Edukira joan

Munduko Futbol Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Munduko Futbol Txapelketa
Jatorrizko izena(en) FIFA World Cup
Motainternational association football national teams competition (en) Itzuli
recurring international multi-sports competition (en) Itzuli
Indarraldi1930 - 
Gertaeraren maiztasuna4 urte
AntolatzaileaFIFA
Partehartzaile kopuru48
Kirolafutbol
Osagai hau/hauek du/ditu

Webgunefifa.com…
##FIFAWorldCup eta #WorldCup
Facebook: fifaworldcup Twitter: FIFAWorldCup Instagram: fifaworldcup Youtube: UCpcTrCXblq78GZrTUTLWeBw TikTok: fifaworldcup Edit the value on Wikidata

Munduko Futbol Txapelketa futbolean jokatzen den txapelketarik garrantzitsuena da, eta Joko Olinpikoen parean dago.

FIFAk antolatzen du. Gizonekoen txapelketa 1930az geroztik jokatzen da eta Bigarren Mundu Gerra izan zen bitartean baino ez du hutsik egin. Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa 1990etik antolatu da.

Munduko Futbol Txapelketa da nazioarteko gizonezkoen futbol-lehiaketarik garrantzizkoena. Futbol-federazio nazionalak biltzen dituen erakundea, FIFA.[1]

Munduko Kopa 1930ean jokatu zen lehendabizikoz, eta orduz geroztik lau urtez behin egin da, 1942an eta 1946an salbu. Bigarren Mundu Gerragatik. Errusiako Munduko Kopa, 2018koa, txapelketaren 21. edizioa izan zen.[1]

24 herrialdek soilik lortu dute edizioren batean munduko lau onenen artean sailkatzea. Talde horietatik 8 selekzio besterik ez dira izan munduko txapeldun: Brasil (5 aldiz), Alemania (4), Italia (4), Argentina (3), Uruguai (2), Frantzia (2), Espainia (2) eta Ingalaterra (1). Garaipen bakoitzeko herrialde horretako futbol-ezkutuari izar bat eransten zaio. FIFAk,[1]

Gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketaz gain, Emakumezkoen Munduko Futbol-kopa ere antolatzen du: 1991n jokatu zen aurrenekoz, eta 2019koa Frantzian izan zen.[1]

Historia (txapelketa maskulinoa)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera zailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

90 urte beteta, txapelketak une gogoangarriak eskaini ditu. Uruguain izan zen lehendabizikoz Munduko Futbol Txapelketa, 1930ean. Europako selekziorik ia gehienek ez zuten parte hartu, txapelketa Europan jokatzea nahi zutelako. Azkenean etxeko taldeak irabazi egin zion finalean Argentinari. Horrela bihurtu zen Uruguai Munduko Futbol Txapelketa bateko lehen herrialde txapelduna. Munduko Futbol Txapelketak, 1934an, Italiara egin zuen jauzi. Eta europar selekzioek lau urte lehenago egindako boikotari erantzunez, hegoamerikar selekzioek ez zuten jokatu.[1]

Orduan Benito Mussolini zegoen agintean Italian, eta kosta ala kosta irabazi nahi zuen, herrialdeari ospea emateko. Italia izan zen garaile; hori bai, nazionalitatea lortutako futbolari argentinar askorekin jokatuta. Eta epaileek finalean hartutako erabakiak ere oso eztabaidatuak izan ziren. 1930-1940 hamarraldian gerrek eragina izan zuten txapelketan. Espainiako Gerra Zibilak, Txina eta Japoniaren artekoak eta Bigarren Mundu Gerrak txapelketari uko egitera behartu zituzten zenbait herrialde. Izan ere, ez zuten modurik euren selekzioak jokatzera bidaltzeko.[1]

Munduko Futbol Txapelketako une gogoangarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pelé

Gehien gogoratzen den gertaeretako bat 1950reko txapelketan izan zen: Maracanazoa. Txapelketa Brasilen zen, eta bertako selekzioa faborito, gol ugari sartu baitzien gainerako selekzioei. Aurreikuspenak hautsiz, Uruguaik irabazi egin zion Brasili, Rio de Janeiroko Maracaná zelai mitikoan izandako finalean, 170.000 ikusleren aurrean.

