Mukibotoi beltz
| Mukibotoi beltza | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Ascomycota |
| Klasea | Leotiomycetes |
| Ordena | Phacidiales |
| Familia | Phacidiaceae |
| Generoa | Bulgaria |
| Espeziea | Bulgaria inquinans Fr., 1822 |
| Basionimoa | Peziza inquinans |
Mukibotoi beltza (Bulgaria inquinans) Leotiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi urria eta larrukara, ez du janaria prestatzeko balio.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: Mamitsua, 4 cm arteko diametroa duen masa gelatinakara trinkoa bezalakoa da. Kopa baten forma du, baina ez oso nabarmena, batzuetan zulo gabe, laua, ertzak ferra-forma du. Barrualdea beltza da eta kanpoaldea, arre iluna. Zahartzean, dena beltz, likatsuagoa eta gelatinakara bihurtzen da.
Hanka: Ez du oin garbirik. Karpoforoa bera dago hildako adarrei lotuta.
Haragia: Arre-karamelu kolorekoa, gelatinakara, zaila, trinkoa, elastikoa.[2]
Etimologia: Inquinans latinez da eta "kutsatzaile" esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du balio sukalderako.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Exidia glandulosa delakoarekin, honen himenioak papila konikoak ditu, haragia ez da arre-karamelu kolorekoa, grisaxka baizik eta esporak ez dira fuliginosak, zuriak baizik.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean oso ohikoa, sarritan, hostogalkorren zuhaitz edo adar hiletan talde handiak osatzen dituzte, batez ere haritzetan. Karpoforoak kolore beltzeko esporaz inguratuta egoten dira.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Europa, Errusia, Kaukasia, Turkia, Maroko, Himalaiako eremua, Ipar Korea, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria, Indonesia.[6]
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 797 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 530 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 679 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 332 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Bulgaria inquinans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1822. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Leotiales
- Onddo ez jangarriak
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Turkiako onddoak
- Marokoko onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Ipar Koreako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Indonesiako onddoak