Munduko Merkataritza Erakundea

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mundu Merkataritzaren Erakundea» orritik birbideratua)

Munduko Merkataritza Erakundea
Datuak
Izen laburraOMC, OMC eta WTO
Motanazioarteko erakundea
HerrialdeaSuitza
Jarduera
Kide kopurua164
Eskumendekoak
Enplegatuak640 (2018)
Agintea
LehendakariaNgozi Okonjo-Iweala
Egoitza nagusi
Osatuta
Legezko formasubject of international law (en) Itzuli
Ekonomia
Aurrekontua197.200.000 Fr (2018)
Historia
Sorrera1995eko urtarrilaren 1a
1995
webgune ofiziala
Facebook: worldtradeorganization Twitter: wto Instagram: worldtradeorganization LinkedIn: world-trade-organization Youtube: UCS3LJf8IInqTB0fjJeZpSFw Flickr: 47180203@N08 Edit the value on Wikidata

Munduko Merkataritza Erakundea[1] edo Munduko Merkataritza Antolakundea[2] (MME) (ingelesez: World Trade Organization edo WTO) nazioarteko salerosketak liberalizatzeko eta ikuskatzeko agindua duen erakunde bakarra da. Haren oinarrian dauden zutabeak MMEko Akordioak dira, munduko merkataritzan parte hartzen duten herrialde gehienek negoziatu eta sinatu eta dagozkien parlamentuek berretsi dituztenak. Helburua ondasun eta zerbitzuen ekoizleei, esportatzaileei eta inportatzaileei beren jarduerak burutzen laguntzea da[3]. Munduko Merkataritza Erakundea (MME) 1995eko urtarrilaren 1an sortu zen, eta GATT (Tarifa eta Sal-erosketarako Akordio Orokorra) erakundearen ondorengoa da. Genevan (Suitza) du egoitza, eta bere hizkuntza ofizialak ingelesa, frantsesa eta gaztelania dira. MME ez da Nazio Batuen sistemaren parte, ez eta Munduko Bankua edo Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) gisako Bretton Woods erakundeetakoa ere[Oh 1].

MME, ia maila global batean, nazioen arteko merkataritza-legeez arduratzen da. Salerosketa hitzarmen berrien negoziatzea eta gauzatzea bere eginkizunak dira. Kide guztiek MMEren akordioekin ere bat egiten dutela ikuskatu behar du.

Ministro Batzarrak gobernatzen du MME, bi urtez behin biltzen delarik. Kontseilu Orokorrak, bestalde, egunez eguneko administrazioa eta Batzarraren erabakiak gauzatzen direla ditu bere ardurapean. Zuzendari Orokorra (gaur egun Pascal Lamy) Ministro Batzarrak izendatzen du.

Munduko Merkataritza Erakundeak Genevan du egoitza, Suitzan, eta ingelesa, frantsesa eta gaztelania dira haren hizkuntza ofizialak. MMEa ez da Nazio Batuen Erakundearen sistemaren parte, ezta Bretton Woodseko Batzarraren barruan sortutako beste erakundeen (Munduko Bankuan edo Nazioarteko Diru Funtsa) parte ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muga Zergei eta Merkataritzari Buruzko Akordio Orokorra (ingelesezko GATT siglen bidez ezagunagoa) 1947ko urriaren 30ean sinatutako nazioarteko hitzarmen bat da. Nahiz eta hitzarmenaren testuan ez zen ezertarako ere erabakitzen inolako erakunde edo egitura instituzionala sortuko zenik, zenbait fikzio juridikotara jo zen Genevan egoitza izango zuen erakundea sortzeko, zeinean GATTeko partaideek bilerak egin, organo iraunkorrak sortu eta Zuzendari Nagusi bat buru zuen egitura administratibo bat eratu baitzuten[4].

Uruguaiko Erronda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an, GATT erakundeak, Punta del Esten (Uruguai) deituriko biltzar oso garrantzitsu batean, adierazpen bat onetsi zuen[5], zeinean negoziazio komertzialen erronda aldeaniztun bat prestatu baitzen, Uruguaiko Erronda izenarekin ezagutuko zena[Oh 2], nazioarteko merkataritzaren alorrean indarrean zeuden hainbat hitzarmen ordezkatu eta zabaltzeko.

Erronda hura 1993ra arte luzatu zen, eta urte hartan Marrakexen (Maroko) egindako bilera batekin amaitu zen. Bertan, Errondaren Bukaerako Akta sinatu zen[6], bai eta hainbat arlori buruzko hitzarmen-multzo bat ere: «Munduko Merkataritza Erakundea sortzeko hitzarmena»[7], besteak beste. Une hartan, adostuta geratu zen GATTen sorrerako xedapenak «1947ko GATT» izenaz ezagutuko zirela eta geroago erabakitako aldaketen ondoriozkoak, berriz, «1994ko GATT» izenaz.

