Munduko XX. Pilota Txapelketa
| Munduko XX. Pilota Txapelketa | |
|---|---|
| Antolatzailea | FIPV |
| Egoitza(k) | Buenos Aires, Colonia del Sacramento, |
| Hasiera | 2026ko urriaren 15a |
| Bukaera | 2026ko urriaren 24a |
| Herrialdeak | 15 |
| Txapelketak | 22 |
| Parte-hartzaileak | ? |
| Partidak | ? |
Munduko XX. Pilota Txapelketa 2026ko urriaren 15etik 24ra jokatu zen nazioarteko pilota txapelketa izan zen, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakundeak (FIPV) antolatua. Egoitza nagusia Buenos Aires izan zen, eta zesta puntako binakako lehiaketak Colonia del Sacramenton (Uruguai) jokatu dira, Río de la Plataren beste ertzean.[1] Munduko Txapelketa bat Argentinan jokatu zen lehen aldia izan zen.[2]
Hamabost selekziok hartu zuten parte, eta 22 txapelketatan banatu ziren dominak.[1][3] Edizio honek bi berritasun nagusi ekarri ditu: pilota egokitua lehen aldiz izan da modalitate ofiziala, trinketean eta 36 metroko frontoian,[4] eta euskal selekzioak lehen aldiz hartu du parte Munduko Txapelketa nagusi batean, modu ofizialean.[3] Urriaren 20an irabazi zuen bere lehen urrezko domina, gizonezkoen zesta punta binakakoan,[5] eta urriaren 22an bigarrena, trinketeko pilota egokituan.[6] Urriaren 23an beste bi urre irabazi zituen, eskuz binaka eta gizonezkoen zesta punta banakakoan.[7] Guztira hamabi domina lortu zituen —lau urre, zazpi zilar eta brontze bat—, eta hirugarren geratu zen domina-taulan, Espainiaren eta Argentinaren atzetik.[8][9]
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biarritzeko 2022ko txapelketa amaitu zenean, hurrengo edizioa Argentinan jokatuko zela iragarri zen, eta hasieran San Luis hiria aipatu zen egoitza gisa.[10] Geroago, Venado Tuerton jokatutako 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketaren ostean, Xavier Cazaubon FIPVko presidenteak iragarri zuen hiri hura izango zela egoitza, urriaren 9tik 18ra, eta 30, 36 eta 54 metroko hiru frontoi berri eraikiko zirela.[11] Azkenean, ordea, Buenos Aires izendatu zuten egoitza nagusi, eta Colonia del Sacramento (Uruguai) azpiegoitza zesta puntarako.[12]
Euskal selekzioaren lehen parte-hartzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren sarrera FIPVn ofiziala egin zenerako, trinketeko Nazioen Liga sailkatzailea jokatua zegoen; horregatik, euskal selekzioak ezin izan du trinketeko bost modalitatetan parte hartu, eta beste bitan ez zen sailkatu. Guztira, 22 txapelketetatik 15etan lehiatu da.[1] Ordezkaritzak 50 kide zituen: 41 pilotari eta bederatzi teknikari.[1]
Euskal selekzioko pilotari batzuek Espainiako selekzioarekin jokatu zuten aurreko edizioetan. Maite Ortiz de Mendibilek urrea eta Unai Lekerikabeaskoak zilarra irabazi zituzten Espainiarekin Biarritzen 2022an, eta biek nabarmendu zuten oso bestelakoa izan zela euskal selekzioarekin jokatzea.[13]
Hurrengo Munduko Txapelketa, 2030ekoa, Bizkaian jokatuko da.[2]
Pilotalekuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehiaketak lau egoitzatan banatu dira:[14][15]
- CeNARD (Centro Nacional de Alto Rendimiento Deportivo), Buenos Airesko Núñez auzoan: 30 metroko eta 36 metroko ezker paretako frontoietako modalitateak;[16]
- Club Ciudad de Buenos Aires: trinketeko modalitateak;[13]
- Club Banco Provincia, Buenos Airesen;
- Real de San Carlos frontoia, Colonia del Sacramenton: 54 metroko frontoiko zesta punta binakakoa, urriaren 16tik 20ra. Berritze-lanen ondoren ireki zuten berriro txapelketarako, eta Latinoamerikako frontoirik handienetzat jotzen da.[17]
