Mukiadar luze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mukiadar luzea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaDacrymycetes
OrdenaDacrymycetales
FamiliaDacrymycetaceae
GeneroaCalocera
Espeziea Calocera viscosa
Fr., 1827
Mikologia
 
himenio leuna
 
ez dauka orririk
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Mukiadar luzea (Calocera viscosa) onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzarako baliorik gabea eta mikologo batzuek pozoitsutzat jotzen dute. Clavaria generotik bereizten da, likatsua delako eta zurezko substratuan sakontzen den sustrai itxurako zati bat duelako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Kolore hori laranja edo erabat laranja duen zuhaixka adartsu baten itxura du, 3 eta 6 cm arteko altuera dute. Azken adarrek hortz zorrotzen edo hatzen itxura dute, normalean bi edo hiru puntarekin. Oso espezie likatsua da.

Himenioa: Karpoforoaren azalera estaltzen du.

Hanka: Perretxikoaren ageriko zatia beherantz luzatzen da, oinarritik bizi den zurezko substraturantz, sustrai itxurako 20 cm-ra irits daitekeen zati zuri batez.

Haragia: Elastikoa eta zaila, denbora hezearekin lirdingatsua, usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]

Etimologia: Calocera terminoa, gutxi gora behera hau litzateke: "kalos" hitza, ederra, polita esan nahi duena eta "keras" hitza, adarra esan nahi duena. Bere adarrengatik. Viscosa epitetoa latinetik dator, "viscosus" hitzetik, likatsua esan nahi du. Bere gainazal likatsuagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria. Toxikoa ere izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiberriak, Clavarias generoko espezie horixkekin nahas dezakete (gehienak lurrean ateratzen dira). Calocera generokoak lignikolak dira (egur hiletan hazten dira).

Calocera cornea oso antzekoa da, baina txikiagoa da eta hostoerorkorren enborretan garatzen da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoa udan eta udazkenean koniferen motzondo usteletan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko eta Hego Amerika, Asia, Australia.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 57 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 669 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 579 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 496 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]