Uruguaiko Errondak lehenago bazterrean utzitako hainbat gai lehen aldiz ekarri zituen «merkataritza sistema aldeaniztunera», haietariko nagusiak zerbitzuen merkataritza, nekazaritza[Oh 3], ehungintza eta jabego intelektuala izanik.

Uruguaiko Errondaren ostean, herrialde garatuek aplikatzen zituzten industria-produktuen gaineko tarifak % 6,3tik % 3,8ra pasatu ziren, batez beste. Aurrekoak batezbestekoak izan arren, kontuan hartu behar da, herrialdeetan, arantzelei buruzko arauak produktuaren ekoizpenaren araberako tarifen progresibitatea izaten jarraitzen duela, eta horrek, garapen bidean dauden ekonomiei, nabarmen oztopatzen die nekazaritza-produktu ez diren merkatuetarako sarbideari buruzko negoziazioak. Gaur egun, badirudi dibergentzia politiko argiak daudela, eta, ondorioz, nekez lortuko da akordiorik gai horren inguruan, baita goian aipatutako nekazaritza gaiaren inguruan ere, eta, bi gai horien garrantzia ikusita, argi dago Dohako Erronda ezin dela desadostasun horiek konpondu gabe amaitu[8].

Dohako Erronda (Dohako Agenda): 2001-gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001. urtean Dohako Erronda egin zen, ofizialki Dohako Garapen-Agenda izenaz ezagutzen dena. Urte hartako azaroan, Dohan, Qatarreko hiriburuan, egindako laugarren ministro-batzarrean hasi zen, helburu nagusitzat hartuz garapen bidean dauden herrialdeetara ere iritsaraztea mundu mailako merkataritzaren liberalizazioaren onurak, bai eta liberalizazio hori areago zabaltzea ere[9].

Munduko Merkataritza Erakundearen Dohako Erronda munduko merkataritza liberalizatzeko egindako negoziazio handi bat da. Haren helburua aurreko ziklo handi batean (Uruguaiko Erronda izenekoa) zintzilik geratu zen gai bat osatzea da: nekazaritzaren merkataritza.

Dohan (Qatarren) egin zen 2001eko azaroan, lehenago hasitako nekazaritza, zerbitzu eta jabetza intelektualari buruzko negoziazioen aginduak zehaztuz.

Etapa horretan, garapen bidean dauden herrialdeak, beraz, erdialdeko herrialdeetako merkatuetan beren nekazaritza-ekoizpenetarako oztopoen sarbide librea lortzen saiatzen dira. Horrek esan nahi du herrialde garatuek beren nekazariei zuzeneko diru-laguntzen edo esportazio-laguntzen bidez nekazaritzari ematen dieten babesa kendu edo nabarmen murriztu beharko dutela.

Egia esan, Errondaren hasieran baziren oraindik desadostasun batzuk MMEko kideen artean nekazaritzarako diru-laguntzei zegokienez, Uruguaiko Errondako helburuen betetze-faltagatik eta jabetza intelektualari buruzko zenbait auzirengatik; baina, hala ere, lasaitasun-mezua bidali nahi zitzaion nazioarteko komunitateari 2001eko irailaren 11n Estatu Batuek jasandako atentatu terroristen ondoren.

2005ean Hong Kongen, gutxieneko konpromiso batzuk lortu ziren garatutako herrialdeen nekazaritza-produktuen esportaziorako laguntzak kentzeari buruz. Aurrerapauso batzuk eman ziren dumpingaren gaian ere, oinarrizko agiri bat egitea lortu baitzen, nahiz eta oraindik zenbait desadostasun esanguratsuak bazeuden[9].

Dohako Errondan adostutako lehen hitzarmen esanguratsua Merkataritza Errazteko Hitzarmena da. Hitzarmen honetan, Merkataritza Errazteko Prestaketa-Batzordea sortu zen, MMEko Kontseilu Orokorraren mende egongo zena, hitzarmena lehenbailehen indarrean sartzeko eta haren funtzionamendu eraginkorra bermatzeko. Hitzarmeneko xedapen baten arabera, garapen bidean zeuden herrialdeak ez zeuden behartuta beren konpromisoak betetzera, horretarako beharrezko gaitasunak lortu arte.

Hitzarmen hau aurrerapen esanguratsu bat izan zen, zeren, gaur egun, merkataritza-erraztasuna ezinbestekoa baita nazioarteko balio-kateen eginkizuna sustatzeko, kontuan izanik kate horiek gehienbat enpresa transnazionalek koordinatuta eta antolatuta daudela eta munduko merkataritzaren %80 inguru enpresa horien bitartez gauzatzen dela. Merkataritza errazteko politika hori, gainera, funtsezkoa da herrialdeen esportazio-lehiakortasunerako.