Modalitateak eta parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parte-hartzaileen kopurua ezberdina da espezialitateen arabera. Selekzio gehienak multzotan banatu ziren, eta multzo bakoitzeko onenak finalerdietara edo finaletara igaro ziren. Ondorengo taulak egutegi ofizialaren araberako parte-hartzea erakusten du.[15][14]
| Espezialitateak | Selekzioak | |||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Guztira | ||||||||||||||||||
| Trinketea | Eskuz, buruz burukoa | ● | ● | ● | ● | 4 | ||||||||||||
| Eskuz, binakakoa | ● | ● | ● | ● | 4 | |||||||||||||
| Larruzko paleta | ● | ● | ● | ● | 4 | |||||||||||||
| Gomazko paleta | G | ● | ● | ● | ● | ● | ● | 6 | ||||||||||
| E | ● | ● | ● | ● | ● | ● | 6 | |||||||||||
| Xarea | ● | ● | ● | ● | ● | 5 | ||||||||||||
| Pilota egokitua | ● | ● | ● | ● | 4 | |||||||||||||
| 30 metroko pilotalekua | Gomazko paleta | G | ● | ● | ● | ● | ● | ● | ● | ● | 8 | |||||||
| E | ● | ● | ● | ● | ● | ● | 6 | |||||||||||
| Frontenisa | G | ● | ● | ● | ● | ● | ● | 6 | ||||||||||
| E | ● | ● | ● | ● | ● | ● | ● | 7 | ||||||||||
| 36 metroko pilotalekua | Eskuz, buruz burukoa | ● | ● | ● | ● | 4 | ||||||||||||
| Eskuz, binakakoa | ● | ● | ● | ● | 4 | |||||||||||||
| Larruzko paleta | ● | ● | ● | ● | ● | ● | 6 | |||||||||||
| Pala motza | ● | ● | ● | ● | ● | ● | 6 | |||||||||||
| Zesta punta, banakakoa | G | ● | ● | ● | ● | 4 | ||||||||||||
| E | ● | ● | ● | ● | 4 | |||||||||||||
| Pilota egokitua | ● | ● | ● | ● | 4 | |||||||||||||
| 54 metroko pilotalekua | Zesta punta, binakakoa | G | ● | ● | ● | ● | 4 | |||||||||||
| E | ● | ● | ● | ● | 4 | |||||||||||||
| Frontball-pilotalekua | Frontball | G | ● | ● | ● | ● | ● | ● | ● | ● | 8 | |||||||
| E | ● | ● | ● | ● | ● | ● | ● | ● | 8 | |||||||||
Selekzio parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira txapelketan parte hartu duten selekzioak:[14]
|
Txapelketaren garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inaugurazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapelketa urriaren 15ean inauguratu zuten, Buenos Airesko CeNARDeko 30 metroko frontoian.[15] Biharamunean, bigarren inaugurazio-ekitaldia egin zuten Colonia del Sacramenton, Yamandú Orsi Uruguaiko presidentea bertan zela.[18]
Zesta punta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Binakako lehiaketan, euskal selekzioko gizonezkoek, Xabier Barandikak eta Unai Lekerikabeaskoak, Espainia (Hormaetxea eta Atain) mendean hartu zuten lehen jardunaldian, 15-3 eta 15-12,[18] eta Frantzia ere bai gero, 15-6 eta 15-6; aldiz, Johan eta Gorka Sorozabal anaiek (AEB) Eñaut Urreisti eta Ion Ibarluzea garaitu zituzten lehen fasean, 15-8 eta 15-11.[19][20] Emakumezkoetan, Elaia Gogenolak eta Maia Goikoetxeak Frantzia garaitu zuten, 15-1 eta 15-7;[18] Espainiako Erika Mugartegik eta Arai Lejardik, berriz, euskal selekzioa (Maite Ortiz de Mendibil eta Eneritz Lizardi) gainditu zuten multzoan, 15-6 eta 15-13.[20]
