Mukiziza ubel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mukiziza ubela
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaLeotiomycetes
OrdenaHelotiales
FamiliaHelotiaceae
GeneroaAscocoryne
Espeziea Ascocoryne sarcoides

Mukiziza ubela (Ascocoryne sarcoides) Helotiaceae familiako onddo bat da.[1] Haragi gelatinakara, ez du balio janaria prestatzeko.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: More kolorekoa edo arrosa-morea, masa gelatinakara txikiz osatua, lobulatuak, bilgarriak eta irregularrak, batzuk besteekin elkartzen dira, garuna gogorazten duen askotariko formak hartuz, Tremella baten antza dute. Lehenik eta behin, Fruktifikazio sekundarioak agertzen dira, borra formakoak, eta, ondoren, kolore bereko apotezioak sortzen dira, tolesdunak, izurtuak, oso kupiliformeak, maiz talde estuetan jaiotzen dira.[2]

Etimologia: Sarcoides epitetoa grekotik dator haragia esan nahi duen "sárx-sarcós" hitzetik eta itxura, antzekotasuna esan nahi duen "eídos" hitzetik. Haragiaren antzeko itxura edo testura.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ascocoryne cylichnium delakoarekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan, pagoen eta haritzen motzondoetan eta enbor hiletan batez ere.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Jamaika, Nikaragua, Costa Rica, Txile, Argentina, Brasil, Nigeria, Europa, Islandia, Cabo Verde, Kanariak, Islandia, Errusia, Kaukasia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Indonesia, Taiwan, Hawaii.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 706 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 601 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 85 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 332 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]