Dohako errondako negoziazioak 2005eko urtarrilaren 1ean amaitu behar zuten, gatazkak konpontzeko akordioari buruzkoak izan ezik, zeinak 2003ko maiatzean amaituko ziren. Hala ere, gaur arte, negoziazioak ez dira inoiz amaitu[9].

Egituraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kideak eta behatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko uztailaren 29an Liberia eta Afganistan kide bihurtu ondoren, gaur egun 164 kidek eta behatzaile gisa dauden beste 20 nazio osatzen dute MMEa[10].

Europar Batasuna ere MMEko kidea da, eta kide bakar modura jarduten du.

Zuzendaritza nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Merkataritza Erakundearen Zuzendaritza Nagusiak MMEren administrazio-eginkizunak gainbegiratu eta zuzentzeko ardura du. Munduko Merkataritza Erakundearen erabakiak estatu kideek hartzen dituztela kontuan hartuta (Ministroen Konferentziaren edo Kontseilu Nagusiaren bitartez), Zuzendaritza Nagusia bereganatzen duenak eskumen murritzak ditu politika gaietan, eta, horregatik, haren eginkizuna aholkularitza eta kudeaketa da, funtsean. Zuzendari nagusia MMEko kideek hautatzen dute, eta berriztu daitekeen lau urteko agintaldia du[11].

Egungo Zuzendari Nagusia Ngozi Okonjo-Iweala nigeriarra da, 2021eko otsailaren 15ean hautatua. Okonjo-Iweala Roberto Carvalho de Azevedo brasildarra ordeztu zuen. Hura da kargu hori hartzen duen lehen emakumea eta lehen afrikarra.

Gatazkak Ebazteko Organoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Merkataritza Erakundearen (MME) Gatazkak Ebazteko Organoa (GEO) gatazkak konpontzeko prozesuak erabakitzeaz arduratzen den organo politiko eta erabakitzailea da[12] Gatazkak Konpontzeko Hitzarmenaren esparruan[13]. Bere erabakiak, oro har, bat datoz Gatazka Batzordearen ebazpenekin[14].

Hobespenen Sistema Orokortua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hobespenen Sistema Orokortua (HSO) (GSP ingelesez) lehentasunezko arantzel-sistema bat da, eta Munduko Merkataritza Erakundearen (MME) (aurrez Tarifen eta Merkataritzarako Akordio Orokorra GATT) arau orokorragoetatik salbuesteko sistema formal bat ezartzen du. Zehazki, mesederik handiena duen nazio (MHN) klausulatik salbuesteko erregimena da, MMEko kide diren herrialdeak MMEko gainerako herrialdeetatik datozen inportazioak beren bazkideen parean tratatzera behartzen dituena, hau da, hau da, guztiei arantzel berak ezarriz, etab[15].

Gutxien garatu diren herrialdeen arantzelak murrizteko, HSOk, hala, MHN klausulatik salbuesten ditu MMEko kide diren herrialdeak herrialde aberatsentzat aldatu gabe.

Egoitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, MMEren egoitza William Rappard Aretoan, Genevan dago (Suitza)[Oh 4]. Ministro Batzarra da haren organo nagusia, zeina aldizka batzartzen baita. Organo iraunkor nagusia Kontseilu Orokorra da, zeinean kide guztiak baitaude ordezkatuta. Kontseilu eta batzorde asko daude horren mende. Bestalde, idazkaritzak 640 bat funtzionario ditu, Zuzendari Nagusia izanik guztiaren buru. 2013tik, postu horretako egungo titularra Roberto Azevedo brasildarra da. MMEk 196 milioi franko suitzarreko aurrekontua du (2011ko datua)[16].

Hitzarmenak: «konpromiso bakarra»[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MMEk 60 hitzarmen kudeatzen ditu[17].Erakundearen barruan, sistemak bere kide guztiek Akordio guztiak atxikitzea eskatzen du, eta herrialdeek ezin dute aukeratu batzuk bakarrik onartzea[Oh 5]. oharra Honek azaltzen du bere aldaketaren negoziazioen konplexutasun izugarria, zeren eta. nahitaez kide guztiek parte hartzea. Herrialde bakoitzak lortzen dituen abantailak, edo jasaten dituen kalteak, gai ezberdinetan konpentsatu daitezke, eta negoziazioak adostasun orokorra bilatu behar du muturreko konplexutasuneko balantzeekin.

