Mundial 78 (komikia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Mundial 78 Francisco Ibáñez kataluniar komikigilearen pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen 1977 eta 1978 bitarteko abentura bat da.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikako fikziozko errepublika den Mondongoko presidentea den Mondonguillo I.ak munduko futbol txapelketa bat antolatu nahi du, baina FIFAk ez dio antolakuntza eman. Mondonguillo I.a mendekatzan saiatuko da Argentinan ospatu beharreko 1978ko Munduko Futbol Txapelketa saboteatuz. Mortadelok eta Filemonek eragotzi egin beharko dute. Susmorik ez pizteko, espainiako futbol selekzioarekin jokatuko dute. Hori gutxi balitz, Bacterio profesoreak lagunduko die bere asmakizunekin.

Iruzkinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, abentura honen izenburua soilik Mundial izan zen, baina ondoren urtearen zenbakia jarri zioten. Mortadelok eta Filemonek jada jokatu zuten futbolean 1976ko ¡A por ese balón! abentura laburrean, baina abentura honetan parte hartzen dute lehen aldiz munduko txapelketa batean. Argitaletxearen inposizioagatik (Ibáñezi futbola ez baitzaio batere gustatzen, eta, gainera, gorrotu du jokalariak "takoz betetako euren botatxoekin" marraztea) komikigileak bere pertsonaia protagonistak ordutik aurrerako munduko futbol txapelketa guztietan sartu behar izan zituen, México 86an izan ezik, Bruguera Equipek egin zuena Ibáñez Grijalbora joan ondoren.

Irudi anakroniko bezala, Espainiako presidente izandako Adolfo Suárez Alemaniako führer izandako Adolf Hitlerren ondoan agertzen da, bi pertsonaia hauek garai ezberdinetan bizi izan baitziren.


Aurrekoa
Los guardaespaldas
Mortadelo eta Filemonen abenturak
1978
Ondorengoa
Los gamberros