Urriaren 20an jokatu ziren txapelketako lehen bi finalak, Real de San Carlos frontoian, eta zortzi finalistak Euskal Herrian jaiotakoak ziren.[21] Emakumezkoetan, Mugartegik eta Lejardik (Espainia) Ortiz de Mendibil eta 15 urteko Maia Goikoetxea garaitu zituzten, 15-9 eta 15-12; euskal bikotea 7-10 aurreratu zen bigarren setean, baina Espainiakoek irauli egin zuten.[3] Gizonezkoetan, Barandikak eta Lekerikabeaskoak Sorozabal anaiei irabazi zieten hiru setetan, 15-9, 10-15 eta 10-4, hirugarren setean 3-4 galtzen egon ondoren.[3][22] Hura izan zen euskal selekzioaren lehen urrezko domina Munduko Txapelketa batean. Brontzezko domina Frantziak irabazi zuen, Espainia 15-9 eta 15-12 garaituta.[23] Euskal selekzioko taldean Eñaut Urreisti eta Ion Ibarluzea ere bazeuden gizonezkoetan, eta Elaia Gogenola eta Eneritz Lizardi emakumezkoetan.[5]
Banakako zesta punta 36 metroko frontoian jokatu zen, Buenos Airesen.[24] Aritz Erkiagak (Euskadi) Ochoa mexikarra (15-7 eta 15-4) eta Rubén Bailo espainiarra (15-13 eta 15-11) garaitu zituen, eta Jean Olharan (Frantzia) izan zuen aurkari finalean, Nazioen Ligako finala errepikatuz.[21][25] Emakumezkoetan, Helena Barrenetxeak (Euskadi) Oihana Sorozabal (Frantzia) garaitu zuen, 13-15, 15-10 eta 10-3, eta Erika Mugartegi (Espainia) izan zuen aurkari finalean.[21] Olharanek (Frantzia) Bailo garaitu zuen, 12-15, 15-11 eta 10-6.[26] Mugartegik (Espainia) Frantzia garaitu zuen, 15-3 eta 15-14.[23] Maialen Aldazabalek (Euskadi), berriz, Mayorga mexikarra garaitu zuen, 15-6 eta 15-7.[27] Multzoko azken jardunaldian, finalisten arteko partidak finalaren aurrekari izan ziren: Ortzi Aldazabalek (Euskadi) Olharan garaitu zuen (11-15, 15-3 eta 10-0), frantziarra bigarren setean lesionatuta erretiratu ondoren, eta Mugartegik Maialen Aldazabal (15-5 eta 15-8).[28][29] Egun berean, Espainiak Mexiko garaitu zuen gizonezkoetan (15-12 eta 15-9), eta Frantziak Mexiko emakumezkoetan (15-6 eta 15-8).[23]
Urriaren 23ko finaletan, Erkiagak Olharan garaitu zuen, 15-12 eta 15-7, eta Mugartegik Barrenetxea, 15-11 eta 15-14.[7] Brontzezko dominak Espainiak eta Frantziak eskuratu zituzten: Rubén Bailok Mexiko garaitu zuen, 15-10 eta 15-7, eta Oihana Sorozabalek ere Mexiko, hirugarren jokoa 10-9 irabazita.[30] Ortzi Aldazabalek eta Maialen Aldazabalek ere jaso zituzten urrea eta zilarra, hurrenez hurren, taldekide gisa.[31]
Eskuz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]36 metroko frontoian, Ekhi Irribarriak (Euskadi) Itoiz (Frantzia) garaitu zuen banakakoan, 10-3 eta 10-1, eta Gaizka Carregalek Mexiko, 10-4 eta 10-3, horrela finalerako txartela lortuz.[18][20] Binakakoan, Eñaut Lizeagak eta Beñat Garmendiak Mexiko garaitu zuten (10-3 eta 10-4), eta Beñat Azketak eta Oier Elorzek Frantzia (10-0 eta 10-2).[18][20] Espainiak ere Frantzia mendean hartu zuen binakakoan, 10-5 eta 10-8.[18] Multzoko azken jardunaldian, ostiraleko finalen atarian, Euskadik eta Espainiak berdinketa egin zuten: binakakoan Azketak eta Garmendiak irabazi zuten (10-7 eta 10-6), eta banakakoan Carregalek galdu (10-3, 4-10 eta 1-5).[3] Urriaren 23ko finaletan, Eñaut Lizeagak eta Oier Elorzek Espainia (Oian Canabal eta Unax Apeztegia) garaitu zuten binakakoan, 10-7 eta 10-9; lehen jokoan 3-6 galtzen egon ondoren, sei tanto jarraian egin zituzten.[32][30] Banakakoan, Jorge Fernándezek (Espainia) euskal selekzioa garaitu zuen, 10-0 eta 10-4; Ekhi Irribarriaren ordez Gaizka Carregal sartu zen lehen jokoan, 0-8 zela.[32][31] Beñat Azketak eta Beñat Garmendiak ere jaso zuten urrea, taldekide gisa. Mexikok irabazi zituen bi brontzeak, Frantziaren aurka: banakakoan 10-6, 9-10 eta 5-1, eta binakakoan 10-7 eta 10-8.[23][31]