Zerbitzuen Merkataritzari buruzko Akordio Orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzuen Merkataritzarako Akordio Orokorra (ZMAO) (General Agreement on Trade in Services (GATS), ingelesez) Munduko Merkataritza Erakundearen nazioarteko ituna da, eta 1995eko urtarrilean, Uruguaiko Errondaren negoziazioen ondorioz, indarrean sartu zen. Ituna, izan ere, merkataritza-sistema aldeaniztun zerbitzuen sektorera zabaltzeko sinatu zen, Aduanen eta Merkataritzaren Akordio Orokorrak (Arantzel eta Merkataritzako Akordio Orokorra edo GATT) salgaien merkataritzarako ezartzen zuen sistemaren antzera[18]. MMEko kide guztiak dira GATSen sinatzaileak.

Uruguaiko Errondako akordioak progresiboki irekitzeko prozesu baten lehen urratsa izan ziren zerbitzuen merkatuak, gero eta liberalizazio maila handiagoa lortzeko helburuarekin. Horretarako, lan-programa bat ezarri zen, normalean programa txertatua deitua eta etorkizuneko negoziazio-errondak markatzen zituena, bai esparru orokorrean, bai sektore zehatzei dagokienez. Hitzarmenak faboratutako nazioaren gardentasun eta tratu eskakizunak betetzera behartzen ditu bere kideak. Hala ere, zenbait egoeratan, kideek aldi baterako salbuespenak ezar ditzakete arau horretan, baita merkaturako sarbideari eta tratu nazionalari buruzko konpromiso espezifikoak ere[18].

Merkataritza errazteko hitzarmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliko Akordioak (Bali Package ingelesez), Balin (Indonesia) 2013ko apirilaren 3tik 7ra bitartean, Munduko Merkataritza Erakundearen (MME) Ministroen Bederatzigarren Konferentzian onartutako nazioarteko merkataritzaren liberalizazio neurrien multzoa da. 1995ean sortu zenetik, MMEk lortutako lehen akordio globala da, baita 2001ean hasitako Dohako Errondaren lehen fruitua ere[19][20][21]. Garrantzitsuena, aduanetan izapide burokratikoak sinplifikatzea da, merkantzien joan-etorria azkartu eta gardenagoa izan dadin. Zenbait kalkuluren arabera, horrek bilioi bat dolarren (730.000 milioi euro) igoera ekarriko du nazioarteko merkataritzan[20].​

Era berean, hitzarmenek garapen bidean dauden herrialdeek merkataritza egin ahal izateko baldintzak hobetzea eta ahalbidetzea aurreikusten dute nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiei diru-laguntzak ematea (nahiz eta gehienez lau urteko epean) baldin eta helburua biztanleri pobreenari janari merkea ematea bada. MME arautzen duten arauetan salbuespen hori egitearen sustatzaile nagusia India izan zen, eta horrela elikagaiak gordetzeko (MMEk debekatuta dagoen zerbait) bere programa onartzea lortu zuen, gero bere biztanleriari diru-laguntza sendoekin saldu ahal izango dizkionak[20].​

Merkataritzarako oztopo teknikoei buruzko akordioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritzarako Oztopo Teknikoen Akordioa, normalean ingelesezko TBT Akordioa izenez ezagutzen dena, Munduko Merkataritza Erakundeak kudeatzen duen nazioarteko ituna da. Zergen eta Merkataritzarako Akordio Orokorraren Uruguaiko Errondan berriro negoziatu zen azkenekoz, eta 1995. urte hasieran, MME sortu zenean, indarrean jarri zen bere egungo forman, eta kide guztientzat loteslea da.

Nekazaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza da, ziurrenik, blokeoaren arrazoi nagusia MMEren agendan; Alde batetik, Europar Batasunak eta Estatu Batuek tokiko nekazaritza ekoizpenari laguntzeko politika eta horrelako produktuak inportatzeko murrizketak defendatzen dituzte. Biak ala biak kokatu dira jada haientzat egingarria den guztia onartu dutelakoan. Bestalde, herrialde negoziatzaile askorentzat (horietako asko garatze bidean) nekazaritza-sektorea gai sentikorra denez, interes kontrajarriak dituzten talde ezberdinen kopuru esanguratsua osatu dute, eta, beraz, nekazaritza-arazoan akordiorik ez izatea ez da herrialde garatuen eta garatu bidean daudenen artekoa, baizik eta azken horien arteko gatazka ere badago, beraz, ezin da itxaropentsu izan negoziazio horien arrakastaren inguruan, etorkizun hurbilean behintzat[22].

Jatorriz, GATT, izan ere, herrialde garatu nagusiek sustatutako ituna zen, eta ezarritako erregimenak haien interesei erantzuten zien. Uruguaiko Errondaren aurreko merkataritza-negoziazio aldeaniztunen errondetan, beti nabaria zen desadostasunak eta eztabaidak konpontzen zirela Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko akordioa lortu ondoren.