Brasilgo orduko egunkariek “tragedia nazionaltzat” jo zuten gertatutakoa. Brasileko futbol-historiako gertaera beltz horren ondoren, ordea, Canarinharen urrezko aroa hasi zen. Edson Arantes Do Nascimento, “Pelé” ezizenez ezaguna, buru zutela selekzio brasildarrak Suedia (1958), Txile (1962) eta Mexikoko munduko txapelketak (1970) irabazi zituen.[1]

Aurrerapen teknologikoei esker, 1970eko Munduko Kopa izan zen telebistan koloretan eman zen aurrenekoa. Horrek asko ugaldu zuen txapelketaren ikusle-kopurua eta oso ospetsu bihurtu zuen mundu osoan: geroz eta selekzio gehiagok ematen zuten izena sailkapen-faseetarako, txapelketa ofizialean lehiatzeko itxaropenez.[1]

“Jainkoaren eskua” eta “Mendeko gola”

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Maradona

1986ko txapelketa ere oso gogoan dute zaletuek. Orduko protagonista Diego Armando Maradona argentinarra izan zen, joko-erakustaldi gogoangarria izan zuen-eta. Final-laurdenetan Argentina eta Ingalaterra arerio ziren. Zelaian jokalariak ziren lehiakide, baina zelaitik kanpo ere bazen lehia: Malvinetako Gerra zela-eta etsaituta zeuden ingeles eta argentinar gobernuak.[1]

Maradonak txapeldun bihurtu zuen bere taldea “Jainkoaren eskua” gisara ezagutzen den lehendabiziko gol oso eztabaidatsu bati eta “Mendeko gola” izeneko beste bati esker. Munduko Txapelketa bigarren aldiz irabazi zuen Argentinak orduan… Eta orduz geroztik hor dabil hirugarren garaipenaren bila.[1]

Ronaldo (2002)

90 hamarkadako urteetatik aurrera txapelketa are modernoago egin zen. 1998an Frantzia izan zen etxeko taldea, eta frantziar zaletuen zorterako bere taldea etxean irabazten ikusi ahal izan zuten: Les Bleus taldekoek Brasili irabazi zioten, Zinedine Zidane gidari zutela.[1]

Asiar kontinentean izan zen aurreneko Munduko Txapelketa 2002koa izan zen. Hego Koreak eta Japoniak elkarrekin antolatu zuten. Eta berriro irabazi zuen Canarinhak, Ronaldo izar bihurturik. Japoniako Yokohama Nazioarteko Estadioan Brasil txapeldun izan zen bosgarren aldiz; 2018an, Errusian, Frantziak lortu zuen bere bigarren garaipena.[1]

Historia (txapelketa femeninoa)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FIFAren lehendakaria izan zen João Havelangeek bultzatu zuen Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa egiteko egitasmoa. Hamabi talde aurkeztu ziren 1991ean eta Txinan jokatu zen txapelketa. Estatu Batuetako selekzioa izan zen lehenengo txapelduna. 1995ean ere hamabi talde izan ziren Suedian eta europarren arteko finalean Norvegia nagusitu zen.

Hurrengo bi ekitaldiak Amerikako Estatu Batuetan jokatu ziren, lehenengoan etxekoak nagusitu ziren Txinari penalti jaurtiketatan irabazita eta bigarrenean Alemaniak irabazi zuen urrezko golari esker.

2007an berriz ere Txinara itzuli zen txapelketa eta Alemaniarrek bigarren garaipena eskuratu zuten jarraian. 2011ekoa Alemanian jokatu zen eta etxekoak faborito ziren arren Japoniak eta Estatu Batuek jokatu zuten finala. Japoniarrek penalti jaurtiketetan lortu zuten garaipena.

2015ean Kanadan jokatu zen Munduko Futbol Txapelketa eta final ikusgarri batean Estatu Batuak nagusitu zitzaion Japoniari. 2019an Frantzian jokatu zen eta Estatu Batuetako selekzioak laugarren titulua eskuratu zuen, Herbehereen aurka jokatutako finalean.