Trinketean, euskal selekzioak ez zuen parte hartu. Urriaren 22an, banakako finalean, Battitta Ducassou itsasuarrak (Frantzia) Luis Sánchez (Espainia) garaitu zuen, 15-7 eta 15-12, eta Mexikok Brasil brontzerako partidan, 2-0.[33] Binakako finala, ordea, eten egin behar izan zuten trinketeko hezetasunagatik, Espainia (Iker Espinal eta Luis Sánchez) 7-3 aurretik zela Frantziaren (Peio Larralde eta Andoni Iphar) aurka, eta hurrengo egunean Espainiak irabazi zuen, 15-7 eta 15-5.[6][34][30] Brontzea Mexikorentzat izan zen, Peru 15-2 eta 15-4 garaituta.[23]
Pala motza eta larruzko paleta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pala motzean, Esteban Gaubekak eta Imanol Ibañezek (Euskadi) Txile (15-3 eta 15-6) eta Espainia (Carlos Baeza eta Javier Insausti; 15-10, 9-15 eta 10-8) garaitu zituzten.[18][20] Frantziak Argentina gainditu zuen, 15-7 eta 15-14.[18] Finalerdietan, urriaren 22an, Gaubekak eta Ibañezek AEB (Rafael Fernández eta Azuán Pérez) garaitu zuten, 15-8 eta 15-4, eta Espainiak (Carlos Baeza eta Javier Insausti) Frantzia, 15-9 eta 15-12; finala Euskadiren eta Espainiaren artean jokatu zen, urriaren 24an.[35][6][36]
Larruzko paletan, trinketean, Uruguaik (Gastón Dufau eta Braian Ramírez) Frantzia garaitu zuen, 15-14 eta 15-13.[18] 36 metroko frontoian, lehen jardunaldian Argentinak Espainia garaitu zuen (15-14, 11-15 eta 10-9), eta Frantziak Mexiko (15-5 eta 15-4).[23] Gero, Espainiak (Marcos Pérez eta Javier Labiano) euskal selekzioa (Ander Landeta eta Ibai Pérez) gainditu zuen,[21] eta Argentinak (Román Maldonado eta Mateo Billorou) ere bai (15-4 eta 15-9), eta horrela euskal selekzioa dominen lehiatik kanpo geratu zen.[28] Egun berean, Portugalek Mexiko garaitu zuen, 10-15, 15-12 eta 10-8.[23] Finalerdietan, urriaren 22an, Argentinak Portugal garaitu zuen, 15-1 eta 15-7, eta Espainiak Frantzia, 11-15, 15-7 eta 10-8.[23] Urriaren 24ko finala Argentinak irabazi zuen, 15-12 eta 15-9, eta brontzea Frantziarentzat izan zen, Portugal 11-15, 15-6 eta 10-4 garaituta.[23][6] Trinketeko finala Argentinak irabazi zuen: Federico Andreasenek eta Alfredo Villegasek Miguel Fernández de Laskoiti eta Iñigo Ansó (Espainia) garaitu zituzten, 15-9 eta 15-6. Brontzea Uruguaik irabazi zuen, Frantzia 15-8 eta 15-11 garaituta.[23][34][30]
Xarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal selekzioak Argentinaren (Correa eta Gil; 6-15 eta 11-15), Espainiaren (13-15 eta 6-15) eta Frantziaren (Driolet eta Lafargue, munduko txapeldunak; 5-15 eta 5-15) aurka galdu zuen.[18][20][21] Espainiaren aurkako partidan, Espainiak Joxi Lopetegi sartu zuen Hualderen ordez, eta Munduko Txapelketa batean lehen aldiz bere seme Xuban Lopetegiren aurka jokatu zuen.[20] Multzoko azken partidan, Oier Iturbek eta Markel Mugikak Uruguai (Moller eta Caffera) garaitu zuten, 15-13 eta 15-10, eta brontzezko dominaren lehia jokatu zuten Argentinaren aurka.[3][13] Urriaren 22an, Correak eta Gilek (Argentina) Iturbe eta Mugika garaitu zituzten, 15-12 eta 15-10, eta brontzea Argentinarentzat izan zen.[6] Finala, Espainiaren eta Frantziaren artekoa, trinketeko hezetasunagatik atzeratu zen.[6] Urriaren 23an jokatu zen, eta Joxi Lopetegik eta Sebastián Moncadak (Espainia) Frantzia garaitu zuten, 15-7 eta 15-6.[34]