Horrela, sistema aldeaniztun batera iritsi zen, merkataritzaren liberalizazio orokorraren helburua (batez ere aduana-arantzelak, diru-laguntzen eta merkataritza distortsionatzen zuten beste neurri batzuen bidez) inposatzen zuena, herrialde garatuentzako intereseko sektore guztietan, baina erregimenetik salbuetsi zituen herrialde haiek neurri babesleak mantendu nahi zituzten sektoreetan (nekazaritza eta ehungintza).

Egoera horren aurka garapen bidean dauden herrialdeen protestak baztertu ziren sistematikoki eta Uruguaiko Errondan soilik hasi ziren emaitza zehatzak lortzen. Haien eskari nagusiak (nekazaritza merkataritza-liberalizatzetik salbu gera ez zedin) Nekazaritzarako Akordioa sortu zuen. Baina akordio horrek ezartzen zituen liberalizazio neurriak (kritikoek oso herabeak eta eskasak zirela leporatuta) ordainsariarekin lortu ziren, hau da, herrialde garatuentzat interesgarriak ziren eta inoiz parte izan ez ziren gaiak txertatu ziren sisteman. Hala, Zerbitzuen Merkataritzari buruzko Akordio Orokorra eta, AEBk eskatuta, jabetza intelektualari buruzkoa (TRIPS Akordioa) ere onartu ziren.

MME eta garapen bidean dauden herrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MMEk, Uruguaiko Errondaz geroztik, bere erregimenaren erabilgarritasuna azpimarratzen du garapen bidean dauden herrialdeentzat eta bereziki haiei zuzendutako jardueren garrantziaz. Garapen-bidean dauden herrialdeentzako tratu berezi eta desberdinaren printzipioa Erakundearen arau orokor gisa jaso zen, eta herrialde horiei erraztasun bereziak ematen dizkieten Akordioetako xedapen askotan zehazten zen (adibidez, guztiek hartutako betebeharrak betetzeko epe luzeagoak). MMEk garapen-bidean dauden herrialdeentzako baditu lankidetza teknikoa eta gaitasuna eraikitzeko jarduerak ere; Parte hartzen du (beste erakunde batzuekin) Esparru Integratuan, zeinak «gutxien garatu diren herrialdeei (LDC) mundu mailako merkataritza-sisteman paper aktiboagoa izaten laguntzen dien»[23] eta Merkataritzarako Laguntza Programa ezarri zuen[24].

Hala ere, sistemak oraindik garapen bidean dauden herrialdeak desabantailan jartzen dituela inplizituki aitortu zen 2001ean, negoziazio-erronda orokor berri bat egitea erabaki zenean (Dohako Erronda), zeinari herrialde horien egoera hobetzeko helburu zehatza eman zitzaion. Errondari, Dohako Garapen Erronda izena eman zitzaion, eta Dohako Garapen Agenda onartu zen[25]. Baina, Errondaren erabaki batean ezarri ez ziren 2001etik adierazitako asmo horiek guztiak, Atzeraldi Handiaren hasierarekin batera, iluntasunean gelditu ziren, eta horrek garapen bidean dauden herrialdeei kontzesioak egiteko helburutik erabat urruntzera eraman zituen herrialde garatuak.

Nazioarteko merkataritza-erregimenaren garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza-trukeen erakunde-zuzendari gisa MMEk duen pisua etengabe higatu da aldebiko eta eskualdeko merkataritza askeko hitzarmenen gero eta ugarien ondorioz. «Nazio faboratuen erregimena» garrantzia galtzen joan da, zeren erregimen hori soilik hartzen duen esportazioa baldintza eskasagoetan baitago merkataritza libreko itunen abantailekin egiten direnekin alderatuta.

Zirkunstantzia horrek berak, hitzarmen aldeaniztun orokor berri bat lortzeko aurreikuspen oso urrutikoekin batera («Dohako Errondan aurreikusitakoa»), garai batean zeukan prestigioaren zati handi bat galtzera eraman du erakundea[26].

Munduko merkataritzari buruzko txostena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Merkataritza Txostena (ingelesezko World Trade Report (WTR) izenetik) 2003az geroztik Munduko Merkataritza Erakundeak (MME) argitaratutako urteko txostena da. WTR bakoitzak nazioarteko merkataritzaren, merkataritza-politikaren gaien eta merkataritza-sistema aldeaniztunen joeren alderdi baten azterketa sakona eskaintzen du. WTR ingelesez[27], gaztelaniaz[28] eta frantsesez argitaratzen da[29]. Munduko Merkataritza Txostenaz eta beste hainbat ikerketaz gain, MMEk, urtero, Munduko Merkataritza Estatistika Azterketa eta MMEren Jarduera Txostenak argitaratzen ditu[30]

Gatazken ebazpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MMEren gatazkak ebazteko sistema «ia mende erdian garatutako arau, prozeduren eta praktiken bilakaeraren emaitza da, 1947ko GATTen arabera»[31]. 1994an, MMEko kideek 1994an Marrakexen sinatutako Azken Aktari erantsitako Auzien Konponbideari buruzko Arau eta Prozedurei buruzko Ulermena adostu zuten[32]. Gatazkak ebaztea merkataritza sistema aldeaniztunen zutabe nagusitzat hartzen du MMEk, eta munduko ekonomiaren egonkortasunari ekarpen paregabea egiten diola[33]. MMEko kideek onartu dute beste kide batzuek merkataritza-arauak hausten dituztela uste badute, horiek gatazkak ebazteko sistema aldeaniztunera joko dutela alde bakarrean jokatu beharrean[34].