Palmaresa (gizonezkoena)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Egoitza Finala Hirugarren
Txapeldun Emaitza Bigarren Hirugarren Emaitza Laugarren
1930
Gehiago

Uruguai
Uruguai Uruguai 4:2 Argentina Argentina Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuak
n.r.(1) Jugoslavia Jugoslavia
1934
Gehiago

Italia
Italia Italia 2:1 (2) Txekoslovakia Txekoslovakia Alemania Alemania 3:2 Austria Austria
1938
Gehiago

Frantzia
Italia Italia 4:2 Hungaria Hungaria Brasil Brasil 4:2 Suedia Suedia
1942 ---- Ez zen egin(3)
1946 ---- Ez zen egin(3)
1950
Gehiago

Brasil
Uruguai Uruguai 2:1(4) Brasil Brasil Suedia Suedia 3:1(4) Espainia Espainia
1954
Gehiago

Suitza
Alemaniako Errepublika Federala Alemaniako Errepublika Federala 3:2 Hungaria Hungaria Austria Austria 3:1 Uruguai Uruguai
1958
Gehiago

Suedia
Brasil Brasil 5:2 Suedia Suedia Frantzia Frantzia 6:3 Alemaniako Errepublika Federala Alemaniako Errepublika Federala
1962
Gehiago

Txile
Brasil Brasil 3:1 Txekoslovakia Txekoslovakia Txile Txile 1:0 Jugoslavia Jugoslavia
1966
Gehiago

Ingalaterra
Ingalaterra Ingalaterra 4:2 (2) Alemaniako Errepublika Federala Alemaniako Errepublika Federala Portugal Portugal 2:1 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
1970
Gehiago

Mexiko
Brasil Brasil 4:1 Italia Italia Alemaniako Errepublika Federala Alemaniako Errepublika Federala 1:0 Uruguai Uruguai
1974
Gehiago

Alemania Federala
Alemaniako Errepublika Federala Alemaniako Errepublika Federala 2:1 Herbehereak Herbehereak Polonia Polonia 1:0 Brasil Brasil
1978
Gehiago

Argentina
Argentina Argentina 3:1 (2) Herbehereak Herbehereak Brasil Brasil 2:1 Italia Italia
1982
Gehiago

Espainia
Italia Italia 3:1 Alemaniako Errepublika Federala Alemaniako Errepublika Federala Polonia Polonia 3:2 Frantzia Frantzia
1986
Gehiago

Mexiko
Argentina Argentina 3:2 Alemaniako Errepublika Federala Alemaniako Errepublika Federala Frantzia Frantzia 4:2 (2) Belgika Belgika
1990
Gehiago

Italia
Alemaniako Errepublika Federala Alemaniako Errepublika Federala 1:0 Argentina Argentina Italia Italia 2:1 Ingalaterra Ingalaterra
1994
Gehiago

AEB
Brasil Brasil 0:0 (2) Italia Italia Suedia Suedia 4:0 Bulgaria Bulgaria
3:2 penaltietan
1998
Gehiago

Frantzia
Frantzia Frantzia 3:0 Brasil Brasil Kroazia Kroazia 2:1 Herbehereak Herbehereak
2002
Gehiago

Hego Korea eta
Japonia
Brasil Brasil 2:0 Alemania Alemania Turkia Turkia 3:2 Hego Korea Hego Korea
2006
Gehiago

Alemania
Italia Italia 1:1 (2)
5:3 penaltietan
Frantzia Frantzia Alemania Alemania 3:1 Portugal Portugal
2010
Gehiago

Hegoafrika
Espainia Espainia 1:0 Herbehereak Herbehereak Alemania Alemania 3:2 Uruguai Uruguai
2014
Gehiago

Brasil
Alemania Alemania 1:0 Argentina Argentina Herbehereak Herbehereak 3:0 Brasil Brasil
2018
Gehiago

Errusia
Frantzia Frantzia 4:2 Kroazia Kroazia Belgika Belgika 2:0 Ingalaterra Ingalaterra
2022
Gehiago

Qatar
Argentina Argentina 3:3
4:2 penaltietan
Frantzia Frantzia Kroazia Kroazia 2:1 Maroko Maroko
2026
Gehiago