Pilota egokitua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trinketean, euskal selekzioak Argentina garaitu zuen (15-8 eta 15-3), Frantziaren aurka galdu zuen (Beñat Lizaso eta German Luis Elkoro, Navarro eta Vianneyren aurka; 7-15 eta 9-15), eta Brasil mendean hartu zuen, finalera sailkatzeko; Frantziak hiru partidak irabazi zituen, eta Argentinak Brasil garaitu zuen, 15-4 eta 15-3.[23][18][20][3] Urriaren 22ko finalean, Club Ciudad de Buenos Airesko trinketean, Edorta de Antak eta Germán Elkorok Frantzia (Dorian Navarro eta Maxime Cabanne) garaitu zuten, 15-10 eta 15-9, eta euskal selekzioak bere bigarren urrezko domina irabazi zuen; brontzea Argentinarentzat izan zen.[13][33][36][6] 36 metroko frontoian, Sergio Rodríguezek eta Edorta de Antak Argentina (Herrera eta Irazusta) garaitu zuten lehen jardunaldian, 15-2 eta 15-1, eta Frantziak Portugal, 15-2 eta 15-6.[27][23] Urriaren 19an, euskal selekzioak Portugal garaitu zuen, 15-2 eta 15-5.[37] Han ere finalera iritsi zen euskal selekzioa, eta Frantzia izan zuen aurkari; multzoko azken partidan, Leroyk eta Cabannek (Frantzia) Sergio Rodríguez eta Germán Elkoro garaitu zituzten, 15-7 eta 15-3.[24][28] Argentinak, berriz, Portugal garaitu zuen, 15-7 eta 15-4.[23]
Gomazko paleta, frontenisa eta frontball
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal selekzioaren lehen partida ofiziala urriaren 15ean jokatu zen, CeNARDeko 30 metroko frontoian: Nagore Martin gasteiztarrak Maider Ardanaz (Espainia) garaitu zuen emakumezkoen gomazko paletan, 15-11, 8-15 eta 10-4.[38][16] Egun berean, Mexikok euskal selekzioa (Unai Sagarzazu eta Julen Loidi) garaitu zuen gizonezkoetan, 15-3 eta 15-10.[16] Ondoren, Loidik Peru gainditu zuen (15-9 eta 15-13), eta Martinek galdu egin zuen Sabrina Andrade argentinarraren aurka (15-12, 10-15 eta 8-10).[21] Finalerdietan, Martinek Dulce Miranda Figueroa mexikarra garaitu zuen, 15-10 eta 15-6, eta Espainiak Txile, 15-6 eta 15-3; finala, beraz, Euskadiren eta Espainiaren artean jokatu zen.[28][35][23] Urriaren 23an, Maider Ardanazek Martin garaitu zuen, 15-10 eta 15-13, eta brontzea Mexikorentzat izan zen.[30][39] Amaia Irazustabarrenak ere jaso zuen zilarra, taldekide gisa.[31] Gizonezkoetan, euskal selekzioa ez zen finalerdietara iritsi:[35] finala Argentinaren eta Espainiaren artean jokatu zen, eta Mexikok brontzea irabazi zuen. Finalean, Federico Fernández argentinarrak Gustavo Vidal (Espainia) garaitu zuen, 13-15, 15-6 eta 10-9, azken jokoan 5-9 galtzen egon ondoren.[34][30][40]
Frontenisean ez zuen euskal selekzioak parte hartu. Gizonezkoen finalerdietan, Espainiak AEB garaitu zuen (15-5 eta 15-7), eta Mexikok Frantzia (15-11 eta 15-6); emakumezkoetan, Mexikok Txile (15-7 eta 15-8), eta Espainiak Kuba (15-6 eta 15-2). Bi finalak Mexikok irabazi zituen, Espainiaren aurka —gizonezkoetan Isaac Pérezek eta Jorge Oliverak, 15-3 eta 15-8; emakumezkoetan Guadalupe Hernándezek eta Ximena Placitok, 15-14 eta 15-13—, eta haren lehen urrezko dominak izan ziren txapelketa honetan; emakumezkoen brontzea Kubarentzat izan zen.[23][30][41]
Frontballean, lehen egunean Julen Alberdik (Euskadi) Andoni Larzabal (Frantzia) garaitu zuen, 10-0 eta 10-1.[16] Mikel Aurrekoetxeak Niño Abraham mexikarraren aurka galdu zuen (6-10 eta 5-10),[27] eta Vázquez boliviarra mendean hartu zuen (10-2 eta 10-2).[21] Finalerdietan, Alberdik Santi Yaniz (Espainia) faboritoa garaitu zuen, 10-6, 4-10 eta 5-2, eta Mexikoren aurka jokatu zuen finala; Mexikok Peru garaitu zuen beste finalerdian, 10-5 eta 10-3.[28][35][29] Emakumezkoetan, Kubako ordezkaria ez zen Miren Larrarteren aurkako partidara aurkeztu, uhartetik irteteko arazoak izan zituelako.[18] Laia Salsamendik (Espainia) Larrarte garaitu zuen multzoko lehen postua erabakitzen zuen partidan, 10-2 eta 10-6.[3] Finalerdietan, Paola Reyesek (Mexiko) Larrarte garaitu zuen, 10-8 eta 10-5, eta Espainiak Venezuela, 10-2 eta 10-3; finala Espainiaren eta Mexikoren artean jokatu zen, eta euskal selekzioak Venezuelaren aurka jokatu zuen brontzea.[28][35][23]