MMEren Gatazkak ebazteko prozesuaren funtzionamenduan, auzi bakoitzerako talde espezifikoak parte hartzen dute[35]​, Gatazkak Ebazteko Organoak izendatutakoak[36]​. Gatazkak Ebazteko Organoa, Apelazio Organoa[37], Zuzendari Nagusia eta MMEko Idazkaritza[38], epaileak[39], eta aholkulari adituak[40].

Lehentasuna gatazkak konpontzea da, elkarrekin adostutako konponbide baten bidez, ahal izanez gero, eta prozesua, modu eraginkorrean eta garaiz gauzatu izatea; hau da, kasu bat konpontzen bada, normalean ez litzateke urtebete baino gehiago behar izan behar epaimahaiak erabakitzeko, eta gehienez 16 hilabete kasua errekurritzen bada... Kexa-egileak kasua premiazkoa dela uste badu, haren berrikuspena are denbora gutxiago beharko luke[41]. MMEko kide diren nazioek prozesua esklusibo eta derrigorrezkotzat onartu behar dute[42].

Journal of Politics aldizkarian 2018an egindako ikerketa baten arabera, estatuek MMEren urraketak betearazteko aukera gutxiago eta motelagoak dira urraketak estatuei, modu zabalean, eragiten dienean baino[43]. Hau da estatuek ekintza kolektiboko arazoak izaten dituztelako auzietan: denek espero dute beste Estatuek beren gain hartzea auzien kostuak[43]. International Studies Quarterly aldizkarian argitaratutako 2016ko ikerketa batek zalantzan jartzen du MMEren gatazkak konpontzeko sistemak merkataritza gehiago areagotzen duen ala ez[44].

Hala ere, gatazkak konpontzeko sistema ezin da erabili desadostasun politikoetatik eratorritako merkataritza-gatazkak konpontzeko[45].

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundeak berak aldarrikatutako helburuak merkataritza askea sustatzea eta hazkunde ekonomikoa bultzatzea izan arren, aditu frankok uste du, merkataritza aske global horren eraginez, aberatsak aberatsagoak eta txiroak txiroagoak direla. Munduko ekonomia bidezko moduan ez gidatzea ere leporatzen zaio WTOri, sistematikoki herrialde aberatsen eta korporazio multinazionalen alde eta herrialde txiroen kaltetan jokatzeagatik. Garatzeko bidean dauden herrialdeak ez dira WTOren hitzarmenez probestu. Bere nekazaritza-produktuak AEBetan eta Europan saltzeko dituzten oztopoak dira horren isla.

WTOn barnan erabakiak hartzeko sistemak ere kritikak jaso ditu, konplexua eta ezeraginkorra izateagatik eta herrialde guztien interesak maila berean ez zaintzeagatik. Gardentasuna gutxien gorde duen nazioarteko erakundea dela ere argudiatu dute. Beste kritika batzuek ingurumena eta lan-baldintza duinen arloetan WTOk ez ikusiarena egin duela aldarrikatzen dute.

MMEk integrazio ekonomikoa eta merkataritza librea sustatzen ditu (beste batzuek "globalizazioa" deitzen diote horri), eta arazotsutzat jotzen da. MMEren itunak gogor kritikatu dira, konpainia multinazionalei eta nazio aberatsei mesede egiten dien joera izateagatik. Kide izatea borondatezkoa den arren, kritikariek diotenez, "bahitura" baten pean ez dira ia inorekin elkartzen, eta, hala, arau ekonomiko behartuetan oinarritutako nazioarteko sistema bat sortzen dute, aldaketak eta esperimentazioa motelduz.

