Mujaddara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mujaddara
arroz-platera
MaterialakAlliuma
oliba olioa
OsagaiakDilista, arroza, tipula frijitua, Lensa, Oryza, Alliuma, Caruma eta oliba olioa
Historia
JatorriaLevante

Mujaddara (arabieraz: مجدًرة‎mujaddarah), mejadra, mudardara edo myadra izenez ere ezaguna, dilista-errezeta da, gariarekin (bulgurrarekin) edo arrozarekin egosi eta tipula frijituak eta oliba olioa gehitzen zaizkiona.[1] "Esauren gogokoa" ere deitu izan zaio, Bibliari erreferentzia eginez.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dilista prestatuak oso ezagunak dira Ekialde Hurbilean eta errezeta askoren parte dira. Mujaddara oso plater ezaguna da Ekialde Ertaineko herrialdeetan, barazkiekin edo barazkirik gabe zerbitzatu daiteke: eta berdin zerbitzatzen dute hotza edo beroa. Gaur egun, Libanoko edo Palestinako sukaldaritzako plater ezagunenetako bat da.[3] Jatorri apaleko jakitzat hartzen da, baliabide gutxiko jendearen janaria. Siriar juduek astean bitan jaten dute plater hau: beroa ostegunetan eta hotza igandeetan.[4]

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi mujaddara-aldaera daude: horia eta marroia. Dilista gorriak aldaera horian erabiltzen dituzte, eta berdeak, berriz, marroian. Bada khichdi (edo, kedgeree) izeneko antzeko plater bat, oso ezaguna Indian eta Erresuma Batuko komunitate indiarraren artean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Roden, Claudia. (1986). A New Book of Middle Eastern Food. Londres ISBN 0-14-046588-X..
  2. (Ingelesez) Basan, Ghillie. Middle Eastern Kitchen. , 118 or..
  3. (Ingelesez) «Mujaddara palestinian rice & lentil dish» Happiness is homemade 2014-8-18.
  4. Dweck, Poopa, Aromas of Aleppo.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.