Azken eguna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urriaren 24an jokatu ziren azken finalak. Euskal selekzioak hiru zilar eta brontze bat lortu zituen:[42]
- Pala motza: Espainiak (Carlos Baeza eta Javier Insausti; Baeza lesionatuta, Emiliano Skufcak ordezkatu zuen) Esteban Gaubeka eta Imanol Ibañez garaitu zituen, 9-15, 15-11 eta 10-5.[9][8]
- Frontball, gizonezkoak: Abraham Moctezumak (Mexiko) Julen Alberdi garaitu zuen, 10-6 eta 10-3; brontzea Espainiarentzat izan zen, Peru 10-2 eta 10-2 garaituta.[42][9]
- Pilota egokitua, 36 metroko frontoian: Frantziak euskal selekzioa garaitu zuen, 15-9 eta 15-9.[42][8]
- Frontball, emakumezkoak: Miren Larrartek brontzea irabazi zuen, Julieta Rengel (Venezuela) 10-5 eta 10-8 garaituta. Finala Mexikok irabazi zuen, Laia Salsamendi (Espainia) 4-10, 10-6 eta 5-1 garaituta.[23][42][9]
Trinketeko gomazko paletan, Argentinak irabazi zituen bi finalak: gizonezkoetan Frantziaren aurka (15-3 eta 15-6), eta emakumezkoetan Espainiaren aurka (13-15, 15-5 eta 10-3). Brontzeak Mexikok eta Frantziak irabazi zituzten.[23][9]
Euskal selekzioa hirugarren geratu zen domina-taulan, lau urre, zazpi zilar eta brontze batekin; Espainiak zazpi urre lortu zituen (18 domina guztira), eta Argentinak bost. Mexikok eta Frantziak ere lau eta bi urre lortu zituzten, hurrenez hurren.[8][9]
Domina taula
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Rankinga | Herrialdea | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 7 | 9 | 2 | 18 | |
| 2 | 5 | 0 | 3 | 8 | |
| 3 | 4 | 7 | 1 | 12 | |
| 4 | 4 | 0 | 7 | 11 | |
| 5 | 2 | 5 | 6 | 13 | |
| 6 | 0 | 1 | 1 | 2 | |
| 7 | 0 | 0 | 1 | 1 | |
| 0 | 0 | 1 | 1 | ||
| Guztira (8 herrialdea) | 22 | 22 | 22 | 66 | |
Gizonezkoen emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trinketea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
|---|---|---|---|
| Eskuz buruz burukoa Finala: 15-7, 15-12 |
|||
| Eskuz binakakoa Finala: 15-7, 15-5 |
Iker Espinal Luis Sánchez |
Peio Larralde Andoni Iphar |
|
| Larruzko paleta Finala: 15-9, 15-6 |
Federico Andreasen Alfredo Villegas |
Miguel Fernández de Laskoiti Iñigo Ansó |
|
| Gomazko paleta Finala: 15-3, 15-6 |
|||
| Xarea Finala: 15-7, 15-6 |
Joxi Lopetegi Sebastián Moncada |
Alan Correa Iñaki Gil |
30 metroko frontoia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]36 metroko frontoia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
|---|---|---|---|
| Eskuz buruz burukoa Finala: 10-0, 10-4 |
Ekhi Irribarria Gaizka Carregal |
||
| Eskuz binakakoa Finala: 10-7, 10-9 |
Eñaut Lizeaga Oier Elorz |
Oian Canabal Unax Apeztegia |
|
| Larruzko paleta Finala: 15-12, 15-9 |
|||
| Pala motza Finala: 9-15, 15-11, 10-5 |
Carlos Baeza Javier Insausti Emiliano Skufca |
Esteban Gaubeka Imanol Ibañez |
|
| Zesta punta banakakoa Finala: 15-12, 15-7 |
54 metroko frontoia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
|---|---|---|---|