Erabakiak hartzeko prozesua ere kritikatu egin da; izan ere, AEB, Europar Batasuna eta Japonia "hiru kide handiei" MME erabiltzea leporatu zaie estatu ahulenetan duten eragina gauzatzeagatik. Gainera, batzuek diote estatu kideek demokratikoki hartu dituztela MMEren itunak, baina herritarrei eta ekologiari kalte egin diela.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. MMEk hitzarmenak ditu Munduko Bankuarekin eta NMFrekin. Uruguaiko Errondaren Azken Aktan jasotako erabakia betez «politika ekonomikoa mundu mailako formulazioan koherentzia handiagoa lortzeko» ezarritakoak.
  2. Uruguaiko Erronda, 1947an GATT indarrean sartu zenetik egin zen "Merkataritza-negoziazio aldeaniztunen erronden zortzigarrena izan zen, gero eta iraupen luzeagokoa.
  3. Aurreko erregimenean, herrialde garatu batzuek, batez ere Estatu Batuek eta Europako herrialdeek, nekazaritza beste ondasunen merkataritzari ezarritako diziplina guztietatik salbu mantentzea lortu zuten, bereziki diru-laguntzen debekutik. Diskriminazio horren aurka nekazaritzako produktuak esportatzen zituzten herrialdeen Cairns Taldea sortu zen. Nekazaritzarako, Uruguaiko Errondako Akordioak oso murrizketa mugatuak ezarri zituen, baina horiek izan ziren sektorean aplikatu ziren lehenak.
  4. Bere egoitza gisa erabiltzen duen eraikinak ("William Rappard Center") garrantzi historikoa du. Lanaren Nazioarteko Bulegoaren lehen egoitza izan zen 1926az geroztik. 2008az geroztik, handitze eta eraberritze lan handiak egin dira, eta 2012an amaituko direla aurreikusten da.
  5. MMEk arau horri ihes egiten dioten akordio batzuk ere administratzen ditu («alde anitzeko akordioak» gisa sailkatuak). Horietan, interesa duten herrialdeek bakarrik parte hartzen dute. Nagusiak hegazkin zibilen merkataritzari[1] eta kontratazio publikoari dagozkio [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2014] eta [Laburtzapenak Hiztegia] [2009]
  3. (Gaztelaniaz) «OMC | ¿Qué es la OMC?» www.wto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  4. Mundu-mailako eraikina jasotzen. Mikel Insausti Muguruza, Ekonomilaria eta, Europan, Naturarako Mundu-Foruko (WWF) Merkataritza Politikako Koordinatzailea. Euskaldunon Egunkaria, 2000-09-29
  5. «DECLARACION DE PUNTA DEL ESTE» www.sice.oas.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  6. Marrakex, Bukaerako Akta
  7. (3)
  8. «Conocimiento mínimo sobre la organización mundial de comercio | El abc economico» web.archive.org 2016-12-20 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  9. a b c «Conocimiento mínimo sobre la organización mundial de comercio | El abc economico» web.archive.org 2016-12-20 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  10. (Gaztelaniaz) «Miembros y observadores en la OMC» www.wto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  11. «WTO | Director-General: Selection Process» www.wto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  12. «OMC | Solución de diferencias - Módulo de formación sobre el sistema de solución de diferencias - Órganos de la OMC que participan en el proceso de solución de diferencias - El Órgano de Solución de Diferencias (OSD) - Página 1» www.wto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  13. RAE. «Definición de Órgano de Solución de Diferencias de la Organización Mundial de Comercio (OSD) - Diccionario del español jurídico - RAE». Diccionario del español jurídico - Real Academia Española. 2020-04-10ean begiratua
  14. Behepolitikaren garaia ote? Jesus Casquette (EHUko irakaslea) Euskaldunon Egunkaria, 2000-11-18
  15. «06BRASILIA1859: A LEGACY AND A FUTURE -- INITIAL OBSERVATIONS ON» web.archive.org 2011-07-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  16. 2020ko aurrekontua
  17. (Gaztelaniaz) «Textos jurídicos de la OMC» www.wto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  18. a b «OMC | servicios - ¿qué es el AGCS? Preguntas y respuestas» www.wto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  19. AEBk aduana sariak erabat kentzeko proposamena egin diote MMEri
  20. a b c (Gaztelaniaz) País, El. (2013-12-07). «La OMC logra el primer acuerdo global para impulsar el comercio» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  21. «Hemeroteca - La Vanguardia - Home» hemeroteca.lavanguardia.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  22. «Conocimiento mínimo sobre la organización mundial de comercio | El abc economico» web.archive.org 2016-12-20 (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  23. «OMC | Desarrollo - El Marco Integrado mejorado (MIM)» www.wto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  24. (Gaztelaniaz) «OMC | Desarrollo - Ayuda para el comercio - portada» www.wto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  25. «OMC | La Ronda de Doha» www.wto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  26. Amin, M. and Haidar, J.I., 2013. "Trade Facilitation and Country Size," Policy Research Working Paper Series 6692, The World Bank
