Mukibelarri zonatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mukibelarri zonatua
Auricularia mesenterica Jymm cropped.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAuriculariales
FamiliaAuriculariaceae
GeneroaAuricularia
Espeziea Auricularia mesenterica
Pers., 1822

Mukibelarri zonatua (Auricularia mesenterica) Auriculariaceae familiako onddo bat da.[1]

Jan daiteke, baina balio gastronomiko eskasa du, larrukara eta elastikoa da. Ez da gomendatzen kontsumitzea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, sesila, belarri edo hosto itxurakoa; goiko aldean eremu zirkularrak ditu, belusduna, gris-errauts kolorekoa edo arrea; azpiko aldean gris-purpura koloreko zainak izaten ditu eta ondoren arre-morexkara pasatzen dira.

Himenioa: Karpoforoaren azpiko aldeko azala estaltzen du.

Hanka: Ez du, perretxikoa beheko erditik finkatzen da zurari.

Haragia: Zurixka eta mehea; denbora hezearekin gelatinakara eta lehortearekin larrukara.[2]

Etimologia: Auricularia terminoa, belarria esan nahi duen "auris" hitzaren txikigarritik dator. Karpoforoaren formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea. Larrukara.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behetik begiratuta Auricularia auricula-judae espeziearen itxura apur bat du, baina goitik begiratuta oso desberdina da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera, baita neguan ere, hostogalkorren egurretan. Ez da oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan arrunta, baina ez Txinan eta Amerikan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 662 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 496 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 521 or. ISBN 84-282-0541- X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 324 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]