| Zesta punta binakakoa Finala: 15-9, 10-15, 10-4 |
Xabier Barandika Unai Lekerikabeaskoa |
Johan Sorozabal Gorka Sorozabal |
Frontball
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
|---|---|---|---|
| Frontball Finala: 10-6, 10-3 |
Emakumezkoen emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trinketea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
|---|---|---|---|
| Gomazko paleta Finala: 13-15, 15-5, 10-3 |
30 metroko frontoia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
|---|---|---|---|
| Gomazko paleta Finala: 15-10, 15-13 |
|||
| Frontenisa Finala: 15-14, 15-13 |
Guadalupe Hernández Ximena Placito |
Elena Agulló Lidia Simón |
36 metroko frontoia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
|---|---|---|---|
| Zesta punta banakakoa Finala: 15-11, 15-14 |
54 metroko frontoia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
|---|---|---|---|
| Zesta punta binakakoa Finala: 15-9, 15-12 |
Erika Mugartegi Arai Lejardi |
Maite Ortiz de Mendibil Maia Goikoetxea |
Frontball
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
|---|---|---|---|
| Frontball Finala: 4-10, 10-6, 5-1 |
Pilota egokituaren emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
|---|---|---|---|
| Trinketea Finala: 15-10, 15-9 |
Edorta de Anta Germán Luis Elkoro |
Dorian Navarro Maxime Cabanne |
|
| 36 metroko frontoia Finala: 15-9, 15-9 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 5 (Gaztelaniaz) «Estos son los pelotaris que representarán a Euskal Selekzioa en su primer Mundial» Onda Vasca 2026-10-14.
- 1 2 (Gaztelaniaz) «"Este Mundial es el inicio de todo un proceso"» Onda Vasca 2026-10-14.
- 1 2 3 4 5 6 7 8 (Gaztelaniaz) Imanol Carrillo. (2026-10-21). «Oro histórico, y sufrido, para Euskal Selekzioa en el Mundial de pelota de Argentina y Uruguay» Naiz.
- ↑ ««Herri oso bat» ordezkatuko du euskal pilota selekzioak Munduko Txapelketan» Berria 2026-10-02.
- 1 2 Julen Etxeberria. (2026-10-21). «Euskal selekzioak lehen dominak irabazi ditu Munduko Txapelketan: urrezko bat eta zilarrezko beste bat» Berria.
- 1 2 3 4 5 6 7 (Gaztelaniaz) «Segundo oro para Euskal Selekzioa en el Mundial de pelota» Naiz 2026-10-23.
- 1 2 Euskal selekzioak urrezko domina irabazi du gizonezkoen banakako zesta-puntan Munduko Txapelketan, finalean Frantzia mendean hartuta (2-0). EITB 2026-10-23.
- 1 2 3 4 Julen Etxeberria. (2026-10-25). «Euskal selekzioa hirugarren, hamabi dominarekin» Berria.
- 1 2 3 4 5 6 (Gaztelaniaz) «Euskal Selekzioa se queda en cuatro oros tras una final de pala corta muy enrevesada» Naiz 2026-10-24.
- ↑ (Gaztelaniaz) «España recupera el cetro de la pelota» Noticias de Navarra 2022-11-01.
- ↑ (Gaztelaniaz) Dos buenas noticias para Argentina en el Mundial U23 de Pelota Vasca en Venado Tuerto. Argentinako Gobernua.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Se prepara México para el Mundial de Pelota Vasca 2026» El Tiempo 2026-10-14.
- 1 2 3 4 Julen Etxeberria. (2026-10-21). «Sentimenduz busti dituzte dominak» Berria.
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) Calendario – XX Campeonato Mundial de Pelota Vasca. XX Campeonato Mundial de Pelota Vasca (kontsulta data: 2026-10-21).
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) Calendario general – XX Campeonato del Mundo de Pelota Vasca – Argentina. XX Campeonato Mundial de Pelota Vasca (kontsulta data: 2026-10-21).
