak, bere hiriburu Bagdaden Jakintzaren Etxea (Bayt al-Hikma) sortu zuen, batzuek Alexandriako Liburutegiarekin parekatu duten ikerketa eta itzultze erakundea. Bertan lan zientifiko eta filosofiko greziar eta indiarrak arabiarrera itzuli ziren. Giro zientifiko eta kultura aniztun honetan hezi eta lan egin zuen al-Khwarizmik. Bere bi lan, aljebra eta astronomia tratatuak, kalifari dedikatu zizkion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.