  27. «WTO | Economic research and analysis gateway - World Trade Report» www.wto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  28. «Puerta de acceso: Estudios y análisis económicos - Informe sobre el comercio mundial» www.wto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  29. «Recherche et analyse économiques - Rapport sur le commerce mondial» www.wto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  30. «WTO | Publications» www.wto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  31. htm «1.2 El Entendimiento sobre Solución de Diferencias». WTO official website. 2005. Archivado desde el original el 17 de marzo de 2005. Consultado el 7 March 2005.
  32. Stewart-Dawyer, El sistema de solución de diferencias de la OMC, 7
  33. S. Panitchpakdi, The WTO at ten, 8.
  34. (Ingelesez) «WTO | Understanding the WTO - A unique contribution» www.wto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  35. «WTO | Disputes - Dispute Settlement CBT - WTO Bodies involved in the dispute settlement process - Panels - Page 1» web.archive.org 2005-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  36. «WTO | Disputes - Dispute Settlement CBT - WTO Bodies involved in the dispute settlement process - Panels - Page 1» web.archive.org 2005-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  37. htm «3.4 Órgano de Apelación». MMEren webgune ofiziala. 2005. Archivado desde wto.org/english/tratop_e/dispu_e/disp_settlement_cbt_e/c3s4p1_e.htm el original el 2 de marzo de 2005. Consultado el 7 de marzo de 2005.
  38. archive.org/web/20050302040327/http://www.wto.org/english/tratop_e/dispu_e/disp_settlement_cbt_e/c3s2p1_e.htm «3.2 El Director General y la Secretaría de la OMC». WTO official website. 2005. Archivado desde el original el 2 de marzo de 2005. Consultado el 7 de marzo de 2005.
  39. «WTO | Disputes - Dispute Settlement CBT - WTO Bodies involved in the dispute settlement process - Arbitrators - Page 1» web.archive.org 2005-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  40. «WTO | Disputes - Dispute Settlement CBT - WTO Bodies involved in the dispute settlement process - Experts - Page 1» web.archive.org 2005-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  41. htm «"Soluciones mutuamente convenidas" como "Solución preferida"». sitio web oficial de la OMC. 2005. Archivado desde el original el 17 de marzo de 2005. Consultado el 7 de marzo de 2005.
  42. «1.3 Funciones, objetivos y características principales del sistema de solución de diferencias». WTO official website. 2005. Archivado desde el original el 17 de marzo de 2005. Consultado el 7 de marzo de 2005.
  43. a b Johns, Leslie; Pelc, Krzysztof J. (25 de abril de 2018). pdf «Free Riding on Enforcement in the World Trade Organization». The Journal of Politics 80 (3): 873-889. ISSN 0022-3816. S2CID 67756781. doi:10.1086/697463. Archivado desde org/1eb8/816f7bdc309659a42dc5bf5f8d89a8fcabd8.pdf el original[Betiko hautsitako esteka] el 9 de febrero de 2020.
  44. Chaudoin, Stephen; Kucik, Jeffrey; Pelc, Krzysztof. (2016-04-15). «Do WTO Disputes Actually Increase Trade?» International Studies Quarterly 60 (2): 294–306.  doi:10.1093/isq/sqw009. ISSN 0020-8833. (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  45. «Una OMC sin Estados Unidos: las primeras víctimas de Oriente Medio son los exportadores de petróleo». ameinfo.com. 2 de septiembre de 2018. Archivado desde com/money/economy/the-first-middle-east-victims-are-oil-exporters/ el original el 5 de septiembre de 2018. Consultado el 5 de septiembre de 2018.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jean-Marc Siroën, , 1998, 97 p.
  • Craig VanGrasstek, , Organisation mondiale du commerce, 2013, 716 p.
  • Olivier Blin, , Paris, Eyrolles, 2004, 128 p. (ISBN 978-2-7298-1900-2)
  • Catherine Colard-Fabregoule, , Gualino Editeur, 4 décembre 2002, 142 p. (ISBN 978-2-84200-468-2)
  • Michel Rainelli, , Paris, La Découverte, 2002 (ISBN 978-2-7071-5276-3), p. 128
  • M. N. Johary Andrianarivony, L'Organe d'appel au sein de l'Organisation Mondiale du Commerce : une instance originale investie d'une mission constitutionnelle et normative ou De la structuration d'un droit international de la concurrence, Revue belge de droit international, no 1/2000, 70 p.
  • Jamal Machrouh, Justice et développement selon l'Organisation Mondiale du Commerce, Collection L'Esprit économique. Série Le Monde en questions, Éditions L'Harmattan, 2008, (ISBN 9782296049826) 337 pages.
  • Julien Burda, «  », Revue québécoise de droit international, no 18.2 - 2005,‎ 1er octobre 2006
  • Canal Forgues, , Bruxelles, Bruylant, 2003, 216 p. (ISBN 2802726072)
  • Th. Flory, , Bruxelles, Bruylant, 1999, 248 p. (ISBN 2-8027-1247-0)
  • D. Jouanneau, , Paris, PUF, 2003, 127 p. (ISBN 978-2-13-040153-7)
  • Michel Rainelli, , Paris, La Découverte, 2002, p. 128

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]