- 1 2 3 4 «Espainia gaindituz lortu du Euskal Pilota Selekzioak Munduko Txapelketako aurreneko garaipena» Naiz 2026-10-15.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Colonia será sede del Mundial de Cesta Punta 2026 y estrenará las obras del Frontón del Real de San Carlos» Todo Deporte y Noticias 2026-05-19.
- 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 (Gaztelaniaz) «Euskal Selekzioa arranca también con muy buen pie en mano, pala y cesta» Naiz 2026-10-17.
- ↑ Euskal selekzioak galdu egin du Sorozabal anaien AEBren aurka. EITB 2026-10-18.
- 1 2 3 4 5 6 7 8 (Gaztelaniaz) «Euskal Selekzioa suma finales de mano y cesta, en una jornada con padre e hijo frente a frente» Naiz 2026-10-19.
- 1 2 3 4 5 6 7 «Bost garaipen zortzi partidatan Euskal Selekzioarentzat, lehenengo finalen atarian» Naiz 2026-10-20.
- ↑ Euskal Selekzioa, munduko txapeldun binakako zesta-puntan!. EITB 2026-10-20.
- 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 (Gaztelaniaz) Resultados – XX Campeonato Mundial de Pelota Vasca. XX Campeonato Mundial de Pelota Vasca (kontsulta data: 2026-10-22).
- 1 2 Julen Etxeberria. (2026-10-20). «Euskal selekzioak gutxienez zazpi final jokatuko ditu Munduko Txapelketan» Berria.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Euskal Selekzioa hace pleno en las finales de cesta en el Mundial» Onda Vasca.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pasos firmes de Euskal Selekzioa» Onda Vasca 2026-10-18.
- 1 2 3 Argentinako eta Uruguaiko Euskal Pilotaren Munduko Txapelketa: hirugarren jardunaldiaren emaitzak. EITB 2026-10-18.
- 1 2 3 4 5 6 «Jada erabaki diren 15 finaletatik 10 da Euskal Selekzioa Munduko Pilota Txapelketan» Naiz 2026-10-22.
- 1 2 Munduko Pilota Txapelketa: 7. jardunaldia. EITB 2026-10-22.
- 1 2 3 4 5 6 7 (Gaztelaniaz) «Lizeaga y Elorz dan el oro a Euskal Selekzioa en mano parejas» Naiz 2026-10-23.
- 1 2 3 4 Julen Etxeberria. (2026-10-24). «Bi urre eta hiru zilar euskal selekzioarentzat Munduko Txapelketan» Berria.
- 1 2 Euskal selekzioa munduko txapelduna binakako esku-pilotan, finalean Espainiari gailenduta (2-0). EITB 2026-10-23.
- 1 2 (Gaztelaniaz) Euskadi y Francia triunfan en las finales del Mundial. Yahoo Noticias 2026-10-22.
- 1 2 3 4 (Gaztelaniaz) España vence a Euskadi en tres de cuatro finales del Mundial de Pelota Vasca. Infobae (EFE) 2026-10-24.
- 1 2 3 4 5 Julen Etxeberria. (2026-10-22). «Euskal selekzioak final bat eta brontzea irabazteko partida bat jokatuko ditu gaur Munduko Txapelketan» Berria.
- 1 2 Euskal selekzioak urrezko domina irabazi du trinket egokituan. EITB 2026-10-22.
- ↑ 2026ko Munduko Pilota Txapelketa: Euskal Selekzioaren partidak. EITB (kontsulta data: 2026-10-24).
- ↑ Julen Etxeberria. (2026-10-15). «Euskal selekzioak ametsetako lehen aldia izan du Munduko Txapelketan, Nagore Martinek irabazi egin baitu lehen partida ofiziala» Berria.
- ↑ (Gaztelaniaz) ¡Podio mundial de goma frontón individual femenino!. XX Campeonato Mundial de Pelota Vasca (Facebook) 2026-10-23.
- ↑ (Gaztelaniaz) ¡Podio mundial de goma frontón individual masculino!. XX Campeonato Mundial de Pelota Vasca (Facebook) 2026-10-23.
- ↑ (Gaztelaniaz) ¡Podio mundial de frontenis femenino!. XX Campeonato Mundial de Pelota Vasca (Facebook) 2026-10-23.
- 1 2 3 4 Euskal selekzioak ezin izan du urre gehiago batu mundialeko azken egunean. EITB 2026-10-24.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txapelketaren webgune ofiziala (Gaztelaniaz)
| Aurrekoa Biarritz 2022 |
Munduko Pilota Txapelketa 2026 |
Ondorengoa Bizkaia 2030 |