AEB, Kanada
eta Mexiko
Espainia Espainia 1:0 Argentina Argentina Ingalaterra Ingalaterra 6:4 Frantzia Frantzia
Uruguai izan zen lehenengo txapelduna, 1930an.
Brasilgo selekzioa, 1970.
Alemania eta Herbehereen arteko 1974ko finala.
Italia izan zen 1982ko txapelduna.
Argentinak irabazi zuen 1986ko txapelketa.
Frantziak bi txapelketa irabazi ditu, azkena 2018an.
Kylian Mbappé da txapelketako gol-egile nagusia.
Peléren jokaldia 1958ko finalean.
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Brasil Brasil
1958, 1962, 1970, 1994, 2002
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Italia Italia
1934, 1938, 1982, 2006
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Alemania Alemania
1954, 1974, 1990, 2014
TaldeaGaraipenakUrteak
Brasil Brasil51958, 1962, 1970, 1994, 2002
Italia Italia41934, 1938, 1982, 2006
Alemania Alemania41954, 1974, 1990, 2014
Argentina Argentina 3 1978, 1986, 2022
Uruguai Uruguai21930, 1950
Frantzia Frantzia21998, 2018
Espainia Espainia22010, 2026
Ingalaterra Ingalaterra11966
OrdSelekzioa
1Brasil Brasil521
2Alemania Alemania443
3Italia Italia421
4Argentina Argentina340
5Frantzia Frantzia222
6Uruguai Uruguai200
7Espainia Espainia200
8Ingalaterra Ingalaterra102
9Herbehereak Herbehereak031
10Txekoslovakia Txekoslovakia020
11Hungaria Hungaria020
12Suedia Suedia012

Datuak eta estatistikak (gizonezkoena)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2026 baino lehenagoko datuak barne.

DatuaSelekzioa
Txapelketa gehien irabazi dituenaBrasil Brasil (5)[2]
Final gehien jokatu dituenaAlemania Alemania (8)
Txapelketa gehienetan parte hartu duenaBrasil Brasil (23)
Partida gehien jokatu dituenaAlemania Alemania (114)
Brasil Brasil (114)
Partida gehien irabazi dituenaBrasil Brasil (76)
Gol gehien sartu dituenaBrasil Brasil (247)
Hat-trick gehien sartu dituenaAlemania Alemania (7)
Txapelketa gehien partidarik galdu gabeBrasil Brasil (7)
Txapelketa batean partida gehien irabazi dituenaBrasil Brasil (7)
Gehien errepikatu den finalaAlemania Alemania eta Argentina Argentina (3 aldiz)
DatuaSelekzioa
Txapelketa gehien jokatu dituztenakArgentina Lionel Messi (6)
Portugal Cristiano Ronaldo (6)

Mexiko Guillermo Ochoa[3] (6)

Txapelketa gehien irabazi dituenaBrasil Pelé (3)
Partida gehien jokatu dituenaArgentina Lionel Messi (34)[4]
Minutu gehien jokatu dituenaArgentina Lionel Messi (3.055)[4]
Partida gehien irabazi dituenaArgentina Lionel Messi (23)[5]
Gol gehien sartu dituenaFrantzia Kylian Mbappé(22)[6]
Gol gehien sartu dituena
(sailkapen fasea barne)
Guatemala Carlos Ruiz (39)
Txapelketa batean gol gehien sartu dituenaFrantzia Just Fontaine (13)
Partida batean gol gehien sartu dituenaErrusia Oleg Salenko (5)
Final batean gol gehien sartu dituenaIngalaterra Geoff Hurst (3)

Frantzia Kylian Mbappé (3)

Goleatzaile nagusiak:[6]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ord.JokalariaGolak
1 Frantzia Kylian Mbappé 22
2 Argentina Lionel Messi 21
3 Alemania Miroslav Klose16
4Brasil Ronaldo15
5Alemania Gerd Müller14
Ingalaterra Harry Kane 14
6Frantzia Just Fontaine13
7Brasil Pelé12
8Alemania Jürgen Klinsmann11
Hungaria Sándor Kocsis11
Portugal Cristiano Ronaldo 11

2026ko uztailaren 19ra eguneratuta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 Munduko Futbol Txapelketaren jatorria eta ibilbidea.. HABE, Ikasbil, 1-5 or..
  2. (Ingelesez) Teams with the most World Cup titles. FIFA.
  3. Ochoa ez zuen 2006 e 2010ko Munduko Txapelketako minuturik jokatu, deialdian egon arren.
  4. 1 2 Appearances records. worldfootball.
  5. (Ingelesez) Which player has won the most World Cup matches?. FIFA (kontsulta data: 2026-07-01).
  6. 1 2 (Ingelesez) Who are the top scorers in World Cup history?. FIFA.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]