Mukiziza hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mukiziza horia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaTremellomycetes
OrdenaTremellales
FamiliaTremellaceae
GeneroaTremella
Espeziea Tremella mesenterica
Retz., 1769
Mikologia
 
himenio leuna
 
txapelik ez
 
espora zuriak dauzka
 
bizkarroia da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Mukiziza horia (Tremella mesenterica) Tremellaceae familiako onddo bat da.[1] Ez du balio sukaldaritzarako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 2 eta 6 cm bitarteko luzerakoa eta 1 eta 3 cm bitarteko garaierakoa, hasieran globo-masa txiki baten moduan, ondoren tolestu egiten da eta lobulatua, tolesduna, izurtua edo zerebriformea. Kolorea aldatu egiten da hezetasunaren arabera: hori-urre kolore eder batekoa da hezetasunarekin eta laranjagoa eguraldi lehorrarekin. Gainazal leuna eta distiratsua du.

Himenioa: Perretxikoaren gainazal osoa estaltzen du.

Hanka: Ez du hankarik, puntu batetik zurari lotuta dago.

Haragia: Gelatinakara, zaila, usain eta zapore gabea.[2]

Etimologia: Mesenterica epitetoa grekotik dator, hestearen mintza, esan nahi duen "mesenteron" hitzetik, Bere formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau ezin da beste Tremella batzuekin nahastu. Tremella foliacea delakoak antzeko forma du, baina kolore marroi-kanela du tonu granate-moreekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguan maiz ikusten den arren, udazken hotzetan eta hezeetan ere ateratzen da, hostogalkorren basoetako enbor eta adar hiletan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 667 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 502 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 623 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 96 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]