Multiplo (matematika)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Matematikan, multiploa edo anizkoitza zenbaki bat eta zenbaki oso bat biderkatuz lortzen den zenbakia da. Beste hitzez, a zenbaki bat izanik, b zenbakia a zenbakiaren multiploa da, baldin eta b = n·a bada, n zenbaki osoa izanik, zeina biderkatzailea edo koefizientea deitzen den. a zero ez bada, lehen esandakoa honen baliokidea da: b/a hondarrik gabeko zenbaki osoa da. a eta b biak zenbaki osoak badira, eta b zenbakia a zenbakiaren multiploa bada, orduan a zenbakia b zenbakiaren zatitzailea dela esaten da.

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 zenbakia 9 zenbakiaren multiploa da.

b=18
a=9
b=2·a
18=2·9

Multiploen propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Edozein zenbaki oso 1 zenbakiaren eta beraren multiploa da.
  • Zeroa (0) edozein zenbakiaren multiploa da.
  • a eta b zenbakiak n zenbakiaren multiploak badira, orduan a+b, a-b, k·a eta k·b ere multiploak izango dira edozein k zenbaki arrunterako.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]